Aukeratutako etiketa ◊ hizkuntz eskubideak ◊

• Igandea, Maiatza 03rd, 2015

Umilazioa, auzo lotsa, haserrea, … gauza asko sentitu daitezke ikusi dugunean Eusko Legebiltzarrarentzat zer diren hizkuntz eskubideak: hutsaren hurrengoa. Kontuz, denon hizkuntz eskubideak ez!, soilik euskaldunon hizkuntz eskubideak!

Erdaldunen hizkuntz eskubideak %100ean betetzen dira baina euskaldunena:

%22an. Ez  ahaztu kopuru hau, euskaldunok hiru lurraldeetako legebiltzarkideentzat merezi dugun kopurua da eta. Eta nafar eta Iparraldekoen eskubideak azterketan sartu izan bagenitu, %22 baino gutxiago oraindik! Ze errespetu gutxi Europako herri zahar honi!

Historia apur bat egitea komenigarria da. Ibarretxe garaian lehenengo aldiz Hizkuntz Eskubideen Dekretua onartu zen. Enpresa gutxiri (%7) baina salmenten %50 zutenei eragiten zien, hau da, enpresa handiak sartzen ziren hor: energiakoak, telekomunikaziokoak, garraiokoak, supermerkatu kateak, merkataritza zentroak, enpresa publikoak etab. Logikoa zen hasieran ahalmen ekonomiko handia zuten enpresekin eskatzea. Horrela, enpresa horiei 4 urteko epea jarri zitzaien bezeroentzako euskerazko (erderaz bazituzten) ahozko eta idatzizko komunikazioak eskaintzeko, eta bestela isun txiki batzuk (Kontsumitzaileen Dekretuan dagoen txikiena, hau da, edozein tabernari jarri ahal zaionetatik txikiena) aurreikusi ziren.

Patxi Lopezen gobernuak kendu egin zituen isunak eta, horrela, legea ezerezean geratu zen, apaingarri hutsa.

Orain Jaurlaritzak azterketa bat egin du eta bertan ikusi denez, enpresa handi horiek %22an betetzen dute dekretua, hau da, komunikazioen %78 erdara hutsean eskaintzen dituzte, Franco hil eta ia 40 urte geroago! ÂĄViva el Estatuto!

Horren aurrean Bilduk isunak ipintzea berriro eskatu du baina ez Dekretuan hasieran zegoen moduan baizik eta hiru sektoreei soilik (banku, energia eta telekomunikazio enpresei). Gogoratu beharra dago Ibarretxeren garaian HBk eta Kontseiluak ez  zutela Dekretua bultzatu gutxi iruditzen zitzaielako eta orain Bilduk garaikoa baino txarragoa planteatu du! Beherapenak euskerarentzat!

Hala ere, nahiz eta Bilduk hasierako Dekretua baino gauza askoz apalagoa planteatu, ez dute onartu eta EAJk bere botoak UPyD, PP eta PSOErekin batu ditu euskaldunon eskubideen kontra. Ez hori bakarrik, gainera adarra jotzeraino doan diskurtsoa bota du: isunekin ez dela euskera bultzatzen! Hobe dela sustapena egitea… Beraz, espero dezagun Ertzaintzak isunak kentzea (ez dute hobeto gidatzen laguntzen), Ogasunak (ez dute herritarrek hobeto ordaintzen laguntzen), udalek


Aburtok ondo esan zuen moduan, Marotok etorkinen kontra aritu izan da boto batzuk eskuratzeagatik eta boto horiek har ditzala, ez dute merezi eta. Hemen ere gauza bera esan genezake, EAJk isun barregarri hori ez onartzean (6.000 euro jartzekotan hiru sektore hauetako enpresei jarriko liekete, adibidez, Santanderri, Repsoli (Aupa Imatz!) edo Telefonicari soilik) boto gutxi batzuk ez galdetzeko balioko zaio EAJri, baina zinez, har ditzala boto horiek, ez dute merezi  eta.

Sabino Aranari esan beharko diogu, berak sortutako alderdiaren kumeek euskera kontuetan sarriegitan batzen dituztela botoak berau telegrama bat bidaltzeagatik kartzelatu zuten ondorengoen ordezkariekin! Euskera kontuetan PPrekin ados egotea!!!!  Tira, hamaika ikusteko jaioak gara!

Horixe egin beharko genuke euskaldunok: zergen %22a ordaindu besterik ez!

Eta, noski, Eusko Legebiltzarreko parlamentariei soldataren %22 ordaindu! Hori bai, motibatu egingo genituzke, sustatu eta horrelako gauzak, soldata txikiagorekin haien lana egiten jarrai dezaten!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)