Aukeratutako etiketa ◊ Eblaico ◊

• Astelehena, Iraila 26th, 2022

Bisita gidatua Iruña-Veleiara igande honetan eta euskalduntze berantiarrean Alberto Santanak apur bat atzera egin du

Gai honetan interesa duenarentzat igande honetan, urriaren 2an doako bisita gidatua egongo da Iruña-Veleiara. 11:00etan hasten da eta 13:30 inguruan amaitu. Bisitak hilabete guztien lehenengo igandeetan egiten dira, ordu berean. Etortzekoa bazara Telegram edo Whatxap bidezko mezu bat bidali 663 901 248 telefonora.

Gai honekin lotuta albiste garrantzitsu bat dago. Orain gutxi Alberto Santanak Facebooken azalpen bat eman du. Bere azalpen horretan bi kontu garrantzitsu ikusten dira. Batetik ETBko dokumentalean kontatu zigun bertsioa aldatu digula, eta orain esaten digula Nafarroan ez zutela euskera inoiz galdu. Ondorioz, euskera hizkuntza inbaditzailea izango litzateke soilik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, mendebaldean “zelta edo hizkuntza indoeuroparretako bat hitz egiten zelako” lehen.

“Hizkuntza indoeuroparretako bat” hitz egin omen zela baieztatzeko ez du inolako frogarik eman. ETBko dokumentalean zelta egiten zela baieztatu zuen eta, beraz, zergatik gehitu du orain beste hizkuntza bat? Bere garaian erantzun genionez, https://martinttipia.com/2016/10/09/euskalduntze-berantiarra-dokumentala-salatzen-denuncia-sobre-el-documental-la-vasconizacion-tardia/ mota guztietako argudioak daude zeltaz egiten zela zalantzan jartzeko eta oraindik idazki hura erantzunik jaso gabe dago.

Bestetik, berak dokumentalean aipatu zituen Anboto, Gorbeia, Deba, Nerbioi izen zeltak zirela. Guk ere horri erantzun genion, euskeratik sortutako proposamen etimologiko zentzuzkoagoak daudela esanez, adibidez, “Anboto” izena, zeltazko “anbatus” (esklabua) baino ez al da logikoagoa euskerazko “amildegi handia”?

Baina garrantzitsuena da zergatik Santanak aldatu duen bere bertsioa, ETBko dokumentalean argi esan zuelako Hegoalde osoan zeltaz egiten zela eta euskera Pirinioetatik etorritako giza talde batek zabaldu zuela Nafarroan 3-4. mendeetan eta gero Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 5-6. mendeetan. Zergatik dio orain Nafarroan euskera betidanik hitz egin dela. Zertara dator aldaketa hau?

Batetik bere helburu nagusia euskera ez dela hemengo betiko hizkuntza eta inbaditzailea ere badela euskaldunoi sinetsaraztea izan daiteke, hau da, gaztelera eta frantsesa bezalakoa. Eta bertsio berri honekin helburu nagusi hori ez da mantenduko litzateke.

Bigarrenik, sinesgarriago egin nahi du euren asmakizuna. Badakite politikoki eta soziolinguistikoki ezinezkoa zela lurralde bat euskalduntzea erromatarrak nagusi izan ziren bitartean (V. mende arte). Orduan bada Nafarroan (euskaldunen gutxiengoa dago han gaur egun) hor mantendu zutela diosku orain, baina euskarak beste lurraldeak inbaditu egin zituela gero esaten jarraitzen du.

Baina gezurrak adar motzak ditu eta froga asko ditugu euskalduntze bertsio light horrek ez duela zentzurik esateko: toponimia, hidronimia, Araban, Sorian, Burgosen, Errioxan… dauden erromatar garaiko hilarriak euskal hitzekin… eta Iruña-Veleiako 60 bat euskerazko hitz desberdinak, noski.

Eta seguruenik atzera egin du bere teoria salatzen ari garelako, gero eta jende eta erakunde gehiago zalantzan jartzen ari direlako eta, ondorioz, mugimendu bat egin behar izan du sinesgarritasun gehiago izan dezan. Beraz, jarraitu behar dugu gogor, eraso kultural hau testuliburuetara eta gizartera pasatu baino lehen.

