Ostraka euskaldunean Euskaltzaindiak egin duen azken hiztegiari buruzko 3 artikulu interesgarri agertu dira. Horietan esaten duenez, Lakarrak zuzendu duen hiztegi horretan hitz pilo bat falta da:
1. Orain gutxi Euskal Filologiak berak egindako beste lan batean agertutako hitz pilo bat (Gorrochateguik jasotakoak). Liburu horretan, gainera, Lakarrak ere parte hartu du beste atal batean.
2- Iruña-Veleiakoak (zergatik den badakigu)
3- Azken urteotan hilarrietan (Nafarroan, Sorian…) agertutako hilarrietako euskal hitzak (sesenco…)
Nola da posible milaka eta milaka euro kostatu duen hiztegi batean eta arlo honetan erreferentzia izateko asmoz jaio den lan batean horrelako hutsune hain nabarmena egotea?
Euskaltzaindiaren hiztegian 759 urtea baino lehen 20 hitz baino ez daudela jarri du baina Ostraka euskaldunak gutxienez falta diren 200 hitz gehiago daudela dio, eta bere blogean dauden bi zerrendetan ikusi daitezke.
1. EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa Iruña-Veleiako euskararik gabe, ahaztu egin zaie.
EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa argitaratu dute (2019) Iruña-Veleiako (Nafarroa, Soria…) euskararik gabe, ahaztu egin zaie.
I. Eranskina. ZERRENDA KRONOLOGIKOA: HITZEN LEHEN AGERRALDIAK (orria ccix).
Guztira 2.800 bat sarrera. 759. urte aurretik bakarrik 20 hogei sarrera “akitanieraz”.
Kontuan izan behar da, adibidez, “Euskararen historian”, Eusko Jaurlaritzak 2018an argitaratu zuen liburuan, Gorrotxategik idatzi zuen zatian, “Euskara antzinatean” (231. orria), “3.1.2. Izenak eta izen oinak” (akitanieraz, 253. orria), 51 berrogeita hamaika sarrera azaltzen direla; “Izen eratorpena”, beste 18 hamazortzi sarrera gehiago, Hispanian beste sarrera batzuk (illuna, ttikia, Ibarra… ). Alegia sarrera pila falta dela. Zertan ari dira??
Eusko Jaurlaritza (2018), Euskaltzaindia (2019), Lakarra, Gorrotxategi, Segurola, Manterola… 759 urte aurreko euskara “zaharrarekin”, zertan ari zarete??
Zergatik nahasketa hau (diru publikoarekin)??
Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik?
Non daude argitaratuak?
Eusko Jaurlaritza? Euskaltzaindia? Zenbat dira?
Gainera, 759 urte aurreko Iruña-Veleiako euskara guztia falta da (Nafarroakoa, Soriakoa…) , ahaztu egin zaie edo zentsuratu dute. Laguntza txiki bat, 759 urte aurretik Iruña-Veleiako euskarazko 130 bat sarrera, hurrengo ediziorako, ikasleentzat, euskara zaharrarekin interesa dugunontzat, informazio eguneratua izan dezagun (Ostraka euskaldunean Iruña-Veleiako eta falta diren beste hitzekin zerrenda agertzen da.
,
Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik? Non daude argitaratuak?
Eusko Jaurlaritza? Euskaltzaindia? Zenbat dira? Non daude argitaratuak?
3. Euskara antzinatean 200, 759 urte aurretik (akitaniera, baskoia…) 200 sarrera ordenatuak
Euskaltzaindiak aurten 2019an argitaratu du EHHE-200 Euskal hiztegi historiko-etimologikoa, non zerrenda kronologikoan, hitzen lehen agerraldian, 2.800 bat sarrera azaltzen diren, hauetatik, 759 urte aurretik 20 hogei bat sarrera bakarrik…
Hutsune hau betetzen laguntzeko asmoarekin, Euskara antzinatean 200, 759 urte aurreko (akitaniera, baskoia…) 200 bat hitzen zerrenda alfabetikoki ordenatua. Batzuk errepikatuak daude iturri desberdinak dituztelako.
Iturriak:
Akitaniera: EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa. Euskaltzaindia, 2019 (20 sarrera).
Akitaniera-Baskoia: Euskararen historia. Euskara antzinatean. Joakin Gorrotxategi. Eusko Jaurlaritza 2018.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek argitaratua: http://veleia.com/noticia_detallada.php?niv=6¬icia=48
Les Inscriptions d’Iruña-Veleia. Hector Iglesias.
Iruña-Veleia: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. 2.4.- Testuetako lexikoa. Juan Martin Elexpuru. Arabera. 2009.