Aukeratutako etiketa ◊ hizkuntz eskuabideak ◊

• Ostirala, Ekaina 06th, 2014

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Eusko Jaurlaritzako Elebide zerbitzuak, ia biak batera, 2013ko datuen berri eman dute.

Albiste positiboena da egin dien erreklamazioak direla eta, kasuen %25 inguru konpondu egiten dela.

Albiste negatiboena gainerako egoerak ez direla konpontzen, erreklamazioa jaso duten administrazioek (Nafarroako Gobernua, EAEkoa, udalek…) edoĀ  enpresa askok ez dutelaĀ  diskriminazioa kentzeko ezer egiten eta askotan, erantzun ere ez diotela Behatokiari edo Elebideri egiten.

Isun batzuk jarrita euskerak eta Jaurlaritzak errespetu apur bat gehiago irabaziko lukete.

Behatokia: Hizkuntza Eskubideen Egoera Euskal Herrian 2013 txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Gasteizen. GarbiƱe Petriati zuzendariak bere alboan izan du Murgiako Mertxe Iturrate bere esperientzia kontatzen. Izan ere, herritarrek egiten duten lanari esker administrazioek urratsak ematea lor daitekeela agerian geratu dela esan du Petriatik eta Murgian gertatutakoa da horren lekuko. Behatokiaren lana, herritarren bizipenetan oinarritzen da, hauek Euskararen Telefonoaren bitartez egiten dituzten, kexek, zoriontzeek… osatzen dute aipatu txostena. www.behatokia.org webgune berritua ere aurkeztu dute agerraldian.

Elebide: 2013. urtean, Elebide izapidetu diren 349 intzidentzietatik (onartu zirenak) % 87 kexak izan dira (304 kexa guztira), herritarren ustez euren hizkuntza eskubideak urratu direlako; 19 kontsulta (% 6); 18 iradokizun (% 5); eta 8 eskari (% 2) jaso dira guztira. Izapidetutako 304 kexetatik 296 kasutan (% 97), euskararen erabilera ezagatik gertatu da eskubide urraketa, eta beste 8 kasuetan (% 3) gaztelaniaren erabilerarik ezak eragin du urraketa.