Eta noski, zapaltzaileei alfonbra gorria jartzen jarraitzen die eta diosku “erromatarrek hizkuntzei eta erlijioei ez ziela jazarpenik egin”. Beraz, badakizue, Akitania eta Ebro arro osoan euskera galdu bazen erromatar garaiko horko euskaldunak axolagabeak izan zirelako da eta milaka eta milaka kristau gurutzilkatzearena asmakizun hutsa omen da.

Alberto, ez adarrik jo mesedez!

Iruña-Veleia Martxan

Facebooken Alberto Santanaren azalpena (lodiz jarritakoak gureak dira) /story.php?story_fbid=pfbid0wZvidupTjwcVgA3LchjApzA99Xt7yg3wvBPMdam7Wt43efzn9rBdGnzWtPHfZ3cZl&id=100007122210895:

Leopoldo Bárcena RojĂ­ no le des demasiada importancia, es solo un titular periodĂ­stico que busca llamar la atenciĂłn del pĂşblico de manera un poco sensacionalista, aunque en el contenido de la entrevista el euskera antiguo sea solo un tema muy secundario. Sin embargo es cierto: el imperio romano no “reprimiĂł” ni persiguiĂł, ni prohibiĂł nunca las lenguas y religiones indĂ­genas de los territorios conquistados.

En el caso vasco no hay casi ninguna evidencia de Ă©poca romana de que los pueblos várdulo, cariete, beron o autrigon hablasen una variante antigua del euskera, y sĂ­ hay numerosos indicios de que hablaban alguna lengua cĂ©ltica o indoeuropea, que desapareciĂł sustituida por el latĂ­n. AsĂ­ que si en la Alta Edad Media, al menos en el siglo X, en estas mismas regiones que habĂ­an estado ocupadas por estos pueblos con identidad Ă©tinca extinguida bajo el Imperio Romano, es decir los actuales Gipuzkoa, Araba y Bizkaia, se hablaba un rico y abundante euskera, es lĂ­cito suponer que habĂ­an sido “euskaldunizados” tardĂ­amente, o sea, despuĂ©s de la caĂ­da de Roma. Por el contrario, hubo áreas de Aquitania y la actual Navarra, que habĂ­an sido profunda y completamente romanizadas durante siglos, en las que sus Ă©lites locales siguieron siendo euskaldunas de lengua, sin ser molestadas nunca por la administraciĂłn pĂşblica romana, y algunos expertos sospechan que pudo ser desde estas regiones de las que surgiĂł el impulso y la oportunidad tardĂ­a de euskaldunizaciĂłn de los territorios occidentales de la actual Euskal Herria, despuĂ©s de la caĂ­da del Imperio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Uztaila 11th, 2016

Iberiar hizkuntzari eta kulturari buruzko II. Jardunaldiak Zaragozan abuztu amaieran

Alderdi politikoak eta Iruña-Veleia

Aspaldi baztertu zen euskalduntze berantiarraren teoria ETBren arabera “berria” da

Eliseo Gil beste urtebete torturapean?

Kokotx, kokotz, cogote

Isker iberieraz

Julio Nuñezen 2. suntsiketaren aurkako kereila bertan behera utzi du Epaitegiak

Eusko Jaurlaritzak aurten euskal jaialdiei euro bat ere ez.  Muñoz, Uriarte: dimititu mesedez!

Pariseko Unibertsitate batek Hectorren txostena argitaratu du

Terra sigilata imitatzen duen katilu bilduma berria

Iruña-Veleiarako bisita gidatu alternatiboak berriz ere abian jarri dira

49-Jatorriberri_2016ekaina-uztaila

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Uztaila 01st, 2016

Lehoinabarra blogean Aitzolek 19 puntutan maisuki laburtu du ETBk finantzatu duen dokumental horren akatsik nagusienak. Merezi du irakurtzea, Alberto Santana Aldundiko kultura arloko funtzionarioak eta Joseba Abaitua Deustuko Unibertsitateko informatika irakasleak gure teilatuaren aurka bota dituzten harrikadak noraino doazen ulertzeko:

Hona hemen Aitzolek egindako laburpenaren laburpena (hobe bere testu osoa irakurtzea):

1. Dokumentalak ez du azaltzen hipotesi hau nondik datorren, gainera “gaurko hipotesia” dela aditzera ematen du behin eta berriro! ez du esaten 1925. urtekoa dela

2. Dokumentalak ez du esaten hipotesia KONTRA DITUENAK. Gure historialari handi guztiak: Jimeno Jurio, B. Estornes Lasa, Arturo Campion, Juan Plazaola, Andres de Mañarikua….

