Gai hau gero eta zabalagoa da eta gero eta gero eta informazio gehiago dago baina Gontzal Fontanedak, bere blogean, modu labur eta xume batez gaia ulertzeko azalpen laburrak eta erabat ulergarriak jarri ditu, 10 urrats laburretan gaiaren gako nagusiak ulertzeko. Lagun erdaldunei bidaltzeko oso aproposa:
Aukeratutako etiketa ◊ laburpena ◊
SOS Iruña-Veleiak, Lurmenek eta Euskeraren Jatorriak gai honi buruz egin zuten bideoa jarri da orain ingelesez eta italieraz eta laster frantsesez ere egongo da.
Bideoan, 22 minututan, zientziaren, euskeraren, latin arruntaren, euskal kulturaren eta… zentzumenaren aurkako atentatu hau ulertzeko gakoak jasota daude. Gure inguruan gai honi buruz zerbait entzun duten, informazio gutxi duten baina interes apur bat eduki dezaketenei bidaltzeko oso aproposa, ikuspegi orokorra izan dezaten.
Italieraz: https://youtu.be/Nw-lA7oAjc0
Ingelesez: https://youtu.be/rkFgZjbY3nI
Euskeraz eta gazteleraz: https://www.youtube.com/watch?v=c2zzAKeF4WM
Askotan, gai honi buruz galdetzen digute eta labur azaldu behar izaten diogu jendeari gaia: ez dute dataziorik egin nahi, eremu oso bat suntsitu dute eta Eliseo Gil arrazoirik gabe gurutziltzikatu dute.
Baina gero gauza gehiago dago: argazkiak, grafitoen informazio arkeologikoa, euskerazko grafitoak zeintzuk diren, aldeko eta kontrako txosten guztiak, artikuluak…
Guzti hori erraz eskura izateko webgunearen goialdean atal berria sortu dugu: Iruña-Veleia.
Lagunei horren lotura bidali ahal diezu, informatuta egon daitezen.