Aukeratutako etiketa ◊ hilabeteak ◊

• Asteazkena, Azaroa 04th, 2015

7. (Es: Julio; Fr: Juillet; In: July; Al: Juli)

Uztaila: Uzta jasotzeko hila.

Garila: Gariaren hila.

Garagarrila: Garagarraren hila Bizkaian. Hemen dugu hasieran aipaturiko bi adieradun izenen kasu garbia.

8. (Es: Agosto; Fr: Août; In: August; Al: August)

Agorra: Hil agorra baita benetan.

Agorrila: Aurrekoa “hila” gehituta.

Abuztua: Eguzki-egutegira egokitzeko izan zituzten zailtasunetan, bi hilabete gehitu zituzten erromatarrek: Julius eta Augustus Zesarren izenak. Ondoren, akats larri bati bide emanez, September (Zazpigarren hila zena), October (8.a), November (9.a) eta hamargarrena izan behar zuen December etorri ziren. Euskaldunok Augustus>Abuztu sortu genuen.

Udagoenila: Udaren amaiera edo une gorena dakarren hila.

Dagonila: Udagoenilaren laburtzea ala Dagoen hila? Kontrajarria dirudi azken honek, izan ere AGORRA da hil hau benetan.

Dilistaroa / Tilistaroa: Dilisten, tilisten (lentejak, alajaina) aroa.

9. (Es: Septiembre; Fr: Septembre; In: September; Al: September)

Iraila: Iratzearen hila. Beste zenbaitentzat irakoitza hitzak daukan IRA osagaia du= Hurrengo edo Azken hila. Uste honen bultzatzaileek diote urtea irailean amaitu eta hurrilean hasten zela berriro. Buruhil izenak baiezta dezake uste hau.

Garoila: Garoaren hila=Iratzearen hila.

Buruila: Baldin lehen esan bezala honakoa azken hila edo buru-hila bazen…

Agorra: Berriro esanahi biko hitz bat. Izan ere, oso zaila izan zen euskaldunon egutegia arau eta neurri zorrotz eta zehatz horietara egokitzea. Ez ahaztu euskaldunok hilargi-egutegia erabiltzen genuela, eta eguzki-egutegira egokitu beharra zegoela.

Setemera: Latinezko september hitzetik eratorria.

Irudia: Slideshare

10. (Es: Octubre; Fr: Octobre; In: October; Al: Oktober)

Hurrila: Ziurrenik hurren hila. Beste hipotesia honakoa da: urritasunaren hila. Baina, hil honi biltze-hila ere deitzen bazaio, ze zentzu du ideia honek?

Hurria: Aurrekoaren moldaera.

Hurrieta: Aurrekoaren moldaera.

Biltzila / Bildila: Fruituak biltzeko hila.

Lastahila: Udazkenean gaude, eta lastoaren hila izena lojikoa da.

11. (Es: Noviembre; Fr: Novembre; In: November; Al: November)

Hazaroa: Hazien aroa da honako hau.

Hazila: Hazien hila.

Zemendia: Jada erdi-galdurik dagoen hitz hau latinezko sementis (ongarri) hitzetik dator= Sementis>Zemendil>Zemendi.

Lastahila: Lasto hila honakoa ere.

Gorotzila: Zemendia bezala, ongarriaren, hots, gorotzaren hila.

Lehen-abendua: Lehen hotzak hemen hasten dira, nahiz eta neguak hasiera abenduan izan.

Abendu-txikerra: Abendu txiki bat baita, hotza, gutxixeago, baina egiten du.

12. (Es: Diciembre; Fr: DĂ©cembre; In: December; Al: Dezember)

Gabonila: Gabon gaua hil honetan ospatzen da Euskal Herriko etxeetan.

Abendua: Latinezko adventus hitzetik, esanahi kristaua duen hitza omen= Adventus>Abendu.

Lotazila: Lore-hazien hila. Lorea hitza ere, lehen esan bezala, latinetik dator.

Loila: Urtarrilean ere azaldu dugu.

Neguila: Neguaren hasiera hil honetan dago.

Beltzila: Urtarrilean ere azaldu dugu.

Bigarren-abendua: Hazaroa lehen-abendua bada, honakoa bigarrena, hotz gehiagorekin, jakina.

Hotzaroa: Ez du azalpen beharrik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Azaroa 03rd, 2015

Iparlaminak blogean euskerazko hilabeteen izenei buruzko proposamen bilketa luze bat egin dute. Hona hemen haiek jasotako guztiak

1. (Es: Enero; Fr: Janvier; In: January; Al: Januar)

Urtarrila: Batzuen ustez urak igotzeko garaia, urtar-hila. Beste zenbaiten aburuz, urtearen hila, urtea gaur-egun hil honekin hasten baita.

