d) Euskeraren azalketa (deskripzioa): hitzen egitura
Hizkuntzetan, euskera barne, aho-mihitan eta idazkietan eguneroko hitz frangoren eraikuntza zertaz ta nola hortaratua den, jendeak, bai eta batzutan gramatikazaleek berek, oker ulerturik, edo baterez ulerturik dira. Platon (IV. K. aur) filosofoak Dionusos jainko izena, “arno (oinos) emaile (doter)” bezala aditzen zuen; Latinoek cadaver asmatzen zuten” hilhotz” ca(ro) da(ta) ver(mibus) “zizarieri eman haragi” bezala. Erdi-Aroan hizkuntza oro Hebre-eratik zetozela uste zen; XVIIean Frantsesera Hebreeratik zetorrela adierazgarritzen zen… Ménage jaunak, frantsera latinetik eta latina hebreeratik zela erakutsiz hitz jatortza zuzen frango aurkitu omen zuen. Gaur-egun, hitz-jatortza edo etimologia iker-arau bat da, hitzen bilakaera ahalik eta iraganean goren bilatzen duena, anitzetan, ikertzen den hizkuntza baino haratago helduz, “etymon” deitu forma bakuna aurkitu arte (ustez bederen).
1°- hitz izkutuak.
Osoki eto zati bat itzaliriko erak baitugu, eta hizkuntza denetan badira : Lat. nouacula “bizar-nabela”<<<*kês- “ aitz “+*nouâre “karrakatzen, zarrasten“+ (tresna atzizki ) –culum ; “ verbe *nouâre, qui aurait disparu par suite de son homonymie avec le denominatif nouus “(Meillet, 446). Eta hara nola ber-irakur edo eidetu daitekeen eusk. AUSNAR, HAUSNAUR “rumia”(Azk.,I, 110 ). bestalde badugularik NAHAR / LAHAR “zarza“/LARRAZ-TU “desollar”… Berdin ere eusk. BIZAR (BI-ZAR) nola eraikirik den = “zarrastu beharrekoa“. Skr. ksuràh, gr. xeroz “bizar-nabela“, era hauetan agi baita delako *kês- “aitz” erroa” halaber eusk. GEZTERA (Azk.I,334) “aguzadera, piedra rotativa de afilar“; hortik ondoriozta dezakegu Oraiko ZARRASTA- noizbaiteko *KZARRAST- bezalako zerbaitetarik ginukeela.
Berdin ere Azk.I, 304 orr., EZTERA 1° « piedra de alfilar », 2°(BN-Muger ) acequias profundas à donde llega el agua en pleamar »; zantzu hunek geramaz lat. castrum –erat “ atrincheramiento, lugar forificado“, Meillet,104 “ Il semble avoir désigné d’abord une proprièté gadée ou retranchée“. Jakina ! eusk. GAZTELU, kastillo erromanikotik datorke, hargatik erromaniko formen jatortzak gaur-egungo gure formek argi dezazkete… Hau ez da zernahi ! Bidenabar, ikus hitzen erantzukidetzen legeak (fonetikakoak) nola argitaratzen diren .
BEDI, BEGO, BERRA (“dakienak berra” Atxular), HALABIZ “hala izan bedi“, beraz aditza, 3. personan bakarrik agertzen dena euskeraz eta aginte bezala aditua, erdaretan ere aginte zantzuan ta ez beti 3. personan bakarrik ; BE, BI, ingel. to be, lit. bùvo “zen : estaba“, lat. amâbam <<<amâre-bam = maitari izan nintzan, behar nintzan, hots, iraganeko etorrera = “maite nuen” gaurko adieran . Ikus eusk. BEUDE <<< BE-EGO(n)DE, BETOZ, BIHOA, BIZAR, BILAKATU, BEHAR, BEDAR “helduko dena: zulain : planta“, PITO “sorterazle“, BEHOR “erditzear“, GARBI “ clarus :claro : entzungarri (garrasi,karranka)“, lat. carbo “ikatza = gar eginen duena “ (Meillet,99 “ v. isl. hyrr “feu“….. mais le –b—n’est pas expliqué“), akitan. SEMBE “seme“<<< “sein –be”=jinen/xein, sortuko dena”….cf. seinmin, senide, senhar, seinga, lat. Senex (itsu utzia Meillet-ek,613), zezen, egunsenti….;
