Aukeratutako etiketa ◊ hondeamakina ◊

• Asteazkena, Urtarrila 10th, 2024

Arabako Foru Aldundia apiriletik aurrera eskabadora behin baino gehiagotan erabiltzen ari da Iruña-Veleian. Haiek esaten dute harresia egonkortzeko dela baina errealitatea bestelakoa da. Izan ere hondeamakinaren erabilera gehiegizkoa izaten ari da. Hasieran harresiaren barnealdetik 120 metroko luzera, 3 metroko zabalera eta metro bateko sakonera duen zerrenda zulatu zuten. Hau da, 360 metro karratu erabat suntsitu zuten, bazekitenean harresiari lotuta aztarna arkeologikoak zeudela.

Hori gutxi balitz, bigarren atearen inguru arkeologiko osoa suntsitu dute. Horretarako berriro hondeamakina erabili eta 6 metro zabalera, 15 metro luzera eta 4 metro sakonera dituen zulo handi bat egin dute, bertan zegoen guztia isurtegira botaz eta den-dena altxatuz. Hau da, beste 90 metro karratu erabat suntsitu dute eta hor zeuden estratu arkeologiko guztiak betiko galdu dira.

Historian doktore den Xabier Gorrotxategik eskuartze hau salatzen duen txosten arkeologiko bat idatzi du. Bertan, ondorioztatzen du ezin daitekeela eskuartze arkeologiko batez hitz egin. Izan ere, aztarnategiaren zati bat suntsitzeko lan bat besterik ez da izan.

Hau ez da lehen aldia eskabadoraz eremu batzuk suntsitu dituztenak, laugarrena baizik. Lehenengoan Eliseo Gilek penintsulako abezedario zaharrena topatu zuen eremua suntsitu zuten, eskabadora metro eta erdira baino sakonago sartuta, indusketetan erabat debekatuta dagoena. Bigarrenean Errosetoien etxean sartu zuten eskabadora, Eliseok euskerazko eta kristau testu gehienak topatu zituen lekuan. Hirugarrena harresi ondoko bidea altxatu zuten. Eta eskabadora sartu duten laugarren honetan, esan bezala, 450 metro karratu suntsitu dituzte. Oraingoa basatiena izaten ari da, beste eremu batzuetan berriro sartu nahi dutela dirudielako (marka batzuk…).Esan beharra dago Lurmenek bertan topatutako grafitoen egiazkotasunaren inguruko eztabaida oraindik argitu gabe dagoela, Eliseo Gilek orain del 16 urte egin zuen eskaera oraindik bete gabe dagoelako: topatutako 50 grafito garrantzitsuenak Europako prestigioko laborategietan datatzea, termoluminiszentzia, karbonato kaltzikoen analisia edo karbono-14ren bidez. Baina, hala ere, Arabako Foru Aldundiak, dirua datazioetan inbertitu beharrean, Iruña-Veleia suntsitzen jarraitzen du, unibertsitate, kultura, euskalgintza eta hedabideen eragile gehienen bildotsen isilkeriaren aurrean.

Horregatik herritarrei deitu egiten diegu Gasteizen, urtarrilaren 28an, 12etan Arabako Foru Aldunditik abiatuko den manifestazioan parte hartzera, Iruña-Veleia argitzeko, suntsiketa gelditzeko eta babesa eskatzeko.

Zure zain gaude!

