Aukeratutako etiketa ◊ Genetika ◊

• Astelehena, Urria 25th, 2021

Antonio Arnaiz Villena

Madrilgo Complutense Unibertsitatean katedraduna da. Hizkuntzalaritzan jarri du arreta, eta, zehazki, Mediterraneoko hainbat hizkuntzarekin dituen harremanetan, eta honako liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: El origen de los vascos y otros pueblos mediterráneos, The Usko-Mediterranean Languages, Diccionario Iberico-Euskera-Castellano. 360 artikulu idatzi ditu nazioarteko aldizkarietan antropologiari, genetikari,  hizkuntzalaritzari eta immunologiari buruz. http://basques-iberians.blogspot.com/

Vascos, genética y los titulares de los periódicos (Euskaldunak, genetika eta egunkarietako titularrak)

Ikertzaile gehienek desberdintasun genetiko esanguratsuak aurkitu dituzte euskal populazioaren geneen eta beste populazio batzuetakoen artean. Badaude metodo estatistikoak, zeinen arabera, herritarrengan ikusten den gene jakin baten ondorioz jatorri berekoak izan daitezkeela iradokitzen digutenak. Egia esan, hedabideetan maiz agertzen dira, metodologian aldaketa txikiak eginez, aspaldi egindako azterlanak errepikatzen dituzten lanen titularrak, aurreko urteetan edo askoz lehenago argitu gabeko berrikuntzak balira bezala aurkeztuta.

Beste batzuetan, eskura dauden ia hedabide guztietan titular berdin-berdinak agertzen direnean, pentsatu behar da zientzialariak ez direnek ikuspuntu bat inposatzeko saiakeraren aurrean gaudela, eta horrek presio talde jakin batzuei mesede egiten diela. Azkenik, genetika talde etniko eta populazioen identitate absolutua definitzeko gai ote den eztabaidan dago.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urria 18th, 2021

Marian Marinez de Pancorbo

Biologia Zelularreko katedraduna, Lascaray Ikerketa Zentroko koordinatzaile zientifikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko BIOMICS Ikerketa Taldeko zuzendaria da. Bere espezializazio-eremua giza populazioei aplikatutako genetika eta auzitegi-esparrua dira, besteak beste. Giza Biztanleen Genetikaren arloan, ikerketa nagusiak DNA mitokondrialaren eta kromosomaren azterketan oinarritu dira, hainbat herritar talderen historia ebolutiboa ezagutzeko, bereziki EAEko herritarrena.

Historia biológica del cromosoma Y en el País Vasco (Y kromosomaren historia biologikoa Euskal Herrian)

Y kromosomaren R-S116 aldaera genetikoaren azterketak erakutsi du aldaera horrek presentzia handia duela Araban ( % 75), Gipuzkoan ( % 86,7) eta Bizkaian ( % 87,3), eta aukera eman du aldaera hori ezartzeko euskal biztanleriak gaur egun okupatzen duen eremuan, eta duela 4.500 urte, Brontze Aroan, bizi zen arbaso baten jatorria duela. R-S116 aldaeraren maiztasun handiak erakusten du Y kromosomaren aldaerak aurretik zeudenak ordezkatu dituela; hala ere, argitu gabe dago zer faktorek bultzatu zuten aldaketa hori.

Marian Martinez de Pancorbo: bideoa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 08th, 2021

2021ko maiatzeko International Journal of Modern Anthropology aldizkarian lau ikertzaileek, Antonio Arnaiz-Villenak, Valentín Ruiz-del-Vallek, Adrian López-Naresek eta Fabio Suárez-Trujillok artikulu hau argitaratu dute:
ANCIENT IBERIAN INSCRIPTIONS IN SAHARA HOGGAR Mts AREA (Algeria)

Artikulu horretan Saharako Erdialdeko basamortuan aurkituko idazkunak aztertu dituzte, hain zuzen ere Ti-m Missaou izeneko aldean topatutakoak (Tim Missao, Tim Missaw), 270 km hego-ekialdera Tamanrassetetik Ahaggar edo Hoggar mendietan (MTS).

Iberiar idazkun gehiago egon daitezkeela diote nahiz eta orain arte hipotesi hori erabat baztertua izan den.

