Aukeratutako etiketa ◊ ertzaintza ◊

• Ostirala, Otsaila 12th, 2016

Naiz

Iruña-Veleiako grafitoek dagoeneko gauza gehiegi aldatu dituzte: euskeraren egonkortasun maila handiagoa frogatu dute, Mitxelenaren artikuluaren teoria deuseztatu dute, Euskal Herriko latin arrunta ezagutzera eman digute, euskalduntze berantiarren teoria hankaz gora jarri dute, kristautze prozesua aurreratu dute ia Erromakoaren aldi berera… Gauza gehiegi hemengo establishment unibertsitarioarentzat eta Vatikanoarentzat. Horregatik, grafitoen sekulako altxor hori lurperatzeko asmoz, hemengo kastak orain zortzi urte faltsukeriaren bertsio ofiziala asmatu zuen.

Bertsio ofizialean oinarrituta, Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil eta Lurmen kanporatu zituen eta haien lekuan kanporatzen lagundu ziotenak jarri zituen: EHUko Arkeologia Saila, Euskal Filologia Sailaren laguntzarekin. Sei urte pasatu dira eta erakutsi duten gauza bakarra aldare baten oinarria izan da.

Horrez gain sektore oso bat hondeamakinaz hondatu zuten antzeko grafitorik ager ez zitezen… Eta orain, abenduan, Nuñezek, Azkaratek eta EHUko Arkeologia Sailaren beste batzuek beste ingurune oso aberatsa suntsitu dute: Errosetoien etxearen albo bat, hainbat grafito, horietako batzuk euskeraz, topatu zituzten lekuaren ondoan. Hormak eta bertako estratigrafia guztiak suntsitu dituzte beste hondeamakina batez. Hori guzti hori Ramiro Gonzalez Diputatu Nagusiaren onarpenarekin eta EHUko Iñaki Goirizelaiaren onespenarekin.

Lurmenek, ordea, 6 urteko epe berean 1.000 zeramika baino gehiago topatu zituen, horietan 400 grafito eta ehunka marrazki zeudelarik, lau ingurune garrantzitsu berreskuratu zituen, 290 zundaketa egin zuen… historia garaikidearen euskeraren altxor handiena topatu zuten.

Faltsukeriaren bertsio ofiziala ez da berdina izan 8 urte hauetan eta adabakiak jartzen joan izan dira denboran zehar, ahalik eta sinesgarritasun gehien emateko. Baina, esaerak dioen moduan, gezurtia herrena baino errazago harrapatzen da:

Hasierako filtrazioak. Herritarrak faltsukeriaren alde kokatzeko, izenik gabeko filtrazioak egon ziren prentsan eta interneten. Horietan hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik grafitoak faltsuak zirela aipatzen zuten. Hau da, honelako gai arkeologiko batean arkeologoei eta datazioak egiten dituzten arkeometrei hitza eman beharrean hizkuntzalariei eman eta onartzen zitzaien. Mundua alderantziz!

Descartes eta osagai modernoa. Geroago, 2008ko azaroaren 19an, ostrakak faltsuak zirela ebatzi zuten gehien bat EHUko Letren Fakultateko irakaslez osatutako Adituen Batzordeak eta Arabako Foru Aldundiak,  besteak beste Descartes agertzen zelako eta osagai moderno bat aurkitu omen zutelako.

Eliseo Gilek hurrengo egunean bi datu horiek gezurtatu zituen. Batetik Descartes ez zela agertzen, Miscart baizik eta bi hilabete geroago, argazkiak publiko egin zirenean, arrazoi zuela ikusi genuen.

Bestetik osagai moderno hori apurtutako zeramika zatiak itsasteko kolarena zela erantzun zion Juan Manuel Madariaga EHUko irakasleari. Ez zekien, antza, zeramika zatiak apurtuta agertzen direla indusketatan eta itsatsi egin behar izaten direla. Eliseok argitu zuenean, Madariagak bere txostenetik puntu hori kendu zuen Aldundian ofizialki sartu zuenean.

