Berrian Luis Mariren artikulua agertu da, Fontes Linguae Vasconum horri buruzko artikulu bat egin ondoren.
Kasualitatez, gai hau jorratzen hasi duen Mikel Urkolaren lana ez du aipatu nahiz eta Mikelek aurten argitaratu duen liburuan (Ama: la diosa madre en toponimia, vascoiberismo y protovasco) eta baita eman dituen hitzaldietan (13-Mikel_Urkola -Salduei-Zaragoza) bestelako ikuspegi erabat desberdina duen.
Hona hemen Luis Mariren proposamena:
Jatorri indoeuroparra duten latinaren aurreko toki-izenak Euskal Herrian
Koldo Mitxelenak, ironia apur batekin, dio toponimia munduak ezagutzen duen hizkuntza-zaharkin biltegi oparoenetarikoa dela, eta haren ikerketa sistematikoak, zalantzarik gabe, fruitu naroagoa eman lezakeela. Are gehiago, haren aburuz, toponimiak asko egin dezake historia arloko zenbait auzi argitzeko, edo azaleratzeko bederik. Izen bereziak baino ez baditugu, ezinbestean, haiekin etsi beharko dugu. (Guztiz ados: Felix Zubiagaren “toponimia gure arbasoen oihartzuna da”).
Toponimian izen indoeuroparrak badaudela erakusten duen adierazle garbi bakarretarikoa -ama bukaera da, Euskal Herrian ezagutzen diren toki-izen zaharrenak diratekeenetan ageri dena (Ultzama…).
Aipatu amaiera duten toponimoen azterketa bateratuaren eskutik Arabako iparraldean, Bizkaian, Gipuzkoako hegoaldean eta Nafarroako ipar-sartaldean hizkuntzaren arloan âjatorri zeltiberiarra zertan izanik ez duenâ eragin indoeuropar nahiko luzea (ez une batekoa) egon zela berresten duten ondorioetara iristen da; horrenbestez, daitekeena da erromatartzearen hastapenen aurretik Goierrin nahiz Tolosan, Euskal Herriaren ipar-sartaldeko beste eremu batzuetan bezala, hizkuntza indoeuroparren erabiltzaileak egotea. Norabide horretara begirarazten duten datuak daude (asko Nafarroako Gobernuak argitaratzen duen Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren azken alean jasotzen dira).