LUKE, LEIKE, LADIEN, LEIDIN…. –ko /L-/ ez da ere 3. Personako izenordea, bainan aditz laguntzale bat balizka-ko gogoaren salatari : LEHI “NAHI” dioena // gr. lô, leïs, leï “deseo, deseas, desea… <<< erro *Wol-,* Wel- “ itzul“-tik. Cf. ingel. will, shaul aditz-laguntzaileak erabilera bertsuan direnak (etorrerarako). Gainera dezagun gure atzizki erabilera oparoko -LE, edale, egile, jale, pixile…. “Gura” adierazteko. LUKE-k = lehi-uk-ke, uk = UKAN/EDUKI. Oyhenart, XVII. “BU (be-uk) gloria Jainkoak zeruetan”. Edo “Erran genion gortereski gaur bara leidin gurekin”. (Arhantzuzeko bortü Gañan) LEIDIN <<< *lehi-izan-di-an = lehi- (i)zadien, /Z-/ 3. pers. izenorde iraganean “el“, “ella“, /-A-/ “are,da(r) girare, dirare, =“ser, estar“. I.-e.-eran bai ta euskeran izaitezko hiru era badira : IZ-, BE, AR-/OR-, cf. AIT-OR // lat. fateor” konfesatzen” ; (H)EROR (I) “lurrerat izan : caer, (H)ER-I “enfermo“, (H)ERI(H)OTZ “muerte“, etabar. Latinean am-or, am-ari “maitatua izan“, am-are, cap-ere, uol-are = “maitatzeAR, hegaldatzeAR… Bilakaera osoki luzearen ondorioz dirateke hizkuntzan holako asko forma. Ber-eraikuntza sakon baten beharrean gaude.
2) Aurrezki, atzizki-dun hitzak :
- Aurrezkitu formarik irakasten da (Baionan) euskerak ez lukeela (“Dérivation exclusivement suffixale“) . Bainan harren AUR-KEZTU, AR-BASO, HUR-BILDU, E-ZA-GUN //got. kann, lat. gnoscô : “conocer“, /E-/ (haratago ikus) /ZA- (gr. za<<<dia) //diagnostico ; ZI-R-URIKA, ZI-R-RISTA, ZI-RIN “diarrhea”, ZA-BALTZA, ZA-PATU, EN-BATA, AUR-PEGI // gr.pros-opon, ; BURUZ-AGI =aintzindari, aurrean AGI-tzen dena, AGIN-taria // gr. pros-agein, Skr. puro gàva, hittiteran piru ga = AINTZINDARI : jefe. Tiro bakar zenbat urtzo !
1- BUR-U orai “kasko: cabeza, eta ere ‚”muturra” (bidearena, lanarena…) adibidez BURUTZEN (L I)//gr. prassô, prattein (L II) “muturreraino eraman hasitakoa“, gr. epraksa “burutu izana“, praksis “praktika, burukatzen“… erants dezagun /k/ hori zer den grezieran ez dela garbitua, “La gutturale finale doit connoter l’aboutissement du procès” (Schwyzer, I,702 Gr. Gr.) Chtr.935. Beraz, BURU-k noizbait AUR, AINTZIN, zioen; eta agertzen da sarreran konsonante batekin ta barnean bokal bat galdurik : All. urspprache “aurreko hizkuntza“, urvolk “aurreko populua“, ur heimat “aurreko kokagunea“; ur- indogermanisch “ aurreko indo-europarrak…
2.-AUR-, AR-,UR-, ERE (erosi //gr. priasthai “*EROS-TU“, eretzi, erkatu), IR-- (iri // gr. peri), POR- ( bur-u, burrusta, turrusta //gr. wrustos “ixurtzen“), PAR-(parra), BER- (berriz, berdin)…… Irl. ar, bainan hasierako konsonantearekin Greko-latinerek : per, por, prae, pro, pri (prim-, prineps, promo), etabar. Dena da barrika beretikoa. Beste aurrezkirik bada; OS-KOL, US-PEL, AS-PALDI, AZ-KAR? HOB-ORO, OP-IL (HOP-BI)//ingel .apple, gazt. Avellano ; GOSE (GO-ASE) = ase ez dena…
3- lat. agere/ gr. agein/eusk.AGIN-DU « ereman : conducir » hitzek jatortza lukete, antzaz, GAN/JUAN bainan aurrezki /A-/ batekin AGITU-k daukana « acontecer ».
-Atzizkiek ere euskeran lanik aski badute islatuak izaiteko. Armenitar baskologo batek (Web-en) dio metalkien euskal izenez, ainitzek BURDIN/BURNI + margo izena daukatela: burdin zuri “zingoa”, burdin hori “bronzea”, burdin urdin “kobrea”…. Untsa ulertu badut: gure oraiko lur-aldeetan burdin mehaztegi asko izanik, eta burdin-lana Europan K.-A . 600-700 urte hirietan bakarrik hasi izanik, gure arbasoek lehenago ez zuketen jakinen metalgintzan. CNRSeko ikerlari talde batek, Arrosa(BN)tar Garazi Beyris anderea buru, Urepelen (BN) aurkitu dute, orai duela 20-en bat urte, metal elkitzeko labe bat K.-A. 3.000urtekoa.
Gure “baskologoak” BURDIN/BURRUN/BURNI hitzaren idekitzen ahalgin balu, idazten hasi gabe, eskuak erre gabe egonen zen… Atzhitzki /-DIN / errexa da zilatzen (ber-din, ur-din, buz-tin), joiten duen gaietik zerbait eduki badaukala ; -ON /-UN (pikun, papun, Ibaiaion)<<< DUN <<<D-U(K)-AN ; BURNI <<<*BURRUN-I “burdindua” beharba. Eta BUR- “zer?”MURRA bada “brasa ardiente”‚ (Azk.), sua MUR-MUR (BN)= garrik gabe edo gar guttirekin dohan sua; BUR-BUR-BUR (Erronkari, Garazi)“onomat. De la ebulicion fuerte“ Azk. I, 184. HURBURU ( Ester. ) “Iturri burbullokari” baten izena, Auvergne-eko(Fr.) BOURBOULE hiriak mainagieta badu, iturri burbuilkaritik. Beraz, gure BURRUNek diona da suarekilako zerbait baduela, METALkia du errangura. Meillet-ek lat. ferrum « burrun » hitzaz « l’origine de ferrum est obscure ; on sait que le « fer » n’était pas connu dans le monde indo-européen […..] accadien parzillu, phénicien barzel, ce qui ne fournit rien de net ». Alta Meillet-ek bazeuzkan lat. ferueô « erakitu, burburikatu », arm. arbewr « iturri », irl. z. topur « iturri », got. brinnan « erre », Meillet-k dio « plus loin pour le sens »230 orr. Hauen guzien parrean : gr. pur, hitt. pahhur, arm. hur « sua », gr. purakteô « suaz idorrerazi » = ABARRIKATU = KIZKOR-ERAZI(taloa su-aurrean, larruak eguzkian… eta bigarrenkari zantzua : « ele gaixtoz norbait erasotu ». ABAR, GAR, BARzillu, PAHHUR alBEWUR >>>PUR…forma ber baten avatar-ak ditugu, sorginkeri zoinbait gora-behera .
Begira beste huni : MURGILDU” columpio“, asmatuko da berehala lat. mergere, mergulus “(hurerat) jauzgia“, Mellet-ek *mezg- errotikan litaikeela, zeren skr. màjjati “murgiltzen da“, lit. mazgoti “ikuzten”. Iduriz, norbaitek edo zerbaitek hurerat juzitean, burbuilloak hurean egiten dira, horren egilea >>>*murgile >>> aditz denominatbo edo izenetikoa MURGILDU. Balitaike hameka ta bat beste adibide
-Biderkatu formak, ZEZEN, KOKORIKA-, ZIZARI, MARMUTZ, KASKAIL-, LILIRIKA, KIZKORTU ? DARDAR //lat. febris« sukarra » Meillet,222 “ la forme originelle serait de type à redoublement : * dhe-dhri“. Badugu DIR-DIR / DISTIR >>> skr. distria “Sirius, Constelacion del perro“, gr. aster = IZAR : astro, estrella“, PAPO/GOGO… aberasgarri dira erdal era berekoekin erkatzeko, salatzen daukutelakotz, zalantzarik gabe elaraudi-kideak, maiz berdinak, baditugula.
Era horietarik zoinbait onomatopeiak dira zehazki : DER-DER (DIR-DIR / DISTIR) hotz-ikaraz hortzak dantzatzearen salatari, >>> lat.febris “sukarra“, lat. querquerus “hotz-ikara : escalofrio“, gr. karkairô “hotz-ikara“// eusk. hotzez KASKARAN ; iturri beretik dugu DIR-DIRA/DISTIRA “centelleo, brillo“, haatik goithitzez edo metaforoz ; gizadiaren jeinu berezia izanez sinbolozale girela, hizkuntza delarik sinbolo egituraketa bat : denikdana edo errealitatea galerazten dugu ahots joko batez, begitan ez dena beharriz gogoeraziz, hortakotz hoinbeste onomatope hitz-famili ainitzen sormarka ; hur higikarian iruzkiaren edo ilargiaren argia kliskari da, bai eta gauaz zeruko izarrak, ta hortik gr. astêr, indo-iran. stàr, lat. stêlla… “izar”<<<*DIZTIR –tik . Meillet 646 :”*ster- et *stel- seraient les noms d’action des racines parallèles signifiant “étendre“, *ster- >>>lat. sterno, et *stel- >>> v. sl. stilati « étendre »[…]lat. latus […] L’idée fondamentale serait celle du groupe d’étoiles semées dans le ciel. Pure hypothèse » .
