Aukeratutako etiketa ◊ geu gasteiz ◊

• Ostirala, Uztaila 22nd, 2016

Berria egunkarian Geu Gasteizen antolatuko duen bisita gidatu bati buruzko elkarrizketa dago:

Bisita gidatua prestatu ahala, pasarteren batek atentzioa eman al dizu?

Agian, prestatzen hasi aurretik, pentsatzen nuen Gasteizen ez dela euskara erabili denbora luzean; beste askok pentsatzen dute hori. Dena den, ikusi dut beti erabili izan dela euskara, beti egon direla lekukotzak, eta jendeak beti erabili izan duela. Horrekin badaude hainbat pasadizo…

Adibidez?

1869. urtean, Henry Stanley esploratzailea Gasteizera etorri zen. Idatziz jaso zuen nola, hirira heltzean, jende pila bat ari zen euskaraz hotelen izenak iragartzen. Horrek atentzioa ematen du, ez baitziren gazteleraz, euskaraz baizik. Hau da, askok pentsatzen badute ere garai horretan euskara desagertuta zegoela, orduan guztiek hitz egiten zuten.

Hainbat galdera erantzungo dituzu etorkizuneko bisita gidatuan, baina… zergatik Gasteizko bi izenak?

Garai batean, Goiuri jauregia dagoen lekuan, herri txiki-txiki bat omen zegoen. Haren izena Gastehiz zen, h tartekatuarekin. Gerora, Nueva Victoria hiria bihurtu zen, eta, azkenik, Vitoria. Labur-labur azaldu dut, baina horregatik ditu gaur egun bi: Vitoria, eta Gasteiz, garai bateko herria gogora ekarrita.

Eta euskarazko lehen hiztegia Gasteizen egin zuten?

1562. urtean, euskara-gaztelera hiztegia egin zuten, 6.000 hitzekin: Dictionarium Linguae Cantabricae. Zenbaitek diote hitz horiek Gasteizen bildu zituztela.

Gasteiz toponimoaren esanahiari buruz proposamen etimologiko batzuk badaude. Bestetik, “Vitoria” izenaren proposamen gehiago ere badago, “Nueva Victoriaz” gain. Jabier Goitiak azaldu zuenez, bere ustean hiru herrixka zeuden garai batean han: goikoa -alde zaharrekoa- (Gasteiz) eta gero urixka bana bi hezegune nagusien alboetan, Salburuan eta Lakuan, ez oso bananduak bata bestetik eta hortik agian Bi-uria -> Bi-t-uria. Izan ere toponimo gisa “Uria” asko erabiltzen da, hitza soltean zein hitz konposatuetan.

Hau da, Gasteiz goiko aldea eta Bituria beheko aldea izendatzeko erabiliko ote zen.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Abendua 10th, 2014

Arabako euskerazko astekariak zero zenbakia aurkeztu du. Urtarriletik aurrera kalean izango da.

Geu Gasteiz desagertu zenetik dagoen hutsunea betetzeko asmoz sortu dute ekimen berri hau.

Berria

Alea-k jarri du jada lehen hazia Araban euskarazko tokiko hedabideen hutsunea betetzeko. Denen eskura dago astero eskualdeko eta lurralde osoko informazio zabala jasoko duen astekariaren zero zenbakia. Larunbatean egin zuten aurkezpen ekitaldia, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. BERRIA, Goiena eta Geu elkartearen ekimenez mamitu da proiektua, eta, hari ongietorria emateko, lepo bete zuten aretoa dozenaka lagunek.

Atala: Albisteak  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu