Aukeratutako etiketa ◊ erakusketa ◊

• Astelehena, Abendua 21st, 2020

Hedabideek ia aipatu ez duten albiste interesgarria dakarkizuegu hemen: Soriako hilarri Ā garrantzitsuen erakusketa urtarrilaren 24ra arte luzatuko da. Erakusketa horretan, besteak beste, “Sesenco” hilarria ikusi ahal izango da. Esan bezala, hilarri hauek Akitaniako euskerazko hilarri zaharren bezainbesteko garrantzia hartzen ari dira, euskerak K. osteko lehen mendeetan izan zuen hedadura hobeto ezagutu ahal izateko.

Gainera Eduardo Alfarok, lanean 20 urte baino gehiago hilarri garrantzitsu hauek biltzen daramatzan ikerleak, hitzaldi bat emango du Bergarako Seminarioan. Hitzaldi horretan 125 pertsonarentzako tokia egongo da hilaren 22an, ostiralez, 17: 30ean.

Joan nahi izanez gero, aldez aurretik eman behar da izena esteka honetan: hemen.

Informazio gehiago: Laboratorium Museum

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Urria 13th, 2016

Larunbat honetan jardunaldi berezi bat egongo da Artium museoan, IruƱa-Veleiako marrazkiak hizpide hartuta: Informazioa: Proklama

Batetik ekimena paregabe eta oso positiboa da: gaia aztertzea, garrantzia ematea, balioa ematea, eztabaida sortzea… Egin dituzten ostraken marrazkien irudiak bikainak dira, benetan!

Bestetik gaiari eman nahi zaion ikuspegia eta egindako adierazpen batzuk oso eskasak izan dira. Irakur dezagun lehenengo egile batek hedabideei esandakoa (Berria)

Piezak faltsuak edo benetakoak izatearen debatea kortse moduko bat izan da, eta landu gabe geratu dira, horren ondorioz, beste gai oso interesgarri batzukĀ». IruƱa-Veleiako aurkikuntzak ditu ardatz Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten lanak, eta, Jaiok azaldu bezala, debatea egiazkotasunaz harago zabaltzen saiatzea da haien asmoa. Donostiako San Telmo museoko Gaur konstelazioak erakusketarako dokumental bat eta instalazio bat egin zuten horretarako, eta egun osoko aditu arteko topaketa antolatu dute orain Gasteizko Artium museoan etziko. Arkeologoak, soziologoak, Eusko Jaurlaritzako ondare arduradunak eta artistak gonbidatu dituzte Proklama proiektuaren barruan. Ā«Guk ez dugu ikuspegi ideologikorik, baina iruditzen zaigu artista gisa gure lana ziurtzat jotzen dugunaren atzean dauden mekanismo ideologikoak erakustea delaĀ».

….

Eliseo 8 urte inputatuta eta 10 langile kalera, euskera, latina, kristautasuna eta historiako azken hamarkadetako aurkikuntzarik handiena egiteagatik. Arkeologia Sailak hondeamakina bi aldiz sartu eta izugarrizko txikizioa egin EHUko Letren Fakultateko arduradunen eta Arabako Campuseko Erretoreorde bien eta IƱaki Goirizelaiaren bedeinkazioarekin. EHUko gainerako irakasleak isilik, hedabide gehienetan zentsura, politikariak mutuā€¦ eta esatea ā€œPiezak faltsuak edo benetakoak izatearen debatea kortse moduko bat izan delaā€ piskat demodekoa da, jokoz kanpokoa. Hemen arazo larri bat dago, politikariek, unibertsitateak, Ertzaintzak, Epaitegiak eta hedabideak ez direlako egiten ari egin behar duten lana. Ala agian hori da haien benetako zeregina? Alegia, batetik boterearen alde jokatu eta bestetik egia eta justiziaren aurka jardutea, prebenda merke batzuen truke?

Horregatik horrelako albistea Correon atera da, gai honekin haiek duten zentsura gogorra disimulatzearren, haientzat ikuspegi horrekin gai hau agertu daiteke, ez ordea, bere benetako ikuspegiarekin.