Gaurkoak: Jose Luis Orella Unzue, Eduardo Martinez Aznar, Tomás Urzainqui. Linguisten artean kontra: Koldo Mitxelena edo Henrike Knörr. Eta Espainolen artean kontra: J. Caro Baroja, Antonio Bellido, R. Menendez Pidal edo Antonio Tovar.

3. Hizkuntzalari, arkeologo eta abarrek “euskalduntze berantiarren” ALDE daudela dio dokumentalak. Baina ez du izen bat bera eman.

4. Hipotesi honen alde dokumental osoan Joseba Abaitua linguista agertzen da soilik (eta Alberto Santana noski). Bere lana Deustuko Unibertsitatean hizkuntza garaikideak dira (idiomas MODERNOS). Zer daki hizkuntza indoeuroparrez? Linkedin-en: Department of Modern Languages …

5. Zergatik dio Santanak zelta hitz egiten zela gaurko Araba-Gipuzkoa-Bizkaian? Ez du hitz bat ere aportatzen hori demostratzeko: hilarri baten, txanpon baten…

6. San Beltrán de Commiges agertzen da Akitaniako euskararen adierazgarri, baina hau zalantzazkoa da: San Jeronimoren esanetan (372-420) Pompeyo Strabonek San Beltrán de Commiges (Lugdunm Convenarun) baskoiez birpopulatua zuen (Sertoriano gudak, K.a 75. urtean), Iruñekoak direla gehitzen du…

7. Dokumentalak Pirinioen hegoaldean ez direla euskal hitzik agertu dio, gero gutxi daudela. Baina pila bat daude eta erromatar garaiko Euskal Herri guztien lurraldeetan eta haratago.

8. Agertzen dan Euskal leinu edo erromatar aurretiko herrien mapa oso okerra-ankerra da, edo hipotesi berri bat da, inon ez dokumentatua.

9. Ezin da gaurko probintziez hitz egin erromatar garaian arintasun horrekin, anakronismo hutsa da: “Bizkaian ez zan euskararik hitz egiten”, historialari batek ezin du hori esan: Karistioek ez zuten euskaraz hitz egiten esan beharko du (baina Arabako karistioak bai hilarrien arabera, horrek ez du zentzurik).

10. Gorrotxategik dokumentalean argi uzten du ez duela hipotesia onartzen.

11. Iruña-Veleiako ostrakak faltsuak direla dio, baina auzitan daudela da egia. Gainera ez du esaten lehenago ere euskal hitz bi agertu zirela bertan, mende bat lehenago: “Illuna” eta “Tichia”

12. Toponimiaz dio: “Aipatutako ibai eta mendi gailurrek ez dute euskal izenik”: baina 5 bakarrik ematen ditu dokumental osoan, milaka eta milaken artean. Gainera Gorbea, Anboto… azalpena dute euskeraz.

13. Toponimia nagusia ez dagoela euskeraz dio, eta ez dela deskriptiboa gaineratzen du, baina ez du adibide gehiagorik ematen.

14. Aldaieta: Azkarate eta De La Ruak argi dute bertoko jendea dela, eta De La Ruak gehitzen du: “ADN de una población estable (…) más afinidad con la cornisa cantábrica que con los francos.”

15. Aldaietan: Agustin Azkaratek toponimia akitaniarra dagoela aipatzen du (arkeologoa da!): Non baina?

Laburpena: Lehoinabarra

Txosten osoa gazteleraz: Desmontando la hipĂłtesis de la vasconizaciĂłn tardĂ­a

Alberto Santanak: baskoiek  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa inbaditu zituzten VI. mendean.

Nabarristek: Gipuzkoa-Bizkaia-Arabakoek Nafarroa inbaditu zuten.

