Aukeratutako etiketa ◊ kultura ◊

• Ostirala, Otsaila 24th, 2017

Loraldia, euskal kultura garaikidearen erakuslehioa Bilbon, martxoaren 7tik apirilaren 8ra.

Sarrerak erosteko eta informazio gehiago

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Sailkatu gabea  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Urria 08th, 2016

Gernikan Agirre Lehendariaren zinaren 80. urteurrena ospatu dute. Eusko Jaurlaritzak bi epealdi bizi izan ditu, hasierakoa (Errepublika garaikoa), oso laburra izan zen baina oso emankorra, eta oraingo 40 urteak, frankismoaldiaren hainakoa, aldi ilun horren eragin negatiboari buelta emateko denbora berdina izan duena 4o urtekoa. Baina, tamalez, frankismoaren gazteleraren (….) inposizio hutsarekin jarraitzen dugu, “transizioa” onartzeagatik eta Txibertan etendura ez bultzatzeagatik:

- Hizkuntz eskubideen betetze maila %22 baino gutxiago

- Jaurlaritzak erdal hedabideei publizitate gastuaren %97. Euskal hedabideei %3

- Euskera ikasteko ordaindu behar da

- Euskal jaialdietarako aurten 0 euro

- Euskal literatura, musika eta kulturari mixeriak (zergak ordaintzeko behar den %21 baino gutxiagoko laguntza). Orkestrei, kultur azpiegitura erraldoiei, Guggenheimi, BBKLive-ri… milioiak

- Erakunde publiko gehien-gehienek gaztelera hutsean funtzionatzen jarraitzen dute. Zertarako ezagutza eskatu erabilera ziurtatu gabe?

- Euskal etniari eusteko politika demografiko barik (urtero 3000 lagun atzerrira joan eta kanpoko 30.000 etorri. Horrela 20 urte gehiago eta beste %25 ordezkatuta betirako. Karlistadak galtzean Euskal Herritik herritarren %10-20 inguru joan zen atzerrira betirako, gerra zibilean beste %8 inguru… Etorkinak ondo etorriak dira baina hemengo jendea behar dugu lehenengo, herri gisa irauteko)

- Kontsumitzaileen Hizkuntza Eskubideen Dekretua, Espainiako lege guztiak baino gutxiago betetzen da

- ETBren diskurtso berria: V. mende arte hemen latina eta zelta hitz egiten zela. Euskera etorriberria dela!!! Noraino heltzen ari gara!

Baina… hizkuntz eta kultur politika ondo doazela diote…

Ez dugu ospatzeko ezer ez. Etsi egin dutela dirudi. Etsi egin dugula. Independentziari eta euskera gure hizkuntza izateari. Katalanek beste lehendakari bat merezi dugula diote. Ez dakigu ba… beste lehendakari bat soilik balitz…

Pako Aristi: Maitasunaren termometroa

Urkullu, Larrion, Iriarte, Alba, Otegi, Ortuzar, Mintegi, Zabala, Mendia, Egibar, Garrido… Aste hauetan gure menu informatiboaren osagai izan diren pertsona hauek milioika hitz jaurti dituzte ahotik egunero, gai asko plazaratuz, euren ustez, baina irudiak ikusi ezean zaila zen bereiztea nor zen hizlaria, denak eskala kromatiko berberean mintzatu direlakoz; alegia, Espainiaren dominazioa hezur-muinetaraino onartuz, justifikatuz eta legitimatuz. Independentzia hitzik ez dut entzun ia, baina beste baten ausentziak eragin dit urradurarik larriena: Euskal kultura.

… “Ez du merezi bere kultura babesten ez duen herri bat defendatzerikĀ».

…Donostia-16 izan zitekeen errebindikazio iturri, baina ez da hala izan, kultura hegemonikoaren adierazle baizik: integrista, sektarioa, ez baitio iritzi kritikoari lekurik eman, eta bai Espainiak Euskal Herrian buruturiko soberania lapurretaren legitimazioari….

…Hau da euskal kulturaren arazo nagusia: ez da defendatzen burujabetasunetik, bere lurrean hegemoniko bilakatzeko asmotik, subordinaziotik baizik, ontzak emanez kultura espainolaren eta frantsesaren hegemonia, eta are larriago dena: kultura horiek gure kultura ere badirela onartzetik….

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Ekaina 28th, 2016

Gure agintarien kultur eta hizkuntz politikaren eskasiak leku gehiegitan ikusten ditugu, ez soilik IruƱa-Veleian. Gaur Berriak dakarrenez, aurretik inolako abisurik eman gabe, Jaurlaritzak 2016an bertan behera utzi ditu herrietan antolatzen diren jaialdietarako dirulaguntzaren deialdia. Guztira orain arte 350.000 euro banatu izan dituzte pilo bat jaialdiren artean (askori 2.000 euro baino ez diete ematen, 20.000-30.000 aurrekontuekin, hau da, %10 edo gutxiago).

Logikoa denez, herrietako erakunde askok espero zuten dirulaguntza txiki horiek haien aurrekontuak berdintzeko baina zulo galanta sortarazi die eta beste batzuk bertan behera geratuko dira hemendik urtea amaitu arte.

Eusko Jaurlaritzak emandako aitzakia zinez haserretzekoa da: deialdia berrantolatu nahi dutela eta denbora hartu behar zutela hori egiteko! Ez dute gauza bera egiten Guggenheimekin: aurten ez dugu eurorik emango, laguntza pentsatu behar dugu eta, edo Abiadura Handiko Trenarekin: aurten ez dugu eurorik bideratuko, bideragarritasun azterketa ikusi arte, edo orkesta sinfonikoekin, edo kultur azpiegitura erraldoiekin euskeraren eta euskal kulturaren kontra bihurtu dituztenak…

Beti ahulenen kontra, euskal kulturaren kontra. Argitalpenetarako laguntza gutxi, musikarako laguntza miresableak, orain hau…. BBKLive eta antzeko ingeles kolonizazio berriaren ikurrentzat milioiak eta gure dantza, musika eta literaturarako miseria! Eta orain jaialdietarako miseria ere ez!

Joxean MuƱoz, Cristina Uriarte: dimititu mesedez!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 09th, 2013

Dakienak badaki

nora dijoan jakiteko

behar duela

nondik datorren jakin.

Nondik datorren

nora dijoan jakin,

non dagoen jakingo badu.

Etorri aurretik ikusi zuenaz oroitu

joan ondoren hura bera ikusiko baitu.

Joxan Artze

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Ikerleak  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu