Aukeratutako etiketa ◊ euskara ◊

• Osteguna, Abendua 12th, 2019

Ostraka euskaldunean Euskaltzaindiak egin duen azken hiztegiari buruzko 3 artikulu interesgarri agertu dira. Horietan esaten duenez, Lakarrak zuzendu duen hiztegi horretan hitz pilo bat falta da:

1. Orain gutxi Euskal Filologiak berak egindako beste lan batean agertutako hitz pilo bat (Gorrochateguik jasotakoak). Liburu horretan, gainera, Lakarrak ere parte hartu du beste atal batean.
2- Iruña-Veleiakoak (zergatik den badakigu)
3- Azken urteotan hilarrietan (Nafarroan, Sorian…) agertutako hilarrietako euskal hitzak (sesenco…)

Nola da posible milaka eta milaka euro kostatu duen hiztegi batean eta arlo honetan erreferentzia izateko asmoz jaio den lan batean horrelako hutsune hain nabarmena egotea?

Euskaltzaindiaren hiztegian 759 urtea baino lehen 20 hitz baino ez daudela jarri du baina Ostraka euskaldunak gutxienez falta diren 200 hitz gehiago daudela dio, eta bere blogean dauden bi zerrendetan ikusi daitezke.

1. EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa Iruña-Veleiako euskararik gabe, ahaztu egin zaie.

EHHE-200

EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa argitaratu dute (2019) Iruña-Veleiako (Nafarroa, Soria…) euskararik gabe, ahaztu egin zaie.

I. Eranskina. ZERRENDA KRONOLOGIKOA: HITZEN LEHEN AGERRALDIAK (orria ccix).

Guztira 2.800 bat sarrera. 759. urte aurretik bakarrik 20 hogei sarrera “akitanieraz”.
Akitaniera 2

Kontuan izan behar da, adibidez, “Euskararen historian”, Eusko Jaurlaritzak 2018an argitaratu zuen liburuan, Gorrotxategik idatzi zuen zatian, “Euskara antzinatean” (231. orria), “3.1.2. Izenak eta izen oinak” (akitanieraz, 253. orria), 51 berrogeita hamaika sarrera azaltzen direla; “Izen eratorpena”, beste 18 hamazortzi sarrera gehiago, Hispanian beste sarrera batzuk (illuna, ttikia, Ibarra… ). Alegia sarrera pila falta dela. Zertan ari dira??

Eusko Jaurlaritza (2018), Euskaltzaindia (2019), Lakarra, Gorrotxategi, Segurola, Manterola… 759 urte aurreko euskara “zaharrarekin”, zertan ari zarete??

Zergatik nahasketa hau (diru publikoarekin)??

Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik?

Non daude argitaratuak?

Eusko Jaurlaritza? Euskaltzaindia? Zenbat dira?

Gainera, 759 urte aurreko Iruña-Veleiako euskara guztia falta da (Nafarroakoa, Soriakoa…) , ahaztu egin zaie edo zentsuratu dute. Laguntza txiki bat, 759 urte aurretik Iruña-Veleiako euskarazko 130 bat sarrera,  hurrengo ediziorako, ikasleentzat, euskara zaharrarekin interesa dugunontzat, informazio eguneratua izan dezagun (Ostraka euskaldunean Iruña-Veleiako eta falta diren beste hitzekin zerrenda agertzen da.

2. Galdera Eusko Jaurlaritza eta Euskaltzaindiari: Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik?

,Euskararen historia
Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik? Non daude argitaratuak?

Eusko Jaurlaritza? Euskaltzaindia? Zenbat dira? Non daude argitaratuak?

3. Euskara antzinatean 200, 759 urte aurretik (akitaniera, baskoia…) 200 sarrera ordenatuak

Euskaltzaindiak aurten 2019an argitaratu du EHHE-200 Euskal hiztegi historiko-etimologikoa, non zerrenda kronologikoan, hitzen lehen agerraldian, 2.800 bat sarrera azaltzen diren, hauetatik, 759 urte aurretik 20 hogei bat sarrera bakarrik…

Hutsune hau betetzen laguntzeko asmoarekin, Euskara antzinatean 200, 759 urte aurreko (akitaniera, baskoia…) 200 bat hitzen zerrenda alfabetikoki ordenatua. Batzuk errepikatuak daude iturri desberdinak dituztelako.

