Aukeratutako etiketa ◊ Iruñea ◊

• Larunbata, Urria 15th, 2016

Ostraka hitza famatua egin da gurean, Iruña-Veleiako ostrakei esker. Baina Ostraka euskalduna blogean jaso duten moduan, askoz gehiago dago:

Ostrakas de Calahorra. Celtiberia:

LUEIKAR, EVTYCHETIS PONE, VRSE, “KARU” edo “KARTU”, “AIO”, “ELANOU” edo “ELANOTU”, “NALBANKE” edo “NALBANDA”…

Iturriak:
– Inscripciones paleohispánicas sobre cerámica de la Rioja de Serafín Olcoz Yanguas.
– Sobre Un Grafito De Interpretación Discutida de Ignacio Simón Córnago.
– Una Jarra De Cerámica Romana Con Inscripción Post Coctvram de Rosa Aurora Luezas.
– Restos Arqueológicos De Época Romana En Polígono Tejerías de José Luís Cinca.
– Inscripciones paleohispánicas sobre cerámica de Navarra de Serafín Olcoz Yanguas.

Ostrakak eta grafitoak duela 1700 urte aztarnategietan Iruñeko Gaztelu plazan Nafarroan, Gipuzkoan Arditurrin,  Forua Bizkaian, Araban Aloria, Heredia, Arkaian, Iruña Veleian… Calahorra, Errioxa…

Ostrakak Iruñean Gaztelu plazan (Mercedes Unzu, Plablo Ozcariz)
Irun ostrakak eta grafitoak. Terra sigilata Irun. Munibe.
Ostrakak Arditurri Oiartzun 600 esklabu egunero lanean 200 urtetan (Thalacker)
Ostrakak Heredia Araba
Grafitoak Arkaia. Araba. Pilar Ciprés
Forua Bizkaia
Ostrakak euskaldunak 1700 urte Iruña Veleia
Aloria, Arrastaria, Amurrio, Araba (Juan José Cepeda)
Ostrakak, grafitoak Gipuzkoan
Ostrakak Errioxan eta Nafarroan.

Grafitos en Hispania: State of the Art (“estado de la cuestión”). Amaata.

Ematen du leku guztietan daudela ostrakak. Errukirik ez dago Iruña Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 8 urtetan.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 12th, 2016

Berria

Duela gutxi prentsan nafar baten gutuna irakurtzen genuen gobernu eta udal berriari eskatuz Iruñea har zezala behingoz izen ofizialtzat, Euskaltzaindiaren aspaldiko erabakiari jarraiki. Denok nafarrak omen garenez, hona hemen mendebaldar honen kontrako iritzia.

Ahozko inkesta bat egingo balitz Pamplona-ren euskal izena galdetuz, nolakoak ote erantzunak? Nire iritziz, gehienek, euskaldun zein erdaldun, Iruña erantzungo lukete; nafar euskaldun askok Iruñe, eta euskaldun gutxi batzuek Iruñea. Eta hori badirela hogeita hamar urte Euskaltzaindiak Iruñea erabaki zuela, eta eskoletan, prentsan edo liburuetan ez dela besterik ikusten. Koldo Mitxelenak bi artikulu idatzi zituen Iruñea formaren alde, bata 1958an (Archivum 8), gaztelaniaz, eta bestea 1982an (Iker 2), euskaraz. Iruñea, Iruñeko, Iruñetik, Iruñera… formak usu dokumentatzen ditu idatziz zein ahoz, eta bikain arrazoitzen du, ohi bezala, bere hautua. Iruña, Iruñako, Iruñatik… ere aurkitzen ditu, baina lehenak hobesten ditu, azaltzeak luze joko lukeen argudioetan oinarrituta.

Aita Polikarpo Iraizozkoak ezagutzen zuen Mitxelenaren 1958ko lana eta, erantzun gisa edo, Iruña-ren aldeko artikulua idatzi zuen, hilda gero argitaratua (Fontes 12, 1980). Antzinako testuetan Iruña aurkitzen du gehien-gehienetan, edo ahoskera bereko Iruina edo Irunia, ñ gabeko testuetan. Iruñea, berriz, oso gutxi. Eta ahozko erabileraz zera dio: «¿es que en Navarra se ha dicho y se dice aún el nominativo Iruñea? No me parece. [...] En muchas partes de Navarra (y fuera de ella), se dice sí el nominativo Iruñe, pero no Iruñea. Así lo oigo y lo leo yo aquí en Baztán. [...] También en Ulzama se dice Iruñe. En otras partes del país se dice Iruña, no Iruñea. Así en la Burunda». Gero Azkuek Aezkoan jasotako haur kanta dakar: «Arre, arre, mandoko/biar Iruñarako,/etzi Tafallarako». Eta pisu handiko datuak eta argudioak ematen ditu Iruña formaren alde (Iruñeri ere berea aitortuz), eta desegokitzat jotzen du Iruñea.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)