Aukeratutako etiketa ◊ erro eta gara ◊

• Astelehena, Azaroa 03rd, 2014

Bittor Kapanagaren lanak zabaltzeko diharduen lantaldeak eta Gerediaga Elkarteak bere lan guztien lehenengo argitalpena egin dute.

Uztailean, bere heriotzaren 3. urteurrena bete zenean, berau ezagutu zutenen testigantzak jaso ondoren eta berak sortutako letrekin kantaldi bat egin ondoren, liburu mardul eta interesgarri hau etorri da.

Lehenengo honetan euskerari eta euskaldunon mundu ikuskerari buruzko 5 lan jaso dira, hiru argitaratugabeak. Bigarrenean beste guztia argitaratuko da, datorren urtean, ondo bada.

Liburua dagoeneko salgai dago liburudendatan, eta Durangoko Azokan, Gerediaga Elkartearen eta Badihardugunen standetan egongo da salgai.

Hauek dira lehenengo liburuan irakurri daitezkeen lanak:

Euskera erro eta gara (1978). Bere obra nagusia. Berton garatzen ditu bere teoria eta uste nagusiak.

Testu zahar baten bitxitasunak (1983). Refranes y sentencias liburuko esaera batzuen interpretazioaz.

Euskera batua eta euskalkiak. (1984, argitaragabea). Eibarren emaniko hitzaldia. Gaur egun ere bizi-bizi dagoen gaia.

Euskaldunen ikuskera (2001, argitaragabea). Euskaldunen erlijio zaharra, asteko egunak, koloreak, zenbakiak eta beste hainbat gai jorratzen ditu.

Initza (2004, argitaragabea). Euskal aditzari buruzko saiakera.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)