Iturriak:

Akitaniera: EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa. Euskaltzaindia, 2019 (20 sarrera).
Akitaniera-Baskoia: Euskararen historia. Euskara antzinatean. Joakin Gorrotxategi. Eusko Jaurlaritza 2018.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek argitaratua: http://veleia.com/noticia_detallada.php?niv=6&noticia=48
Les Inscriptions d’Iruña-Veleia. Hector Iglesias.
Iruña-Veleia: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. 2.4.- Testuetako lexikoa. Juan Martin Elexpuru. Arabera. 2009.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Apirila 11th, 2019

Librezale

Euskararen aldeko maratoirik ezagunena eta handiena hastear dago, Korrika! Apirilaren 4tik 14ra euskararen herria zeharkatu du eta Librezaleko kideok ere, nola ez, kirol zapatilak jantzi eta beste milaka lagun euskaltzalerekin batera korrika egingo dugu. Horretaz gain, euskal hiztunen laguntza behar duen beste maratoi berri batean ere parte hartuko dugu. Ekimen berri hau apirilaren 9an hasiko da ofizialki, dagoeneko hainbat pertsona laguntzen hasiak badira ere. Maratoi honetan parte hartzeko baina, etxeko txapinak soinean dituzula parte har dezakezu!

Milaka euskaldunen laguntza behar duen auzolan digital honen helburua, euskaldunok modu boluntarioan, datozen hilabeteetan euskarazko ahotsez osatutako 10.000 ordu grabatzea da. Parte hartzeko Interneteko nabigatzaile bat eskura izatea nahikoa da, oso erraza!

Lagundu nahi baduzu, egin ondokoa:

    https://voice.mozilla.org/eu ireki nabigatzaile batekin.

    “Hitz egin” aukera sakatu.

    Irakurri ozen agertzen zaizkizun esaldiak, jarraibideei jarraituz

    Dagoeneko egin diren grabaketak balioztatzen ere lagun dezakezu. Horretarako, sakatu “Entzun” eta jarraitu argibideei. Oso erraza da eta ordenagailu batetik zein zure sakelako telefonotik egin dezakezu. Hori bai, leku isil batean grabatzea gomendatzen dizugu, grabaketek kalitate ona izan dezaten.

    (jarraitzen du)

    VN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
    • Larunbata, Urria 15th, 2016

    Ostraka hitza famatua egin da gurean, Iruña-Veleiako ostrakei esker. Baina Ostraka euskalduna blogean jaso duten moduan, askoz gehiago dago:

    Ostrakas de Calahorra. Celtiberia:

    LUEIKAR, EVTYCHETIS PONE, VRSE, “KARU” edo “KARTU”, “AIO”, “ELANOU” edo “ELANOTU”, “NALBANKE” edo “NALBANDA”…

    Iturriak:
    – Inscripciones paleohispánicas sobre cerámica de la Rioja de Serafín Olcoz Yanguas.
    – Sobre Un Grafito De Interpretación Discutida de Ignacio Simón Córnago.
    – Una Jarra De Cerámica Romana Con Inscripción Post Coctvram de Rosa Aurora Luezas.
    – Restos Arqueológicos De Época Romana En Polígono Tejerías de José Luís Cinca.
    – Inscripciones paleohispánicas sobre cerámica de Navarra de Serafín Olcoz Yanguas.

    Ostrakak eta grafitoak duela 1700 urte aztarnategietan Iruñeko Gaztelu plazan Nafarroan, Gipuzkoan Arditurrin,  Forua Bizkaian, Araban Aloria, Heredia, Arkaian, Iruña Veleian… Calahorra, Errioxa…

    Ostrakak Iruñean Gaztelu plazan (Mercedes Unzu, Plablo Ozcariz)
    Irun ostrakak eta grafitoak. Terra sigilata Irun. Munibe.
    Ostrakak Arditurri Oiartzun 600 esklabu egunero lanean 200 urtetan (Thalacker)
    Ostrakak Heredia Araba
    Grafitoak Arkaia. Araba. Pilar Ciprés
    Forua Bizkaia
    Ostrakak euskaldunak 1700 urte Iruña Veleia
    Aloria, Arrastaria, Amurrio, Araba (Juan José Cepeda)
    Ostrakak, grafitoak Gipuzkoan
    Ostrakak Errioxan eta Nafarroan.

    Grafitos en Hispania: State of the Art (“estado de la cuestión”). Amaata.

    Ematen du leku guztietan daudela ostrakak. Errukirik ez dago Iruña Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 8 urtetan.

