SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorriaren agiria, EHBilduk Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Hauteskundeen zerrendan bigarren lekuan ipini duela eta
Duela gutxi jakin dugu EHBilduk Lorena Lopez de Lacalle EAkidea bigarren lekuan jarri duela Foru Hauteskundeetako Arabako zerrendan. Azkenaldian bilera ugari izan dugu koalizioko alderdiekin egoera hau saihestu nahirik, baina ikusten dugunez ahaleginak ez du fruiturik eman. Ezin dugu ezkutatu oso harrituta eta haserre gaudela, ondo ezagutzen dugulako pertsona honek Iruña-Veleiako auzian burutu zuen gestio negargarria, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Ahaldun karguan egon zen garaian (2007-2010).
1.- EHUko kideekin ia soilik osatu zuen Aholku Batzorde Zientifikoa deiturikoa, eta bere burua izendatu zuen lehendakari, Batzordea nazioartekoa izan zedila eta Karbono 14 eta termoluminiszentzia frogak egin zitezela eskatzen zuten Lurmeneko arkeologoei entzungor eginez.
2.- 444/2008 Agindu Forala sinatu zuen, zeinen bidez ofizialki faltsutzat jotzen ziren grafitoak eta Lurmen botatzen zen aztarnategitik, faltsutasunaz  ”unanimitate zientifikoa” zegoela argudiatuz, artean eskatutako hamar txostenetatik bakarra zegoenean entregatuta.
3.- Epaileen esku jarri zuen auzia, eta kereila jarri zuen Lurmeneko zenbait kideren kontra faltsifikazioa eta ondarearen aurkako kalteak leporatuz, azterketa analitikorik edo bestelako frogarik gabe.
4.- Grafologo bat kontratatu zuen Eliseo Gil inkriminatu nahiz. Grafologo horren ondorioak bere asmoak betetzen ez zituztela ikusirik, beste bat kontratatu zuen 36.000 euro ordainduta. Diru horrekin grafito mordoa analiza zitekeen Europako laborategi espezializatuetan. Esan beharrik ez grafologia ez dela sekula erabili izan horrelako gai bat erabakitzeko.
5.- Julio NĂșñez MarcĂ©n EHUko irakaslea, Eliseo Gil eta bere taldea “kondenatu” zuen “Batzorde-Tribunal”eko kidea, izendatu zuen aztarnategiko zuzendari. Hondeamakina handi batez aztarnategiko 8.000 m2 suntsitzea izan zuzendari berriaren lehen langintza. Txikizioa salatu genuenean, NĂșñez babestu eta bere postuan berretsi zuen Lorena Lopez de Lacallek.
Eta hau laburpena besterik ez da. Kontua da sei urte luze hauetan ez dutela balizko faltsutasunaren aldeko froga bakar bat aurkitu, eta aldiz Lurmenek bitartean hogei txosten aurkeztu dituela epaitegian zein iritzi publikoaren aurrean, zeinetan hainbat herrialdetako adituek adierazten duten arkeologoen jarduera egokia izan dela edo/eta grafitoak benetakoak diratekeela.
Ondorioz, pentsatzen dugu Lorena Lopez de Lacalle Iruña-Veleiako desastrearen erantzule politiko nagusia dela eta horrelako kurrikuluma duen pertsona bat ezin dela ezein talde politikokoren ezein zerrendatan egon. Horregatik, irmoki eskatzen diegu EHBilduri eta hautagaia sostengatzen duen EA alderdiari Lorena Lopez de Lacalle ken dezatela hauteskunde zerrendatik.
Gasteiz, 2015eko martxoaren 30ean
SOS Iruña-Veleia          Euskeraren Jatorria
Lorena Lopez de Lacalle eta Julio Nuñez:
Iruña-Veleiako sektore oso baten suntsiketaren arduradunak, besteak beste
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)