Urtatsila: Urte hasieraren hila.

Urteila: Izotza urtzen den aroa, urte hila. Edo agian, urte berriari dagokio hau ere.

Urteberrila: Urte hasieraren, hau da, urte berriaren hila.

Loila: Lo egiteko hila izanen da, hartzak… ere inguru honetan egoten direlako lozorroan.

Beltzila: Izenak berak dio, hil beltza. Izan ere, neguko hila dugu honakoa.

Hilbeltza: Aurrekoaren aldaera da.

Hilzuria: Neguko hilak, batetik, beltzak dira. Baina bestetik, izotzari eta elurrari begiratuz, zuriak.

Izotzila: Hau ere neguko hotzaren islada dugu.

2. (Es: Febrero; Fr: FĂ©vrier; In: February; Al: Februar)

Otsaila: Batzuen ustez otsoak menditik jaisten diren hila da. Beste zenbaitek, ordea, hotzarekin lotzen du: hotz-hila. Lehengo ustearen alde egingo nuke nik.

Barandaila / Barantaila: Jatorri ia ezezagunekoa da hitz hau, baina zenbaiten ustez Berant-hila adierazten du, antzina, urtea epailean hasten zenean, honakoa azken hila zelako.

Zezeila: Zezenaren hila da honakoa.

Hiltxikia: Hilik motzena da otsaila, eta izen honek argi uzten du hori.

3. (Es: Marzo; Fr: Mars; In: March; Al: MĂ€rz)

Epaila: Euskalarien aburuz epaitzeko (ebagi=moztu) hila, nekazaritzari loturiko izena.

Martxoa: Hitz latindarraren euskarazko moldaera= Martius>Martxo.

Martia: Batez ere iparraldean erabili ohi den hitza, hau ere latinezko hitzaren moldaera= Martius>Marti. Martitz/Marte jainkoaren omenezko izena da.

4. (Es: Abril; Fr: Avril; In: April; Al: April)

Jorraila: Jorratzeko hila, zalantza izpirik gabe.

Apirila: Latinerazko aprilis hitzetik etor liteke, baina xelebrea da hitz latindarrean ‘IL’ osagaia agertzea. Euskaratik latinera iraganiko hitz bat agian? Loreen zabaltzea adierazi nahi omen du (aperire).

Abereila: Zenbaitzuk diote Apirilaren moldaera soilik dela, mailegu latindarra. Dena den, nork esan dezake ABEREEN HILA esanahia ez duenik?

Opea: Inguru honetan eman ohi ziren opeak edo opariak, eta hau izango da jatorria.

Opaila: Ope+hila, agorra eta agorrila dauden bezalatsu.


Irudia: lehenhezkuntzablogspot

5. (Es: Mayo; Fr: Mai; In: May; Al: Mai)

Horrila: Horrien hila ei da, eta berdina diote beste izen ugariek ere.

Hostoila: Hosto edo horrien hila, alajaina.

Hostaroa: Hila, aroa, … Gauza bera da.

Maiatza: Zalantza eragin dezakeen hitza. Latinezko hitzetik datorke, baina amaiera horrek ez du baieztatzeko erraztasunik ematen. Maia/maju… izaki jainkozkoetatik etor daiteke, eta maia/maju latineratik omen datoz. Josu Naberanen hitzetan litekeena da “ama-ijo-atse”tik etortzea. Honen esanahia erreka-buruetara jotzeko aroa da, bertan hazten baita garai honetan gozoen bedatsea.

Loraila: Latinezko florea=lorea/lora hitza baliatuz, loreen hila adierazten du izenak.

6. (Es: Junio; Fr: Juin; In: June; Al: Juni)

Ekaina / Ekhaina: Iparraldetik datorren izena da EKHAINA. Ek(h)ia, eguzkia, gain-gainean egon ohi baita hil honetan.

Bagila: Baliteke bage-hila izatea, agorrilaren antzerako esanahiarekin, edo ebagitzeko hiletik etorriko da agian= Ebagi hila>Bagila.

Garagarrila: Garagarraren hila, nekazaritza berriro.

Ereinaroa: Ereiteko aroa.

Errearoa: Eguzkiak sutsuki berotzen duelako, hala udako solstizioko Donibane suengatik?

Udaila: Uda hil honetan hasten da, ez da hala?

Arramaiatza: Arramaiatza, erremaiatza,… Zuberoa inguruan erabiltzen dute, eta “maiatz” hilaren izenetik omen dator.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Sailkatu gabea  | Etiketak: ,  |  Iruzkin bat