Xabier-Gorrotxotagiren txostena: Informe-obras-muralla

Iruña-Veleia Martxan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Uztaila 21st, 2018

Gaztelerazko webgunean batek galdetu du ea nortzuk izan diren orain gutxi Iruña-Veleian bide bat suntsitzearen errudunak, hirugarren aldiz hondeamakina bat sartu eta gero:

Oraingo honetan ez da EHUko Arkeologia Saila hondeamakina sartu duena izan, hauek baizik:

Proiektuaren arduraduna: Oscar Reinares arkitektua

Pasa den urtean orain egin duten triskantzaren aurrekontua onartzean argazki hau atera zen portaldetuciudad webgunean, honako albistearekin batera: Acuerdo entre Diputación y Gobierno vasco para consolidar la muralla sur de Iruña-Veleia

Jaurlaritzak indusketarako 100.000 euro emateaz gain, hitzarmenean honako hau ere aipatu zuten iazko azaroan (inondik inora bete ez dutena, noski):

De todas formas, el proyecto presentado hoy exigirá un trabajo minucioso por parte de los profesionales que dedicarán seis meses al mismo. La fragilidad del monumento hace que muchos de los trabajos hayan de realizarse manualmente y hay que tener un cuidado extremo cuando deba pisarse el monumento pues existe el riesgo de que elementos de la estructura original se muevan. Además, la dificultad del acceso obliga a emplear maquinaria específica para circundar el monumento y no podrán emplearse vehículos de gran tonelaje que perjudiquen las estructuras. La reconstrucción se basará en los resultados del estudio arqueológico, por ello este trabajo seguirá las pautas marcadas por el equipo de arqueólogos y arqueólogas que ha dirigido la excavación y el equipo redactor del proyecto.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Otsaila 07th, 2016

Euskal Herriko suntsiketa arkeologikoen errudunak: Yolanda Barcina Gaztelu plazan eta Xabier Agirre eta orain Ramiro Gonzalez Iruña-Veleian!

Egia auzoan euskera hutsean biziko dira

Iparramerikaren lehenengo kolonizazioa Bizkaiko Golkotik?

Iberierazko ABER eta euskerazko HABEL (habaila, mendala) lotuta?

Iruña-Veleiaren marrazki eta grafitoak San Telmon

Ertzaintzak ez daki kontabilitateari buruz tutik ere ez

Deba: ura isurtzen duen arrakala

Iruña-Veleiari buruzko 2. Nazioarteko Biltzarra maiatzaren 7an eta 8an

46-Jatorriberri_2015_azaroa_2016_urtarrila

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 31st, 2016

Orain bi aste EHU-UPVko Arkeologia Sailaren suntsiketa berriaren informazioa eman genuen: Suntsiketa.  Orain hori hobeto ulertzeko argazki gehiago jarri ditugu:

1. Errosetoien etxearen kokapena: aparkalekutik gorantz joan, antzinako atetik pasatu eta eskuinerantz Ponpeia Valentina eta aurrerago ezkerrerantz Errosetoien Etxea dago

2. 2006an Lurmenek egindako indusketa lana (Elexpururen argazkia).

3. Errosetoien Etxean topatutakoak. Bertan “Gure Aitaren”  hasierako testua, kalbario batzuk etab. aurkitu zitutzen. Kristautasunaren aldetik garrantzitsuenak

4. Errosetoien etxea 2015eko azaroan, bisita gidatu alternatiboan. Begiratu arretaz nola dagoen hesiaz inguratutako zorua (Elexpururen argazkia).

5. Errosetoien etxea 2016ko urtarril hasieran. Eremu osoan ibili dira eta ondoren belarra erein dute

6. Elexpuruk egindako grafikoa: non ibili diren (Lurmenek induskatu ez zuen bazter bat).

7. Hondeamakinaren arrastoak, Errosetoien etxetik abiatuta

8. Suntsitutako hormen hondakinak, erdiezkutatuta, Pompeia Valentinaren atzean, Errosetoien Etxetik 100 bat metrotara. Aztertu batetik Errosetoien Etxearen goialdean kendutako lurra (belar arrastoekin) eta ondoan erausitako hormetako harriak

9. Arrastoen artean botatako zeramikaren bat (Elexpururen argazkia)


10) Iruña-Veleia Argitu plataformaren argazki gehiago

horrela zegoen aurrez  horrela ekainaren  23an

Erromatar bidearen espaloi ertza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 27th, 2016

Antzina errege-erreginek ezizena izaten zuten: Antso Jakituna, Antso Abarka… Guk Arabako diputatu nagusiarentzat badugu bat: Ramiro Gonzalez suntsitzailea.