Gainera, Iberiar idazkun horiek Sahara-Kanariar zirkulu Neolitikoan izan dezake jatorria, Mediterraneoko, Atlantikoko eta Europako beste idazkun lineal batzuen antzera (Berber/Tuareg), hala nola Etruscan, Runes, Italiako hizkuntza zaharrak, Minoan Lineal a, Sitovo eta BC (Bulgaria) eta beste batzuk.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abuztua 12th, 2018

Odon Ulibarrena antropologoak artikulu honetan euskaldunok bizirauteko eta Zibilizazio Indoeuroparrak ez asimilatzeko bi “sekretuei” buruz  hitz egin digu.

Euskaldunon jatorria XIX. eta XX. mendeetako misterio antropologiko handienetako bat izan da eta ikerle askok aztertu dute.  Paolo Francalacci-k dioen moduan (Sassari Unibertsitateko Genetika Ebolutiboko Laborategiaren zuzendaria): “Herri baten sorrera ondo ulertzeko datu antropologiko, linguistiko, arkeologiko eta genetikoen integraziotik etorri behar da”.

El Origen de los VascosSantimamiñe. Iturria: www.santimamiñe.com

Euskaldunon jatorria argitzen joateko osagai asko ditugu, besteak beste:

El Euskera
La Fisionomía
La Serología
La Biogenética
La Cultura
El Humanismo: Gizabide
Los Megalitos
Gizabidea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Maiatza 23rd, 2016

Berrian elkarrizketa luzea egin diote Xabi Oterori. Gauza askoren artean Atlantiar biltzarreko erronka estrategikoaz hitz egin du:

Praileaizko aztarnategia inguruko harrobiko dinamitatik salbatzeko mugimendutik sortu zen euskal kultura ikertzeko eta zabaltzeko Jauzarrea elkartea, hain zuzen ere.

Harrobikoek erakundeak menpean hartuak zituztela ikusita, bilkura egin genuen EHUn. Hamazazpi ginen, eta ideiak bota genituen. Dagoeneko manifestazio askotxo egiten direnez, beste zer edo zer egitea proposatu nuen arreta pizteko arazoaz: liburu bat. Hazten hasi ginen, eta liburuan 200-400 pertsona aritu ziren. Tristea da ikustea urteotan kulturan aurrera egin beharrean atzera ari garela. Alderdi guztietan jende jatorra eta jende txatxua dagoela ikusi genuen, eta gizartean behar duguna kultura dela. Hori behar da, etorkizunean gauza aldrebes hauek gerta ez daitezen.

«45.000 urteko euskal zibilizazioa azaltzeko» Atlantiar Kongresua antolatu izan duzu azken urteotan. Ondorioak?

Munduko ikertzaileak bildu nahi nituen euskaldunei buruz dakitena kontatzeko, objektiboki, emozioek traba egin gabe. 157 ikertzaile ditugu orain laguntzen. Genetika lana egiten ari gara Kanadan. Indigenen DNAren 400 lagin hartuta ditugu, euskaldunenarekin parekatzeko. Stephen Oppenheimer genetistak lotura egongo dela uste du, gainerakoak eszeptikoak dira. Horrek bermatuko du lanaren kalitate zientifikoa.

Loturarik ez bada topatzen, denbora alferrik galtzea izango da ikerketa?

Geuk ditugu Oppenheimerren eta Smithsonian Institutioneko [AEB] Dennis Stanfordek eta Margaret Jodryk gaiaz aterako dituzten liburuen euskara, gaztelera eta frantseserako mundu osorako eskubideak, eta haiek euren lanetako izendegia moldatu nahi dute: euskal babestokia, Euskal Herria, euskaldunak, Bizkaiko golkoa hitzak erabiliko dituzte, eta horiek betirako geratuko dira. Estrategikoa da. Argi gera dadila euskaldunen nortasuna. Zaila izango denez Unescok euskara gizateriaren ondare izendatzea, izan ditzagun behintzat munduko ia 200 zientzialari esaten euskara Europa mendebaldeko hizkuntza oinarria dela, genetikak hori baieztatzen duela eta arkeologiak ere baieztatzen has daitekeela. Ados, oraingo arazo berak izango ditugu, baina baita beste zerbait geure alde ere.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Maiatza 15th, 2016

Orain urte asko Jorge Maria Ribero Menesesek hipotesi hau bota zuen: neandertalak eta homo sapiensak nahastu egin zirela. Urte asko geroago azterketa genetikoek arrazoi eman zioten.

