Aukeratutako etiketa ◊ independentzia ◊

• Igandea, Abendua 18th, 2016

Hizkuntza bultzatzeko estatua edukitzea ezinbestekoa da. Edukita ere, ez da erraza hizkuntza normalizatzea %13 baino hitz egiten bada, euskerari gertatzen zaion bezala. Estatu bat lortzeari uko egitea euskera desagertuko dela onartzea eta bultzatzea da.

Sabino Aranak EAJ burujabetasuna lortzeko sortu bazuen ere, bere oraingo buruek etengabe MadrilekĀ  txalotzen dituen adierazpenak baino ez dituzte egiten. Azkena Urkulluk esandakoa: ā€œEl concepto de independencia es del siglo XIX (ā€¦). En un mundo globalizado, la independencia es prĆ”cticamente imposibleā€.

Independentzia oso txarra ez dela dirudi, lortu duten guztiek ez direlako aurreko egoerara itzuli nahi izan. Nafarzaleek erantzun dioten moduan, Urkullu jaio zenetik 80 estatu berri sortu dira. Sabino Arana jaio zenetik horren bikoitza baino gehiago. Beraz independentziaren kontzeptua XIX. mendekoa baino XX. mendekoa dela argi dago. Baina XX. mendean etxeko lanak egin ez genituen herrientzat, XXI. mendekoa izan dadila: Eskozia, Katalunia, Euskal Herria-Nabarra…

Munduko azkenak izango gara ala?

Nafarzaleak

Irudia: Nafarzaleak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abendua 06th, 2016

Euskeraren Egunaren hariara Josebak hauxe dio:

Gainera, ohartu behar dugu globalizazioaren eraginez, estatuez gain, nazioarteko korporazio eta multinazionalek Euskal Herria gero eta okupatuagoa dutela, baita linguistikoki ere. Okupazio horren ondorioz, lehendik jasan behar genituen gaztelera eta frantsesaren inposizioaz gain, dagoeneko ingelesarena ere jasaten hasiak gara, euskararen kaltean beti. Hizkuntza kolonizazio indartsu honek Euskal Herriaren ohiko menpekotasun politikoaz gain, menpekotasun ekonomikoa, kulturala eta linguistikoa areagotuko ditu. Horregatik guztiarengatik izan behar du zentrala euskararen aldeko borrokak baita eraldaketa sozialaren aldeko borrokan ere.

Munduan eman diren prozesu linguistikoen azterketek argi eta garbi erakutsi dute Estatua izateak ez duela bere horretan hizkuntzaren etorkizuna bermatzen. Irlandako Estatua da horren lekuko. Baina ere berean, azterketa soziolinguistikoek azpimarratu dute Estaturik gabe hizkuntza minorizatu batek aurrera egitea ezinezkoa dela. Gauzak horrela, Euskal Herri euskalduna sortzeko ezinbestekoa da Euskal Estatuaz jabetzea, independentzia eta soberania eskuratzea. Honengatik guztiarengatik, euskara, gure askapen nazionalerako prozesuaren elementu zentraletako bat izan behar duela pentsatzen dugu.

Euskal Errepublikan ez diogu inori bere hizkuntz alboratzea eskatuko, kontrakoa, babestuko ditugu beste hizkuntzak Euskal Herria aske batean. Eta bide batez, euskaraz ikasi dezaten dei egiteaz gain, erraztasun guztiak jarriko dizkiegu euskara ikas dezaten, euskara izango baita Euskal Herri osoan integraziorako biderik eraginkorrena. Etorkizunean Euskal Herria, herri mestizoa izango da, gero eta mestizoagoa, pluralagoa, kolore, jatorri eta fede guztietakoa, baina euskara izango da lurraldeen gainetik, kulturen gainetik, sinesmen guztien gainetik, euskal komunitatean guztiok elkartuko gaituen elementu zentrala.

Berria: osorik

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 16th, 2015

Erabili.com

Duela hil batzuk Euskal estatuko hizkuntza artikulua argitaratu nuen. Estatua izanda, gure hizkuntzak normaltasunerako zein urrats egingo lituzkeen hausnartu nahi nuen; baina ohiko abiapuntua beharrean, bestelakoa planteatu nuen: euskarak euskal estatuan izango duen rola baino, zein izango duen espainolak (bai, espainolak, eta ez frantsesak, tamalez epe laburrean Espainiaren baitan baizik ez dut ikusten sezesio aukera).

Kontua da, estatu hori 2015ean jaioko balitz, zein 2030ean, herritarren zati handi bat espainol hiztuna izango lukeela (egiaz, % 99 izango ditu espainol hiztun, uler bedi espainol hiztun elebakarrez ari naizela).

Beraz, aintzat hartu beharko du errealitate hori; estatua ez dago herritarren bizimodua oztopatzeko, eta administrazioak, bere ahalen arabera, erraztu egin behar die bizimodua. Areago, euskarak estatua behar du, baina estatu hori ez da sortuko euskaraz ez dakitenen oniritzirik gabe, demografia kontua ere bada.

Eta bestela ere, estatuak herritar guztientzako zan behar du. Herritarrek estatuaren aldetik daukaten berme horrek, baina, ez du esan nahi hizkuntzak, era abstraktuan, estatuaren babes edo ofizialtasunik behar duenik…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)