Hau da, ostrakak eskarmentu handiko arkeometriako laborategietara bidali beharrean, faltsukeria bultzatuko zuen unibertsitateko “lagun” bati eman zioten analitikaren bat egiteko enkargua.

Descartes ala Miscart?

Txosten grafologikoa. Geroago, Descartes eta osagai modernoarena pikutara joan zitzaienez, bi egunkarietan filtratutako artikuluen bidez grafitoak faltsuak zirela frogatzen saiatu ziren, txosten grafologiko batek zioelako.

Ros M. Frankek horri erantzuteko egin zuen txostenean eta geroago agertutako beste artikuluetan ikusi zen erabat oinarri gabekoa zela akusazio hori. Gainera, jakina da grafologia paperean egindako idazkunetarako baliagarria izan litekeela baina ez euskarri gogorretan, zeramikak bezalakoetan. Orain Ertzaintzaren arabera, grafologiaren txostenak ez du ezertarako balio. Hau haiek inpartzialak direla erakusteko egin dute, epaileak txosten hori errefusatu egingo zuela bazekitelako. Baina ez dira inpartzialak, ez.

San Juan komentua. EHUko Arkeologia Sailak Lurmenek baino hobeto egiten duela lan irudikatzeko, orain dela 3 urte San Juan komentuaren aztarnak aurkitu zituztela baieztatu ziguten egunkari guztietan orrialde osoak betetzen zuten bertsio ofizialaren aldekoen albisteek. Gezurra zen, orain 300 urte jadanik kokapena ezaguna zelako. Tamalez, bertsio ofizialak ondo funtzionatu zuen, hurrengo egunean hori ez zela egia egunkari bakarrak jaso zuelako.

Instituto del Patrimonio Cultural Españoleko Navarroren txostena. Orain bi urte bertsio ofiziala indartzeko adabaki berri batekin etorri zitzaizkigun: ostrakak faltsuak zirela erabat baieztatu ziguten osagai moderno gehiago aurkitu zituelako Ertzaintzak gomendatutako Madrileko laborategi bateko ikerle bakar batek: Navarro jaunak. Beti bezala, El Correoko filtrazio batez zabaldu zuten berria.

Gero, txostena ondo irakurrita, ikusi genuen osagai moderno horiek azaletan agertzen zirela, ez idazkien barrunbeetan. Beraz, Navarrok frogatua duena da  ostrakak txarrantxa “modernoez” garbitzen direla! Hau aurkikuntza hau!

Gainera, Navarrok lehen Madariagak aurkitu ez zituen osagai batzuk topatu zituen grafitoetan. Hau da, grafitoak manipulazio gehiago jasaten ari omen dutela dirudiela. Hau onartezina da, grafitoak Epaitegian egon beharrean auzi honetako alderdi batek –akusatzailea den Aldundiak- dituelako eta ondorioz, zaintza katea hasieratik apurtuta dagoelako. Edward Harrisek honen berri izan zuenean zera esan zuen: bere herrialdean gai hau hurrengo egunean artxibatuta egongo zen, zaintza katea apurtzeagatik.

Ertzaintzaren txostena. Beste filtrazio baten bidez, oraingo abenduan, El Correok bertsio ofizialaren azken adabakia jakinarazi digu: Ertzaintzarentzat ostrakak faltsuak dira. Baina, txostena irakurrita, ez digute azaltzen zergatik, nola eta noiz egin ziren eta ez dute froga bat ere eman. Polizi ikerketa lana egin beharrean (froga zientifikoak…), eleberria dirudien txostena egin dute. Eta duten “froga” bakarra orain bi urte haiek gomendatutako Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural Españolek egindako zeramiken gainazalen azterketa izan da, Madariagak egin zituen analitiken 2. bertsioa dirudiena.