Debatea ez da kortse modukoa izan, inondik inora, Dabid eta Goliaten arteko guda baizik, Euskal Herriak eta batez ere euskerak, jokoan asko duena, besteak beste, etorkizuneko euskeraren irakasleak eta normalizazioaren teknikariak zientzian eta askatasunean hezitu nahi ditugun ala morrontzan eta itsukeriaren bidetik eroan erabaki behar dugulako!

Hala ere zorionak eman behar zaizkio artista bikote honi, Jaiori eta Van Gorkumi, Ā faltsukeriaren harlauza alde batera uzteko gai izan direlako eta ā€œeztabaida artistikoariā€ bikain heldu diotelako.

Bloga gazteleraz eta ingelesez. Programa ez da euskeraz egon (ez al da progrea?)

0.00-11.00 h. IntroducciĆ³n de Iratxe Jaio y Klaas van Gorkum
11.00-12.00 h. PresentaciĆ³n de Xurxo AyĆ”n
12.00-13.00 h. Relato de Harkaitz Cano
16.00-17.00 h. PresentaciĆ³n de IƱaki MartĆ­nez de AlbĆ©niz
17.00-18.00 h. PresentaciĆ³n de la propuesta de exposiciĆ³n. Haizea Barcenilla y Enrique MartĆ­nez Goikoetxea con Ane Lekuona, Amaia Carballo y Andere Olaso
18.00-19.00 h. ConversaciĆ³n entre Imanol Agote y Daniel Castillejo. Moderada por Haizea Barcenilla

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Maiatza 11th, 2016

Larunbateko biltzarrean erakusketa ikusteko aukera egon zen. Argazkian Eliseo Gil Zubilaga, Idoia Filloy Nieva eta haiekin batera Azken Afariaren irudirik zaharreranaren aurrean, Pradoko Museoko Sthephen Schroeder.

Erakusketaren argazkiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Maiatza 03rd, 2016

IruƱa-Veleiaren 2. Nazioarteko Biltzarraren lehenengo hitzordua atzo izan da Donostian eta aretoa nahikotxo bete da, 70 lagun inguru. Koen Van den Driessche lehengo eta Juan Martin Elexpuru ondoren, NuƱezek egindako suntsiketaren laburpena eman dute,Ā UPNk Nafarroako IruƱako Gaztelu plazan egin zuen modukoa: hondemakina sartu eta dena suntsitu, laburbilduta.

Bai esan daiteke, zalantzarik gabe, zein izan den bi IruƱatan ikusi ditugun suntsiketen “metodologia berria”: ez “Harris Matrix”, ez “Pikotxa Matrix”, askoz hobeto: “Hondeamakina Matrix”. Euskal Herriaren historiaren suntsitzaileek gure kontra darabiltzatena.

Koldo Mitxelenaren kanpoan, herritar guztiek ikusteko moduan, Karlos Uragak egindako erakusketa egon da ikusgai. Jendearen interesa piztu da eta asko eta asko izan dira argazkiak atera dutenak. Politena ostraken erreprodukzioak ikustea izan da, une batez bederen, grafitoak bahituta daudela ahazteko balio izan zaigulako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 24th, 2016

Donostian inauguratu atzo, beste erakusketa handiago baten barruan, IruƱa-Veleia hizpide duen “Nire ama Roman hil da” erakusketa. Bertan grafitoen marrazkiak eta bideo bat ikusi daiteke. Bideoan grafitoen alde, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Eliseoren abokatua, Elexpuru eta Koen. Faltsukeriaren alde NuƱez eta Santos.

Elexpuruk eta Koenek (puede-el-arte-salvar-iruna-veleia.html) informazio zabala eman dute.

Iratxe Jaiok eta Klass Van Gorkum-ek egin dute erakusketa hau eta maiatzaren 15 arte ikusgai dago San Telmon

http://www.parallelports.org/es/project/nire-ama-roman-hil-da-mi-madre-ha-muerto-en-roma
http://www.parallelports.org/es/article/1966-gaur-konstelazioak-2016
http://www.parallelports.org/es/article/el-texto-principios-y-salidas-capitulo-iii-manifesto-arte-hoy-frente-a-las-dudas

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)