Orain urte asko Jorge Maria Ribero Menesesek beste hipotesi hau bota zuen: oraingo europarrak ez dira Afrikatik etorriak eta iberiar penintsulako iparraldetik kontinente osora zabaldu ziren. Azken  azterketa genetiko batek (El_Comercio) gauza bera dio:

“La genética demuestra que el árbol genealógico de los europeos actuales se remonta hasta una población del noroeste de Europa de hace unos 35.000 años con la que estaría emparentada la Dama Roja de la cueva cántabra de El Mirón. En el máximo glaciar, entre hace 25.000 y 19.000 años, el hielo cubrió gran parte del continente. Entonces, algunas poblaciones se extinguieron y otras se refugiaron en el sur del continente. La genética confirma que, cuando los hielos se retiran hace 19.000 años, los grupos refugiados en el suroeste europeo (la Península Ibérica) repueblan el continente. Cinco milenios después, llega una emigración procedente de Oriente Próximo que extiende sus genes por todo el continente. «Vemos un nuevo reemplazo de población en Europa y está vez viene del Este, no del Oeste», indica Reich.

Azterketa hau biziki garrantzitsua da, batez ere Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko biztanleentzat. Izan ere euskaldunok pasa den mendera arte zergatik geure buruei “kantabriarrak” deitzen genien jakiteko balio beharko luke (Agosti Xaho: Aitor, kantabriar kondaira...).

Eta ondorio handiak izango lituzke hizkuntzalaritzan: euskera ez litzateke hizkuntza isolatua izango adibidez, gure ikerle askok proposatu duten moduan: Imanol Agirre, Goitia, Zubiaga… (agian beste gauza askotan erratu daitezke baina ideia horretan, euskera eta beste hizkuntzak lotzean agian asmatuko zuten). Eta euskera oso-oso zaharra izango litzateke gaur egun milaka aldiz mesprezatuak izan diren Larramendi edo Astarloak proposatu zuten moduan. Hau da, euskera hizkuntza isolatua baino, zabaldu zen hizkuntza horren azken aztarna izango litzateke.

Horrek  Europako txoko guztietan ikusten ditugun euskal erroak azalduko lituzke eta beste hainbat gauza, adibidez, indoeuroparraren azpian euskera ez ote dagoen Etxamendik eta beste ikerle askok proposatu duten moduan!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Genetika  | Etiketak: , , , ,  |  Iruzkin bat
• Asteartea, Otsaila 16th, 2016

Orain dela gutxi hipotesi hau planteatu zuten Dennis J. Stanford eta Bruce A. Bradleyk Acrost Atlantic Ice liburuan. Bada antza, lehenengo proba genetikoak egin dituzte eta hipotesia baieztatuta egon liteke. Horri buruz hitz egiteko, ez galdu otsailaren 17an, Hernaniko Orona zentroan Bradleyk eta Oppenhaimerrek emango duten hitzaldia. Hurrengo egunean, San Telmo museoan jarraipena izango du.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Urtarrila 14th, 2016

Leku hotza izan behar da Austria eta Italiaren arteko mugako mendietan, gorpuzki bat 5.000 urtez izoztuta egoteko. OTZ izeneko haranean (Ötztal : Valle de Ötz) aurkitu zutelako jarri zioten OTZI izena.

Egin duten azken azterketaren arabera, oraingo europarrak Asiatik eta Afrikatik etorritako anduien nahasketa baten ondorengoak bagara ere, Otzirengan ez da Afrikako aztarnarik aurkitu.

Berria

Otzi izenez ezagutzen den gorpu momifikatuan egindako azken ikerketek ezusteko emaitza izan dute. Izotzetako gizakiaren urdailean zegoen materiala aztertu ondoren, zientzialariek Helicobacter pylori bakterioaren DNA deskodetzea lortu dute. Gizakiaren urdailetan ohiko bizilaguna den patogeno horren genoma antzinako arrasto batean sekuentziatzea lortutako lehen aldia da. Nazioarteko ikertzaile talde batek Science aldizkarian eman du ikerketaren berri asteon.

Argazkia: KENNIS/HEGO TIROLEKO ARKEOLOGIA MUSEOA/OCHSENREITER / EZEZAGUNA

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Genetika  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu
• Osteguna, Urria 15th, 2015

Genetikaren eztabaidak darrai. Juan Martin Elexpuruk bere blogean jarri duenez, Sardiniako Paolo Francalacci irakasleak sardiniarren eta euskaldunen arteko harreman genetikoa mahai gainean jarri du. Honek lotura eduki lezake Ribero-Menesesek defendatu izan duenarekin: Iberiatik eta iberieraz mintzo zen Akitaniatik populatu zela Italiako penintsulako iparraldea. Bestetik, nekazaritza orain dela 8.000 mila urte ekialdetik penintsulara etorri bazen, mendebaletik ekialderako norabidean zihoan beste mugimendu honekin nahastuko zen?

Marian Martinez de Pancorbok euskal genetika ikerleak Berrian esan zuenez, Atapuerkako ikerketan esandako ekialdetik Euskal Herrira etorritako migrazio horrek %15eko genomen inguru baino ez zuen ekarri , hau da, ez zela oso garrantzitsua izan genetikoki, gainerako %85a paleolitotik zetozenek aportatu zutelako, Joxemiel Barandiranek defendatu zuen moduan. Sardinian antzeko zerbait gertatu zela dio Paolok.

Bestetik Bittor Kapanaga aipatu beharra dago. Bere iritziz euskerak hiru substratu dauzka eta bat Asiatik etorritakoa litzateke, nezakaritzarekin, genetikoki ez baina linguistikoki ekarpen handia egingo zuena.

Bestetik, Paolok egindako ikerketa Eduardo Blascok esandakoarekin lotuta legoke: paleosardoeraren eta euskeraren arteko harremanaz ikerketa  bat egin duelako.

Sardiniarrak eta euskaldunak, antzinako jatorri bera


Sardiniarren ezaugarria da Y kromosoma familia berezi baten jabe izatea, I2a1 deitua eta M26 izeneko mutazio zahar batez identifikatua, familia horretako ondorengo guztiek izaten dutena. Sardiniako gizonen % 40 eta Barbagiako (“barbaroen” lurraldea, antzinako erromatarrek esaten zioten bezala) ia erdiak dira kromosoma familia horretakoak. M26 mutazioa oso arraroa da islatik at, baita ondoko Korsikan eta Italiako penintsulan ere, eta ez da existitzen Ekialde Hurbilean, nekazaritza sortu zen lurraldean. Aitzitik, frekuentzia apaletan, I2a1 kromosomak agertzen dira eskualde Atlantikoan, bereziki Euskal Herrian, non %5era iristen diren.

Mutazio komun honek zera iradokitzen du: sardiniarren arbasoak eskualde franko-kantabrikotik helduak direla, ziurrenik izotzak urtu ondorengo birpopulaketaren garaian, banaketa berdina duten mitokondria (emakumeena) lerro batzuekin batera. M26aren ekarleak islara iritsi eta kolonizatu zutenean lurralde osora hedatu ziren, eta kromosoma lerro hau nagusi bihurtu zen “fundatzaile efektua” deiturikoari esker. Etorkinak ez ziren leinu oso jendetsuak izango, kontuan izanda Sardinia elikagaiz urri ibiliko zela, ez baitzeukan ehizarako ugaztun handirik.

Sardiniako biztanleria asko hazi zen nekazaritza eta abeltzaintza nagusitu zirenean, baina I2a1 kromosoma lerroak iraun izanak iradokitzen du ekialdetik etorritako jendeak ez zuela ordezkatu bertan bizi zena (lehen esan dugu kromosoma hori guztiz ezezaguna dela Ekialde Hurbilean), eta iberiar jatorriko aztarna genetikoak zituen populazio zaharrago baten akulturazioa gertatu zela.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Genetika  | Etiketak: , ,  |  Iruzkin bat