Hain zuzen ere orain, faltsutzat emandako testu gehienak antzeko indusketetako testuen datu baseetan… agertzen direla ikusi dugunean.

Hain zuzen ere orain, Edward Harrisek, arkeologia modernoaren sortzaileak, frogarik gabe arkeologoak horrela inputatzea eta auditoriak eta datazioak egin gabe egotea, munduan beste kasurik ez duela ezagutzen esan digunean.

Hain zuzen ere orain, altxor bat dugula dakigunean Euskera-Veleiako 400 grafito horiei esker euskeraren errekorrak 8 mende aurreratu duelako Hegoaldean: Donemiliagako (San Millan de la Cogolla) XI. mendeko 6  hitzetatik Iruña-Veleiako III., IV. eta V. mendeetako euskerazko 70 hitzetara: senide, pertsona eta leku izenak, adjektiboak, aditzak, Gure Aitaren hastapena…

Bitartean, noski, Eliseo Gilek eskatu zituen laborategi ospetsuetan 100 grafitoen datatzeak eta kata kontrolatuak egiteak, 8 urte eta gero, egin gabe jarraitzen dute. Izan ere, datazioak egingo balituzte, ondotxo dakitenez, egiazkoak direla erabat frogatuko litzateke eta euskerari buruzko betiko apunteak aldatu beharko lituzkete eta indusketan duten negozioa galduko lukete: EHUk 6 urte hauetan 1.700.000 euro baino gehiago kobratu du eta harresian “zementuzko” bloke batzuk jarri eta aldare baten oina baino ez digute erakutsi!

Aski da! Itzul dadila zientzia Iruña-Veleiara eta dauden interes ekonomiko, akademiko eta vatikanistek ospa egin dezatela. Izan ere, hemen gezurrezkoa den gauza bakarra… haien bertsio ofiziala da.

Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 23rd, 2016

Ama-Atan agertutako artikulu batean, argi ikusten da Ertzaintzak O aterako lukeela kontabilitateko azterketa batean. Izan ere, Iruña-Veleiari buruz egin duen txostenean Lurmeni Cerdanen fakturatik dirua eskurtzea leporatzen dio, baina kontua da PFEZ (ifpf) ordaintzeko deskontatu zuela:

Ertzaintza:

“pudiendo existir un beneficio por parte de LURMEN de al menos 874,50 euros en la gestiĂłn de una de las facturas [de Cerdán] sin descartarse que pudiera existir un posterior reparto del montante total de la subvenciĂłn de la DFA entre RubĂ©n Cerdán y Eliseo Gil y Idoia Filloy”, afirma el informe final de la Ertzaintza en sus ‘Conclusiones’.

Koen:

La legislaciĂłn sobre facturas obliga a autĂłnomos que facturan a otros autĂłnomos o a empresas o entidades, de introducir el concepto de IRPF, lo que nunca aparece en una factura normal.

Para no perdernos en teorĂ­as voy intentar explicarlo con un escenario, para asĂ­ aclarar lo que ha pasado.
Asumo el papel de Cerdán.

Yo (Cerdán ;) ) facturo por mi segundo informe 5830 euros a LURMEN, entonces en mi factura como profesional aparece:

IMPORTE:………………. 5830,00 €
+ IVA (16%):……………..+932.80 €
- IRPF(15%): …………….-874,50 €
TOTAL A PAGAR: ——5888,30 €

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abendua 07th, 2015

Antzezpena:

Lehenengo agertokia: Eliseo Gil Gasteizko burdindegi batean erosketak egiten:

- Eliseo: Kaixo, kola behar dut, kola ona, zeramika zatiak ondo itsasteko.

- Dendaria: Ba hemen dugu oso kola ona, Loktite. Honek ezin hobeto itsasten du.

- Eliseo: Barkatu. Kola modernoegia da, nik zaharrago bat beharko nuke, karistiar-erromatarren garaikoa.

