Antzezlan guzietan bezala, une bakoitzean zer esan behar den ondo prestatuta dauka Epaitegiak. Orain insktrukzio fasea itxi eta laster ahozko epaiketa zabalduko da. Ondoren, dataziorik egin gabe eta Mortadelo eta Filemonek (Instituto de Patrimonio Nacional Españolek) egindako azaletako (ez idazkunen barrunbeetako) analitika batekin faltsuak direla esan eta Eliseori seguruenik isuna jarri eta betiko kanporatuta geratuko da, ostrakak auskalo ze egoeretan geratuko diren eta indusketa suntsitzaileen esku betirako, EHUko Arkeologiaren esku. Altamariran 18 urte eman zuten egiazkotasuna frogatu arte. Hemen martxa hori daramagu!
Espainiako Ministerio de Culturaren Instituto de Patrimonio Nacional Españolen laborategi horrek zera ondorioztatu du: azaletan mineral modernoak daudela. Tira, konturatu dira (azkarrak dira gero), Eliseok eta bere taldekoek ostrakak garbitzean ez zituztela eskuila erromatarrak erabili, Gasteizeko burdindegiren batean erositako batzuk baizik. Simpsom telesaileko gidolairiei gai honekin atal bat egiteko proposatuko diegu.
Eliseok eskatutako eskarmentuko handiko laborategietan datazioak, noski, ez dira egin, horiek ez ditu OPUSek eta Ministerio de Cultura Españolek kontrolatzen eta. Spain is different eta hemengo Ertzaintzak, Aldundiak, alderdiek eta EHU-Letren Fakultateak Spain horren mailan kokatu gaituzte, ezin hobeto!
Albistea, oraingoan ez digu El Correok eskaini esklusiban, EFEren bidez zabaltzea hobeto izan da haientzat.
Susana Junquera Bajo epaileak bere idazkian diona zinez barregarria da: “Eliseo eta bere laguntzaileek ostrakak faltsutzeko interes ekonomikoa zutela”. Guztiz kontrakoa denean, ez zuten inolako interes berezirik testu arrarorik agertzeko, pitxarrekin eta bestelako zeramika zatiekin urte askotarako lana ziurtatuta zuten eta. Hau arkeologoentzat “aviso a navegantes” bat izan da, ortodoxiaren aurka zerbait aurkitu eta aireratzen badute, stablishmentek ostrazismora bidaliko dituztela.
Hemen bertsio “ofizialaren” historia laburtuta dago. Azken atal hau gehitu behar dugu orain:
Iruña-Veleiaren bertsio ofizialaren laburpena
Gaur arratsaldean jaso du Eliseo Gilen abokatuak Susana Junquera Bajo epailearen autoa. Honen bidez, zortzi urte baino gehiago iraun duen instrukzio fasea ixten du eta epaiketaren bidea zabaltzen. Betiko topikoak errepikatzen ditu, baina ez du inolako frogarik aurkezten akusatuen aurka. Eliseo Gilez gai, Oskar Escribano eta Rubén Cerdån daude enkausatuak. Datozen egunetan astiroago baloratuko dugu autoa zein horrek sortzen duen egoera.
Un juzgado de Vitoria considera que existen indicios de que el exdirector del yacimiento arqueológico alavés de Iruña-Veleia, Eliseo Gil, un socio y un trabajador suyos cometieron delitos continuados de estafa y daños.
La jueza finaliza la instrucción del caso Veleia y atribuye delitos de daños y estafa a Gil y sus colaboradores
La juez abre juicio oral por la presunta estafa del yacimiento de Iruña-Veleia (Ălava)