Aukeratutako etiketa ◊ eritzia ◊

• Igandea, Urtarrila 01st, 2017

Felix Zubiagak “herexia” “eritziatik” ote datorren proposatu du, boteareak kristautasunaren kontrola hartzean beste ildo guztiak (beste “eritziak”) “herexia” bihurtzeko eta zokoratzeko:

a) Iruña-Beleiako ostraken garaia, herexien unea

Erromatarren garaia Amaren magal zaharreko kulturaren amaiera eta erromatar Inperioko aitatiar agintearen hasiera izan zan. Iruña-Beleian aurkitu den ara be horren lekuko da, uria Ama Inkoaren zaindaritza­pean eraikia izan zena eta aitatu ara oparitzen dauen morroia bera be Ama Inkoaren joputzat emoten dau burua.

“Honek eritsi barrikoak dira” –esango eben uritarrek etorkinekaitik- guk Inkoa Amatzak geunkan eta halatan adoratzen eta besteok ostera, Aita dela dinoe eta aitatzat adoratu behar dogula… Ama Inkoaren harrizko irudi ederrari burua moztu deutsoe eta ez dakigu nora eroan daben, ez eta ze Dama-edo ipiniko deuskuen ordezko… Zuek leengo eritsian jarraituko dozuela”…?

Eritsiak eritsi, eritsi ez bardinak sortu ziran Iruña-Beleian. Baina eritsi batzuk gaiztotzat emonak izan ziran, batzuk etorkinenak zirelako edo beste batzuk botere barrien aginduz ezarriak izan zirelakoz eta eritsia>eresi da orduan, grekoentzat, barriz, >herejia, h ta guzti, batzuk besteei hereje deitzeraino.

Iruña-Beleiako Valentina etxean etorkinek eskola barria antolatu eben halatan, kristinau deituriko maisuek eta han euren otoitzak egiten eutsezan Jainko kurutzatuari eta marrazkiak egiten eta idazten erakusten eutsen umeei…

b) Kanpotarren erlijino eritsiak

Kanpotarren gehiengoa erromatar gudariak ziran edo Erromak Sortzaldetik bildutako arma gizonak, euren sendikoak alde batetik, eta bestetik, misiolariak, maisu barriek lez, baserritarrei, hotz, paganoei, jakinduria barriko bidea erakusten etozenak, denak, halan be, Erromako Aginte militarraren menpeko itxura egiten ebenak.

Gudariek Mitra jainkoa adoratzen eben. Iranen sorturiko erleginoa zan hau, Hormuzen eskolatikoa. Zezenaren odola ixuri eta haren indarraz jabetze asmoa zan euren erritoetariko bat. Euren ikurretan, barriz, Hormuz eskolako hegadun eguzkiaren aroa agertzen zan. Erroman Sol invictus deitzen eutsoen ikur honeri, hotz, eguno zuntzitzen ez den eguzkia. Eguzkiak, ekaitz handien artetik eta negu gorrien erasoetatik beti goitik urteten dauelako.

c)  Eguzkiaganako jaiera Iruña-Beleian

Iruña Oka zaharrean Ekaiñez eta Oronzaroz, edo Subilaroz ospatzen ziran Eguzki jaunaganako jaiak eta jaierak. Ekaineko sutean sasiak erreteko seinuaz gaizkinak garbitzeko erritoa zan eta negu-mugan, barriz, sugatzaz edo subilaz etxeko sutea berotzen zan. Halako amainua, amaren sua (B. Kapa­naga) amak erritualki antolatzen ebalako haren garra eta beroa, “ez biztu, ez itzali”… (J. Mª Satrustegi) edo “etxeko sua etxeko autsaz eztal zazu” jakituriaz etxeko guztien onerako urtean zehar beroak iraun egian. Arte honen lekuko, ikatz arrastoak ere ba-dagerz Iruña-Beleiako aztarnategian.

Etxea bera ere santutegia zan, jainkozko su seinuak bertan irauten ebalako, hotz, suaz garbitua eta duindua zelako. Beraz, Inko Ama-Aita artekoak arremon onean bizi ebazan Iruña Okako jendeak eta halako armonian ospatzen ebezan urteko eguzki-mugak, negukoan aita surgaiez eta ama suaz arduratzen zirela.

Eguzkiaganako otoitzetan haulakoak bildu dira Gorbeiako artzainen artean: “Eguzkia ba doa bere amagana, bihar etorriko da, denbora ona bada”, edo beste hau: “Gaur poztu nauzu, eguzki, zatoz bihar ere, poztu naitean”.

Eguzkia, gainera, gizakien lagun zan eguneko bide eta ahaleginetan, hotz, bizitzan, eta gau ostean, heriotz ostean, alegia, gizaki barri berbizteko magia egina. Guzti hori ziurtatzen datoz gure hilobietako oroitarri asko, eguzkiaren irudia antzezten dutela eta harrigizon edo Iduzki Saindu deitzen direla.

d) “Gure Aita”, kristinauen otoitza

Kristinauek Aita Aginteko erleginotik etozen Ama Aginteko lurraldera. Kristinauek ez dabe izan fedea inkulturatzeko ardurarik gure egunotaraino, izan ere, eta ezin euki egikeen halako ardurarik Erromatarren Inperioan. Beraz, “Pater noster qui es in caelis” honela aldatzen dabe: “Gure Aita sutan sarena”… Ez dabe aldatzen Aita gurea latinaren eratara (J. Nikolasek ohartzen dauenez) euskeraren legera baino.

Zergaitik ez dabe aldatzen“zeruetan sarena”? Alde batetik, zerua Inko Amaren sinboloa, seinua edo tokia dalako, Nut formaren arketipoetan eta irudi ezagu­nean ikusten dogunez. Eserita egotea Ama jainkoari dagokio, bestalde. Ohar Isis Amaren sela. Izan ere, eseri>essere>ser dator eta bide beretik assier erromani­koetan. Aitaren ganora, barriz egon/ jagon zan eta, halatan zeruetan zagozana aldatu eben geroago baten. Kontuan hartzekoa da bestetik, Mitra-ganako jokerak, edo Sol Invictus seinuaren aitorpenak Iduski errainura, hotz, Utu>su arketipora bultzatzen zituela eta, zeruetan barik, sutan aitortzera behartzen.

Eguzkiaren errainuak, edo Ormuz eskolako eguzki hegadunak, izan be, ba dauka “eguzkia sutan” irudikatuaren antzik. Alde honetatik ikusita, Iruña-Bele­ia­ko euskaldunek eta etorkin maisuek sormen ederreko erkideak izan zirela emoten dau eta, eztalakoan, euren jakinduria ahal bestean zaindu ebela.

e)  Herexia ala jakituria?

Euskaldunek, logika onean, bere hizkuntzako eta hizkuntzaren jakituria jarraitzen dabe, Gure Aita sutan serana onartuz, euren gogoko Gure Ama zeruetan serana formara ezin ebelako aldatu, eta gaitzerdiko herexia onartzea erabagi eben halabeharrez.

Halan ere, helduko da eguna eta jadanik ateetan dago, “Ama gurea zeruetan sarena…” formula esateko aldia etorriko dena, inork inori hereje deitu edo “hable usted cristiano” ohar egin barik, fedezko eskaria egin ahal izateko, bada Ama Agintea itzulerako bidean da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)