- Dendaria: Barkatu ez dizut ulertu, ea orain dela 2.000 urteko kolarik dudan?

- Eliseo: Bueno, berriagoa izan liteke, orain dela 1.600 urteko kolarekin konponduko nintzateke.

- Dendaria: Adarra jotzen ala? Nola edukiko dut nik horrelako kola bat?

- Eliseo: Begira, apurtuta agertzen diren zeramika zatiak karistiarren garaiko kola batez itsasten ez baditut, EHUko Juan Manuel Madariaga irakasleak grafitoak faltsuak direla esango dit, osagai moderno bat topatu duelako horietan.

- Dendaria: ba suposatuko duzunez ez daukagu horrelako kolarik. Agur.

Eta, etsituta, Eliseo Gil burdindegitik aterata da ezer erosi gabe.

Bigarren agertokia: Eliseo Gil Gasteizen dagoen burdindegi zaharrenean erosketak egiten:

- Eliseo: Kaixo, kola eta txarrantxa gogor bat behar ditut.

- Dendaria: Hemen dituzu erabilera anitzeko kola, gauza guztiak itsasteko eta txarrantxa hau ezin hobea gauza gogorrak garbitzeko.

- Eliseo: Barkatu. Kola eta txarrantxa hauek modernoegiak dira, nik zaharragoak beharko nituzke, karistiar-erromatarren garaikoak ahal bada.

- Dendaria: Aizu, begira zenbat jende dagoen ilaran, zer diostazu?

- Eliseo: Bada nik antzinako kola eta txarrantxa behar ditudala, karistiarren garaikoak ez badira, gutxienez, pasa den mendekoak.

- Dendaria: Nola pasa den mendekoak? Zer uste duzu?

- Eliseo: Begira, zeramika apurtutakoen zatiak karistiarren garaiko kola batez itsasten ez baditut, EHUko Juan Manuel Madariaga irakasleak grafitoak faltsuak direla esango dit osagai moderno dutelako, eta grafitoak garai bereko txarrantxa batez garbitzen ez baditut, Madrileko Instituto de Patrimonio Cultural Españoleko Navarro teknikariak eta Ertzaintzak grafitoak faltsuak direla eta neu naizela egilea esango didate.

- Dendaria: ba ez daukagu pasa den mendeko ezer, eta ulertuko duzunez, karistiarren garaiko ezer ere ez. Agian onena duzu Madariaga, Navarro eta ertzainei zeramika zatiak itsasten eta grafitoak garbitzen jartzea, argazkia atera haiei eta haien txostenen azpian honen antzeko zerbait jartzea: “hauek dira zentzumenaren aurkakoak, jendearekiko errespetuari burla egiten diotenak eta zientziaren faltsutzaile eta ganorabakoak”

———————————————

Ondoren, Ertzaintzak Iruña-Veleiari buruz egin duten txostenaren laburpena duzue. Lehendabizi “baten batek” El Correori eman zion, Lurmenen kontrako artikulu batzuen truke seguruenik. Geroago, ostegun gauean (abenduaren 3an) gainerako komunikabideei filtratu ziete, Lurmenek ostiral goizean prentsaurrekoa emango zuela jakin zutenean eta horren eragina gutxitzeko asmoz. Eta neurri batean lortu dute. Hedabide gutxik zabaldu dute Ertzaintzaren txostena baina Lurmenen prentsaurrekoa ere ez dute eman (Gara, Deia, Diario de Noticias de Alava…) Badirudi, hedabide batzuek nahiago izan dutela ez bata ez bestea ez agertzea.

Ertzaintzak “munduko faltsifikazio handiena dela dio” (Harrisen gutunari kopiatuta eta aldatuta noski, irudimena ere ez dute eta) eta haien “oinarri” bakarra Madrileko Instituto de Patrimonio Cultura Españolaren txostena da, idazkunak datatu beharrean, grafitoen azalak aztertu zituena. Denok dakigunez, grafitoak txarrantxa modernoez garbitzen dira, eta horiek, logikoa denez, metal modernoen aztarnak uzten dituzte azaletan.