Akitaniarrek: hegoaldekoek  Iparraldea inbaditu zuten.

Orduan… nondik atera ziren gure arbaso euskaldunak??

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Ekaina 28th, 2016

Gero eta lan gehiago jasotzen ari gara gai honi buruz.

Ondoren, Jabier Goitiak idatzitakoa da eta hori batez ere toponimia azaltzen badu ere (lehen egin zuen lana osatuta), beste alderdi batzuk ere jorratu ditu

Vasconiako Historia bat

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urria 08th, 2014

Jabier Goitiak ETBk eta Jaurlaritzak babestutako “Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra” pelikula dela eta, artikulu luze eta mamitsua egin du. Bertan Nerbioi, Oka eta Anboto toponimoak argi eta garbi euskal toponimotzat hartu ditu eta Deba zelta zein euskalduna izan daitekeela diosku.

Bestetik, “briga” erroari buruz azterketa berria egin du eta orain arte indarrean egon den teoria zalantzan jarri du, iberiar penintsula osoan agertzen delako eta euskeratik ere azalpen etimologiko bat ere baduelako.

Artikulua irakurtzeak merezi du: El poder contra la inteligencia

Post honetan eta hurrengoetan artikulu honetan agertzen diren toponimoak agertuko dira: Nerbioi, Oka, Anboto eta -briga.

Nerbioi

La caída del río recién nacido en un salto vertical de doscientos metros, aún puede verse hoy en día una vez cada diez o más años años, flanqueada por una segunda caída oriental más modesta pero igual de espectacular y contundente.

Esta segunda caída  está a punto de desvanecerse completamente cuando ceda alguno de los diques de sus cavernas o se desplome alguno de los sifones que la alimentan, pero hace tres o cuatro mil años, era tan caudalosa como la principal.

Tres o cuatro mil años no son nada para nuestra toponimia que –con seguridad no supera los 18.000. Eso es lo que significa la voz ligeramente alterada de “Lerr-­bi-­oi” que ha dado en “Ner-­bi-­oi” y al castellanizarse o latinizarse en “Ner-­bi-­ón” de igual manera que 7 las “eles” y “enes” se alternan en Lebrija – Nebrija, Lázara – Názara, Larru –Narru o Larra – Narra y la desinencia “oi” hace (esta unidireccional) “on” como en “botoi” (lanzadera, crecedera), “abioi” (rápido, veloz), “legoi” (dominador, mandón) ó “bastoi” (chupón de árbol) han dado botón (yema), avión, león o bastón.

El significado de “Lerrbioi” es inmediato, “reventadero, vertedero doble” de “lertu”, derramar, verter, explotar, “bi” duplicado y “oi” habitual, general. Es decir, la catarata doble.

Nerbioi – Lerr-bi-oi: ur jauzi bikoitza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Uztaila 22nd, 2014

Ghettoak haien aurka asmatu zituzten

eta orain haiek dira horien defendatzaileak.

Hilketa eremuak haien aurka erabili zituzten

eta orain haiek dira palestinarrak akatzeko erabili dituztenak.

G A Z A = GHETTOA lehen, HILKETA EREMUA orain

Hondartzan jolasten eta bonba jaurti hiltzeko.

Ospitalean zaurituak artatzen eta bonba jaurti hiltzeko.

Israel ereiten ari den gorrotoa itzuliko da, lehenago edo geroago.

Gaza kartzela handia da bai,

baina ez da txikiagoa

Israelgo gorrotoaren espetxea.

Azterketa genetikoa egin zuten, oihartzun gutxi izan zuena. Horren arabera palestinarrak eta juduak nebarrebak dira…

ETB2 22:30ean: nazien Auschwitz eremuaz hitz egiten. Nola da posible?????

Bonba bat jaurti zuten itsasontzitik hondartzan jolasten ari ziren mutikoengana. Huts egin zuten eta beste bat jaurti zuten, eta, bai, orduan lau lehengusuak akatu zituzten. Gorrotoa, gorrotoz leporaino beteta, ezin zuten jasan haien eraso militarraren aurrean haiek jolasten jarraitzea.

Atala: Albisteak  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu