Lakarra
etxe «casa». Zaharrena etse izan daiteke (V etze). *hertse-tik etor liteke itxita edo hesia; batetik, “este” eta (61) “saihets” eta, bestetik,  “-e”  (atze-koa:  «atzekoa, atzeko aldea»), aurre «aurrea, aurreko aldea» eta toponimo moderno askotan: Parise, Uztaritze, etab.
Felix Zubiaga
Hitz familia: ETXE, ETZIE, ETZE. Eta ZI eta IZ
Hasiera baten “ETZIE” ESIE, ESI “seto”  eta “esi bizzia” “seto vivo” izan zan, norbere eukiak, abereak EZI (HESI) ahal izateko.- Horrela ESI elementu fisikoa gogozko EZI helburua betetzera etorri zan
Jabier Goitia: Txa (Txæ, Txa, Txe)
Gorputzaren babesa adierazten duen erroa: koba, etxea, ontzia edo zenbait arropa. Gehien erabiltzen dena etxea da baina jatorrizkoa “txæ” izan zen agian, artikulua aurretik jarrita aldarazi zutena gero.
Atziki lez, txikia edo gaztea adierazi nahi du. Bururako babesa ere bada: “txapela”, “txanoa”. Barkuetarako ere erabili izan zen: “txanel”, “txalana edo txalanta” eta “txalupa”, barku hauskorra, laua eta handia esateko erabili izan direna, baita “lantxa” zerbitzu edo lanterako zena.
Nahiz eta etxea erabili gaur egun ez ditugu ahaztu behar zaharragoak diren berbak: txabola, txabiski, txamizo, txalé, txosna (txa-osna), txoza (txa-osa), etab.
Familia berekoak izan daitezkeenak: Frantsesez “che-z vous”, “cha-peau”…
Eñaut Etxamendi
ETXE : milenioetan, Neolitikoaz geroz, etxea zurez (egurrez) egin izan da ; hortako “aizkoraz joka” adigaia dago nunbait ETXE izenean gorderik; “joka ariz” edo “jokaztu izan”, eta aditzaren ideia derabilan forma gramatikalariek AORISTA deitzen dute; adibidez euskeraz “egon izana“ => EGOITZ;  eman izana==> EMAITZ, eta, ildo berean eta joka(z) egin izana => *jokza bezalako zerbait , edo tunkan-ka egin izana==> gr.TEUKSAI , forma aorista,TUNKHANĂ– “tunkatu”aditzek.
Beraz hortik, beste indo-europear dialekto batean , latineran, badugu TEXĂ– “xirikordatzen , eraikitzen, aterbetzen, babesten dut”, beste dialekto batean, Indietako sanskriteran, TAKSAN , errusieraz DATXA ? eta euskeraz ETXE.
Morvan
agian *etse hitzaren bilakaera.
Forma zahar gehiago: etze, esse, etse, esajaun.
Cp. khoisan etsa “casa”.
(h)ertsi “cerrado” hitzarekin lotu izan da
Txetxeniarrez: (naj) utch “veranda, antesala (cp. vasco eskaratz)”, chöö “casa, interior”, turkoeraz itch, etch, eshe “interior, guarida”. Var. itche.
Agud-Tovar