Aldez-aurretik, izarraren (izarren) eituratik diratekeela elki sternô ta stilati usteago genuke guk. Besteak aldiz, zalantzarik gabe aditz bihurtuak dira, iragan bukatuak edo perfektoak : ZEZEN-A « behi aita » // gr. gegona, skr. jajàna « sorterazi dut », skr. jàti -, lat. nâtiô « JAIOtza »<<< JIN, JEIN, SEIN (sein « niño, senide…) / lat. genus, generare, gr. genos, skr. jànas.
KOKORIKA <<<*KOR-KOR-I-KA, formaren erroa KOR, eta unkhua KOR-I = gaurko euskeraz “UKURTU: encorbar(se), bajar(se) », >>> GOROTZ, gr. kopros « gorotz, satza », skr. sàkrt, sakn-àh « gorotz, zikin », lit.sikti « cacâre », Chtr. 563 « on pose donc i.-e. *kekwr-/*kekwn-, *kokw-r/*kokwn-, cf. Benvéniste, Origines,9». Hau ezin dela «erro» izan ikusiko da jarrairko atalean.
LILIRIKA (BN,Baigorri, Behaskane, Lekunberri, Ainzile…) «bete beterik”Azk. – LH-ek ez dakarte, cf. arm. li “lleno“, lat. pleô “betetzen“, gr. bukatua péplêka =“lilirika“, plêthorikos (beterik, lepo).
MARMUTZ « insecto », hitzak erantzukideak badauzka, lat. uermis « lombricilla », « kermes <<< ar.kirmitz<<< pers. Kirm, lit. kirmis, skr. kermih = cochinilla del roble », « Mot « populaire », instable, à variations singulières » Meillet, 724 ; gr. murmêx « eñurru/zinhurri », « les noms d’insectes qui n’appartiennent pas au fonds noble du voabulaire sont exposés à des variations, où peut intervenir le tabou linguistique…Chtr.723, hots, jatortzarik ez omen. Ausartuz, eskainiko dugu gure iritzia : biderkatuzko formak maiz aditz bihurtuak dira (prozeso/burutze bukatua, perfektua), marmutz/uermis/murmêx erro ber ta bakar batetik elkitzen ditaizke *-IZ (auxiliar) aditz-lagunarekin ; (MARMU ta lat. formidô « espantajo », bai eta murmêx-en bigarren zantzua « buho : animal fantasmático de India : leon), marmuek haurrak JATEN dituzte ! beraz mar-/ mur-/ uer- erak parekatuko ditugu lat. uorare, gr. eboron « irentsi, klikatu, jan », eusk. PORR-O « tripa », BAR-UR « jatear, jateke), HAR-ITZ, HUR-ITZ, gr.bibroskô (L II)« jaten »// eusk. porroska (L I)« migaja », broska (L II) « migaja ».
PAPO /GOGO, oraiko euskeraz izenak dira, bainan formaz noizbaiteko aditz eite dute, hargatik ziztukaririk gabe ( ?) PAPO « pecho » >>>PAPUN (PAP+ON) « budar oparoko » eta sinboloz/goitizenez « onjo zapelduna », eta fruitu « mardoak ». PAP = HAP- <<<HAPA-HAPA hatsangaren onomatopea, =HATS, ta PAPO = hats-gunea « pecho ». GOGO deitzen duguna, « izpiritu, arimako harahunat-gune, sendibera-gune », askotan « bihotz » hitzaz ere dioguna, PAPOAn dugula iduritzen zauku ; doinutikoki (fonetikaz) P/G egoki, cf. lat. equus/gr. hippos « zaldi ».
GOGO hitzetik dukegu EGOSI (e-go-s-i, <<<e-gogs-i) aditza, gure barruko zilimalazko asmuez mintzo girelarik . Hemen ager da eite-huts zantzutik elkirik dugula zantzu hukikorra edo konkretua : salda, haragia … egosi. Parrez lat. coquô, coxî, coctum, concoctiô “cocer“; gr. péssô “egoserazi, onduerazi“>>>“papun, ondua“; skr. pacati, esl. z. peco; ital-kelt.*pekw-ô… Erro i.-e. *pekw- Chtr.890.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)