Aukeratutako etiketa ◊ eudia ◊

• Larunbata, Apirila 21st, 2018

Naizen

Euskararen alderdirik ezezagunetako bat intonazioa bide da, eta horrexen azterketari ekin zion EHUko EUDIA ikerketa taldeak duela hiru urte. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 138 gazteren oinarrizko esaldien intonazioa aztertu eta «Bariazioa esaldien intonazioan» liburuan jaso dute. Horrez gain, mapa geolingusitikoa ere osatu dute.

EUDIA ikertaldearen lanaren helburua zazpi herrialdeetako gazteen intonazioa aztertzea izan da, hartarako hiru aldagai kontuan izanda: generoa, ama hizkuntza eta lurraldea

Mapa geolinguistikoko azter-eremuko hizkerak bi multzotan bereiziko balira, bi eremu dialektal kohesionatu lortuko lirateke: Hegoaldeko herriak eta Iparraldekoak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)