Aukeratutako etiketa ◊ ilarria ◊

• Ostirala, Azaroa 29th, 2013

Gure hizkuntzaren historian oso garrantzitsuak dira I-IV. mendeen arteko ilarri erromatar zenbait, gehienak Akitanian aurkituak. Guztiak latinez idatzirik daude baina idazkun hauetan pertsona eta jainkoren euskal izen ugari irakur ditzakegu.

Duela bost hamarkada ezagutarazi egin zen Lergako ilarria. Aspalditik ermita txiki batean zirauen, zeren mundu zientfikoak ez zuen honetaz berririk, eta horma batean sartuta zegoen, inoren ardurarik jaso gabe.

Gaur egun agian euskera zaharraren idazkun ospetsuenetako bat da, eta Iruñeko museoan gordetzen da. Bere lehen lerroan, UMMESAHAR, “ume” eta “zahar” hitzen forma arkaikoak daudela dirudi. Testu berean agertzen diren beste izenak askoz misteriotsuagoak dira, eta oraingoz ezin interpretatu izan dira.

Ilarriaren aurkikuntzari buruzko artikulua

Mitxelenaren iruzkina

VM . ME . SA . HARFI
NAR . HVN . GE . SI . A . BI
SVN . HA . RI . FI . LIO
ANN . XXV . T . P . S . S

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Ilarriak  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu