Epaitegiari aski dela esateko, asteartean SOS IruƱa-Veleiakoak enkartelatu ziren Epaitegiaren aurrean.
Aukeratutako etiketa ◊ enkartelada ◊
SOS IruƱa-Veleiak deituta eta Martin Ttipiaren laguntzaz, 2015eko urtarrilean Aldundiaren aurrean enkarteladak egiten hasi ziren, ostegunetan 20:00etatik 20:30etara. Geroztik, oporraldiak kenduta hutsik egin gabe, 49 enkartelada egin dira, IruƱa-Veleiako afera zientziaren bidetik argitu dadila eskatzeko eta Eliseo Gilen egoera zuzentzeko.
Ostegun honetan, apirilaren 21, 50. enkartelada egingo da. Bai, 50. enkartelada izango da Arabako Altxorra lurperatu ez dezaten eskatzeko, Euskal Herriko euskera zaharra maita dezagun eskatzeko, Aldundiak eta EHUko Arkeologia eta Euskal Filologia Sailek egindako okerrak zuzen ditzaten exigitzeko.
Arabako Foru Aldundian aldaketak egon dira… ordezkari politikoetan baina IruƱa-Veleiari dagokionez momentuz ez da aldaketarik ikusi. Eliseoen kontrako keilarekin jarraitzen dute. Kereilaren ideia ona da baina Eliseo egon beharrean hor EHUko NuƱez eta konpania egon beharko lirateke kereilatuta, egin zuten triskantzagatik.
Horregatik, irailaren 10ean eta ondorengo ostegunetan, enkarteladarekin jarraitzea erabaki dute SOS IruƱa-Veleia, Martin Ttipia eta Euskeraren Jatorria elkarteek.
Gogoan izan: OSTEGUNERO, 20:00etan, Arabako Foru Aldundiaren aurrean.
IruƱa-Veleia:
kendu kereila
DiputaciĆ³n
sin dataciĆ³n
no hay soluciĆ³n
SOS IruƱa-Veleiak, Euskeraren Jatorriak eta Martin Ttipia Kultur Elkarteak dei egiten dizuete datorren ekainaren 13an, larunbata, Gasteizen egingo diren bi ekimen hauetan parte hartzera:
a) Batzar Informatiboa: Orain arte IruƱa-Veleiako grafitoen aldeko lanak zein fruitu eman dituen, dauden oztopo nagusiak zeintzuk diren eta datorren ikasturtean, irailetik ekainera, denon artean egin ditzakegun gauzak aztertu nahi ditugu Aldabe Kultur Etxean egingo dugun batzar irekian, goizeko hamarretatik (10:00) aurrera. Gobernu aldaketarekin ere, agian, une egokia da gauzak aldatu ahal izateko.
Egoera larria da: susmo batzuen arabera, NuƱez 6 urte hauetan topatutako grafitoak suntsitzen edo ezkutatzen ari da, hondeamakinarekin sektore oso batean egin zuen moduan. Bestetik, beste grafito batzuk garbitu omen dituzte, inoiz datatzeko aukerarik egon ez dadin. Herritarrok mugitu behar gara, eta ezin dugu gure ondarearen aurkako ekintza hauek onartu.
b) Enkartelada: Ostegunero, urtarriletik hona egin den enkartelada Arabako Aldundiaren aurrean ere egingo dugu larunbatean bertan, ekainaren 13an, 13:00etan, eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
SOS IRUĆA-VELEIA
EUSKERAREN JATORRIA
MARTIN TTIPIA K.E.
Ostegunean IruƱa-Veleian zientziaren, etikaren eta zentzumenaren aurka egindako bidegabekaria salatu zen, Arabako Foru Aldundiaren aurrean.
Sei urte datazioak egin nahi izan gabe
Sei urte kata kontrolatuak egin nahi izan gabe
Sei urte ostrakak nola dauden ikusi gabe
Sei urte auditoria arkeologikorik egin nahi izan gabe
Sei urte Aldundiko hiru diputatuek gaia konpondu nahi izan gabe
Lau urte EHUko Arkeologia Sailak egindako triskatzatik eta egia esan gabe (San Joan Komentua aurkitu dutela, lehenengo Veleia aurkitu dutela…)
Gabe… gehiegi = bidegabekeria
(gure arbasoek ondo asmatu zuten hitza: bide-gabe-keria, hau da, irteerarik gabe uzten zaituztean gertatzen dena, zientziaren, etikaren eta zentzumenaren bideak itxi dizkigutenean)
Elexpururen blogetik hartutako argazkia