Ertzaintzaren txosten hau historiara pasatuko da. Ingelesez mundu osoan zabaltzen denean, hemengo poliziaren “maila” Espainiako poliziak duen “prestigio” maila baino beherago geratuko da. EHUko Arkeologia Sailaren hondeamakina, Filologiako bi irakasle txit gorenak, politikarien kudeaketa, El Correoren zitalkeria eta beste medio batzuen bildotsen isilkeria… eta orain hemengo poliziak txosten funtsgabe hau idatzi. Grafologiaren txostenak izan duen ibilbide berdina izango du, El Correorako espreski idatzita dirudiena. Harrisi arrazoi eman behar zaio: munduan ez dago hain txarto kudeatuta dagoen indusketa arkeologikorik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abendua 01st, 2015

Ertzaintzaren sortzaileek ez dakigu buruan izango zuten zer polizi eredu bihurtuko zen urteekin baina benetan harritarria da, Espainiako poliziaren ereduaren igual-iguala dugu.

Datozen egunetan informazio gehiago emango dugu baina Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla esateko egin duten txostena, Elexpuruk dioen moduan, Mortadelo eta Filemonek egin lezaketen modukoa da. Pertsona batzuk erdian egongo ez balira, barregarriak lirateke baina Eliseo, eta orain Koen eta Idoia ere inplikatzean, benetan doilar, negargarri, iraingarri eta bidegabekeriaren ikur bilakatuko zaizkigu.

Txosten hau Edward Harrisen gutunari hemengo kastak emandako erantzuna da. Harrisek esaten duenean munduan ez duela honelako txapuzarik ikusi (dataziorik ez egitea, katak ez onartzea, ostrakak akusatzaileak -aldundiak- edukitzea eta ez epaitegiak…. .) Horregatik, El Correok Harrisen testua kopiatu du izenburuan, buelta eman nahian: “La más grave falsificaciĂłn de la arqueologĂ­a mundial en los Ăşltimos años”. Baina, ikusiko dute, denbora oso ona da bakoitza bere lekuan jartzeko, orain arte ikusi dugun moduan.

Sentitzen dugu irakasle, politikari eta orain ertzain txit gorenak: Araban euskeraz hitz egiten zen III, IV eta V mendean, beraz, Donemiliaga baino 8 mende lehenengo dugu euskera Euskal Herriko oraingo eremuan, kriston errekorra, harro gaude eta behar den guztia egingo dugu zientziaren, duintasunaren eta zuzenbidearen aurkako kasta hau bere lekuan jartzeko.

Informazio gehiago:

Elexpururen bloga

Pello Eizagirre •(Ama-Ata eta Elexpururen blogetik hartuta)

No se para que tenemos tribunales, si ya tenemos a Vocento que nos hace los juicios rápidos, baratos y según lo que le interesa a la “caspa” (porque no tienen ni casta esas gentes). Será un modelo a exportar al resto del mundo. Nada mejor que filtrar informes policiales con entrecomillamiento propio y sentencia incluida, “La más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años”. Para qué preguntarse esas tonterías de por qué motivos se filtra… quién, cómo…eso son tonterías y pérdidas de tiempo. En regímenes tan solventes como el franquismo se hacían así y las cosas no debían de ir tan mal según podemos leer en la hemeroteca de la época del periódico decano. Hay actitudes que gracias a Dios no cambian a pesar del paso del tiempo.

Lo que me ha extrañado es que el artĂ­culo no “caiga”en domingo o en un dĂ­a con más difusiĂłn. Aunque bueno, ahora toca la campaña del 20 D y toca lo de las encuestas manipuladas para encauzar el voto, o las entrevistas a los amiguillos de siempre….

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)