    VN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
    • Asteartea, Urria 07th, 2014

    Iñigok Astizek azken atala euskalkiei zuzentzea logikoa da, horiek izan direlako galera handiena jasan dutenak. Euskalkiak bazter-bazter utzi izana batuaren eta euskeraren kalterako izan da. Mendebaldean adibidez, , batutik gehien aldenduena izan den euskalkia izanik eta hiztun gehien, lubakia handiegia izan da. Labayru ingurukoek argi esaten zuten, transmisio bideak ezarri behar zirela (lehen hezkuntzan euskalkian egitea, alfabetatzea euskalkian oinarrituta…) baina kasurik ez eta hiztun multzo handiegia galdu du euskerak.

    Astizen azterketan faltan somatu da ere euskera batuaren aurreko saiakerei buruz ezer aipatu ez izana: Azkueren proposamena, etab.

    Horrez gain, batua egiterakoan euskeraren jatorria kontuan ez hartzea izan da beste hutsune nabarmenetakoa da nahiz eta hemen ezer ez aipatu. Sarkisian ikerle armeniarra hona etortzen zenean ez zuen ulertzen nola demontre ari zen Euskaltzaindia euskera batua taxutzen jatorrian ezertxo ere ikertu gabe eta honela horixe esaten zuen harrituta: Euskara nora doan jakiteko, nondik datorren jakin behar da!

    Hitz batzuetan hartutako erabakiak erabat okerrak izan dira, adibidez, geure hizkuntzaren hitzik garrantzitsuena: euskera. Gaur egun honela araututa daude hitz hauek, -era atzizkia osagaia dela kontuan hartuta: hizkera, bizkaiera, nafarrera, zuberera, eta munduko hizkuntzak berdin: japoniera, islandiera, errusiera, italiera, greziera, gaztelera… eta Euskaltzaindiaren aldizkaria: Euskera. Baina bi hitz, beste nonbaitetik etorri izan balira arautu zizkigun Mitxelenak: euskara eta erdara. Bittor Kapanagak eta beste askok zioten moduan, erabat desegokia eta zentzugabea zen hori baina ez zieten kasurik egin.

    Edo toponimian seguruenik gehien agertzen den osagaia: Aitz eta Atx bi modutara daukagu. Toponimo guztiak (200dik gora) h gabe arautu dira: Aizkorri, Atxarte, Axpe, Azpitarte, …. baina horren osagaia den lehenengo erroa arautzean H jarri zioten euskera batuan: haitza. Nola da posible?

    VN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
    Atala: Artikuluak  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu
    • Ostirala, Abuztua 29th, 2014

    Xabier Isasik, Tranpaldotik blogean, Txillardegik soziolinguistikari egindako ekarpenari buruzko artikulu interesgarriak agertu dira. Horietan, estaturik eduki ezean, hizkuntza minorizata izateak dakartzan hizkuntza propioa noraino hitz egin daitekeen jakiteko sortu zuen eredu matematikoa gogoratu digu:

    Txillardegiren ekarpenei buruzko eztabaida (ber)piztu denez, egokia iruditu zait haren Soziolinguistika Matematikoaren abiapuntuzko kontsiderazioak eta hipotesiak hona ekartzea. Laburbildu ditut edozeinek ezagutu eta, hala nahi izanez gero, eztabaida dezan. Jarraian zerrendatzen ditugun kontsiderazioak irakaslearen teoriaren abiapuntu eta oinarri gisa uler daitezke.

    1. Edozein bi hizkuntzen arteko ukipen egoeran hiru hiztun tipo aurki daitezke: A eta B hizkuntzen hiztun elebakarrak eta AB/BA hizkuntzen hiztun elebidunak.
    2. A eta B hiztun tipo elebakarrak direnean, euren elkarren arteko ahozko komunikazioa ezinezko gertaera da elkarri ulertzen ez diotelako.
    3. AB/BA hizkuntzen hiztun elebidunen (ahozko) komunikazioa A edota B hiztun elebakarrekin, komunikazioa izango bada, beti gauzatzen da elebakarren hizkuntzan (A ala B hizkuntzaren batean).
    4. Elebidunen hizkuntza erabilera, beraz, hiztun elebakarren hizkuntzaren araberakoa da; elebidunek ez daukate komunikazio hizkuntza aukeratzeko betarik elebakarren aurrean.

    Osorik irakurri

    VN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/10 (0 votes cast)