Arabako Aldundi berria ekain-uztailean eratu zenez, diputatu nagusiarekin eskatu genuen bilera Martin Ttipia, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorrikook. Berak, Kultura diputatua den Igone Martinez de Lunarekin egoteko esan eta irailean berarekin batzartu ginen. Ordubete iraun zuen bilera batean, gai honi buruzko gako nagusiak azaltzen saiatu ginen. Horrez gain  bost eskaera hauek egin genizkion Ramiro diputatu nagusiari eta berari:

1. Aldundiak kereila erretiratzea, Epaitegia ez delako gai hau argitzeko gai izan orain arte eta  etorkizunean ere ez delako gai izango (ez duelako inolako borondaterik datazio zientifikoak egiteko). Horrez gain, zaintza katea apurtu delako eta Europa mailan hori onartezina delako.

Bileran eskaera horrekin ados ez zeudela ikusita (kereila kentzea), bigarren eskaera hau:

2. Epaitegiari ezer erabaki baino lehen bi gauza egin ditzala eskatzea:

  • Bi alderdiek (Aldundia eta Lurmenek) adostu zuten baina egin ez diren hiru datazio motak egitea: hezurrak, adreiluak eta zeramiketako idazkunak, adostuko liratekeen hiru laborategi desberdinetan. Honekin kereila ez lukete kenduko baina hasieran edo zazpi urte hauetan egin behar izan diren  proba zientifiko ebasle bakarrak behingoz egingo lirateke.
  • Hamar kata kontrolatu egitea, ostrakak agertu ziren lekuetan. Horietan EHU eta Lurmen begirale gisa egongo lirateke eta hirugarren batek egingo lituzke.

3. Gaia argitu arte EHUko Arkeologia Saila indusketan lanean ez jarraitzea, eragin zuen suntsiketagatik eta sei urte hauetan ia zer ez aurkeztea susmo txarrak eragin dituelako (zerbait ezkutatzen ari dira? Edo suntsitzen ari dira?)

4. Lurmenek zein EHUko Arkeologia Sailak egindako lan arkeologikoak auditatzea

5. Grafitoak publikoki erakustea, aldi baterako bada ere (hau ekainean ere eskatu genuen Erregistroren bidez)

Eta, noski, epe egoki batean eskaera hauei haien erantzuna jasotzea.

Hurrengo astean 200 orrialdeko txosten mardul bat eman genion informazio garrantzitsu guztiarekin eta txosten guztien CD batekin (behean irakurri). Hau da, jadanik ezin du esan “ez zuela ezagutzen” edo “ez zekiela”. Ezin izango du horrelakorik argudiatu, ez.

Gainera, nahi izanez gero, berriro batzartuko ginela berarekin esan genion, izan zitzakeen zalantza guztiak argitzeko.

Baina bere erantzuna zera izan da: EZ ERANTZUTEA. Errespetu falta ikaragarria da, hara joan, txostena prestatzeko ordu pilo sartu eta ez da gai izan, erantzun triste bat emateko ere. Bueno, egia esan argi erantzun digu: HONDEAMAKINA sartu dute bere langileek, 2. aldiz, Lorena eta Yolanda Barcinak egin zuten moduan.

Hiru elkarteek Igone Martinez de Lunari emandako txostenaren aurkibidea:

1. Bost eskaerak

2. Historiaren laburpena: gaiaren gako nagusiak ulertzeko

-    Laburra: Argian argitaratutakoa (4 orrialde)

-    Bideoa: gai honi buruzko oinarrizko gakoak ulertzeko ikusi beharreko bideoa (20 min.)

