Aukeratutako etiketa ◊ latin arrunta ◊

• Astelehena, Maiatza 02nd, 2016

Alicia Satuek txosten berri bat argitaratu du www.academia.edu-n. Bertan, aurreko txostenean sakon ikertu zuen latin arruntean urrats gehiago ematen ditu. Batetik azken urteetan ikertzen ari den alorra da, epigrafia domestica argira eraman delako. Horri esker errazagoa da orain Veleiako latin arrunta eta Imperio erromatarreko beste probintzietakoa hobeto alderatzea. Bestetik, agian,  lehenengo gazteleraren, paleogaztelera beharbada delakoaren, zantzu batzuk izateko aukera dugu orain, Iruña-Veleiari esker.

Hitzaldia: Curiosidades sobre cuestiones fonéticas, gráficas y humanas en los grafitos de Iruña-Veleia


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Apirila 14th, 2016

Maiatzaren 7an Iruña-Veleiari buruzko II. Nazioarteko Biltzarrean parte hartuko duen hizlarietako bat Alicia Satue Lantaron dugu. Aliciak, grafitoetako latina aztertu du goitik behera eta Europan latin arruntako ikerleen lanak askotan aipatzen ditu lan horren gidalerro gisa. Izan ere, Aldundiko Batzordekideek horko idazkunak latin klasikoarekin alderatu zituzten eta ez Europako leku askotan dauden latin arrunteko testuekin (Oharra, Aliciak bidalitako zuzenketaren ondoren esaldi hau zuzendu dugu).

Lan honetan latinezko aldaera ez estandarizatuak Lurmenek 2005 eta 2006an aurkitu zituen latinezko grafitoekin alderatu ditu Aliciak eta, bere ustean, hizkuntzalaritzaren eta kronologiaren ikuspuntutik bat datoz. Horrez gain, Iruña-Veleiako grafitoek III. mendearen 2. erdialdeko latinezko deklinazioari buruzko informazio oso garrantzitsua eskaintzen duela erakusten digu Academia.eu-n argitaratu duen gai honi buruzko bere 2. txostenean.

Aliciak lehenengo aldiz grafitoak “paleogaztelera” kontzeptuarekin lotu du.

Artikulua irakurtzeko: La declinación latina en el siglo III a la  luz de los grafitos excepcionales de Iruña-Veleia

Artikuluaren edukia:

I. ABSTRACT / INDEX (1)

II. Prólogo programático (2)

III. Preámbulo: el affaire de Iruña-Veleia (10)

IV. Introducción: los atardeceres de la declinación (14)

V. Ablativo y sus preposiciones (25)

VI. Dativo (49)

VII. Genitivo y falsos nominativos (56)

VIII. Acusativo y más falsos nominativos (70)

IX. ¿Tabellae defixionum? Supersticiones veleienses (96)  X. Conclusiones (119)

XI. Epílogo: ¿Paleocastellano? (129)

XII. Bibliografía (136)

XIII. INDEX VOCABVLORVM (141)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)