Aukeratutako etiketa ◊ sufijo ◊

• Osteguna, Maiatza 05th, 2016

Egunak eta lekuak

Maiatzak 2, astelehena, Koldo Mitxelena aretoan, hitzaldia eta erakusketa

Maiatzak 6, ostirala, Langraizeko Auzo Etxean, hitzaldia eta erakusketa

Maiatzak 7, larunbata, Gasteizko Europa Jauregian: biltzarra goizez eta arratsaldez

Maiatzak 8, igandea, IruƱa-Veleiako indusketan, bisita gidatu berezia

Maiatzak 9-12, astelehenetik ostegunera, erakusketa Langraizeko liburutegian

Maiatzak 13, ostirala, erakusketa Langraizeko J.M. Barandiaran Eskolan

Ia hamar urte dira IruƱa-Veleiako aurkikuntzak aurkeztu zirela (400 grafito baino gehiago, arkeologoek berezitzat joak), eta ia zortziĀ  Batzorde Zientifiko Laguntzailea deiturikoak faltsutzat jo eta Arabako Foru AldundiakĀ  Lurmeneko arkeologoak auzibidean jarri zituela.

Benetakoak/faltsuak eztabaidak bereganatu du auzia egun beltz haietatik gaur arte.Ā  Kontua da harrezkero gaira hurbildu eta grafitoak sakon aztertu dituzten ikerle guztiak ondorio berdinera heldu direla: grafitoak ezin direla faltsuak izan. Une honetan benetakotasunaren aldeko hogei txosten baino gehiago irakur daitezke, hainbat herrialdetako ikerleek sinaturikoak.

Grafitoek bere baitan duten altxor arkeologikoa, historikoa eta linguistikoa aztertzea eta azaltzea izango daĀ  bigarren biltzar honen helburua. Latinezko eta euskarazko testuak, sinbologia eta ikonografia kristaua, eguneroko bizitzako irudiak eta abar. Garrantzi berezia dute euskerazko grafitoak, testuinguru propioan agertutako lehen hitzak eta esaldiak izateagatik eta filologia eta historia aldetik duten interesarengatik.

IruƱa-Veleia_2-Biltzarra_2-Congreso

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Apirila 16th, 2016

Langraizen gauza asko egingo dira Biltzar hau dela eta:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)