-    Laburpen osatuagoa (2009-2010): Actuaciones incorrectas y algunas premeditadas por parte de la Diputación Foral de Alava que han puesto en grave peligro el patrimonio cultural y lingüístico de Alava

-    Iruña-Veleiaren laburpena hiru marrazkietan: Tasio

3. Eztabaida zientifikoa

-    20 txostenen zerrenda eta laburpenak (txosten eta irizpenak). Gutxienez irakurri beharrekoak:

-    Edward Harris: arkeologiakoa ditu nagusiaren iritzia (txosten honetan bertan)

-    Hector Iglesias: CNRSen laguntzari esker argitatutako gauzak (CDan). Dena ezin bada irakurri, lehenengo 50 orrialde nahiko dira, faltsutzat hartutako gauza nola argitu dituen CNRSko aditu askori galdetu ondoren

-    Elexpuru: euskeraren senatik egindako ikerketa (txosten honetan bertan)

-    Colmenero: onomastika erromatarra (Nazioarteko Biltzarreko txostenean eta CDan))

-    Idoia Filloy: 7-Informe sobre los motivos iconográficos: Nuñezen txostena bertan behera utzi du, Pompeyan eta beste indusketa erromatarretan dauden objektu arkeologikoen argazkiekin (CDan).

-    Thomsonen azken hitzaldia: ebidentziak teorien gainetik (Altamiran bezala?) (txosten honetan)

-    Euskal grafitoak (Lurmen. Txosten honetan)

4. Suntsiketa eta EHUko Letren Fakultateko jarrera

-    Suntsiketaren txostena (Lurmen)

-    Iruña-Veleia eta EHUko Letren Fakultatea (egia ezagutu nahi?)

5. Datazioak

-    Koen: ebidentziak eta datazioak (txosten honetan bertan)

-    Baxarias: hezurren datazioak (Nazioarteko Biltzarreko txostenean)

-    Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategiaren txostena zentzunaren eta arkeometriaren aurkako erasoa da

6. Hedapena eta eskaera soziala

-    Iruña-Veleia argitzeko 2.132 eskaera

-    Ostraka, SOS, Elexpuru, Angulo Oscuro, Euskeraren Jatorria, Ama-Ata…: milaka bisita hilero

-    Iruña-Okako Udaleko ebazpena

-    Iruña-Veleia nazioarteko berripapera

-    Zientziaren aldeko eta injustiziaren aldeko enkarteladak 2015eko urtarriletik ekainera

-    Txillardegiren gutuna

-    Patxi Zabaletaren artikulua

7. Kaleratzearen eta suntsiketaren balizko arrazoiak

8.  CD batean txosten guztiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Uztaila 02nd, 2014

Erabili.com-en ere agertu da idazkia:

Uztailean lau urte beteko dira EHUko Letren Fakultateak Iruña-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iruñeko Gaztelu plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nuñezi eta Agustin Azkarateri Iruña-Veleian izan duten jokaeragatik (Lurmeni orain 6 urte datazioak eta kata kontrolatuak ukatzegatik) eta Nuñezek orain 4 urte egin zuen suntsiketagatik:

EHUk Iruña-Veleiaren aferan daraman jokaera, zientziaren eta etikaren aurkako etengabeko erasoa da. Horregatik, EHUren izen eta prestigioa gehiago kaltetu baino lehen, berak sortutako arazo hau konpon dezala eskatu nahi diogu datazioak eginez (IPCEk ere ez dituelako egin).

Letren Fakultatea Euskal Herriaren nortasuna babesteko garrantzitsuena da, geure hizkuntza eta historia zaindu behar dituelako. Baina interes ekonomiko eta akademikoengatik (Mitxelenaren teoriaren atal batzuk eta horretan oinarritutako oraingo irakasleen lanak hankaz gora ez jartzeko) azken 100 urteotan izan dugun aurkikuntza arkeologiko handiena lurperatu nahi dute.

Hauek dira EHUren Letren Fakultateak gai honetan zientzia eta etikaren aurka ari dela esateko arrazoiak:

Osorik irakurri

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)