Aukeratutako etiketa ◊ martin ttipia ◊

• Asteazkena, Urtarrila 27th, 2016

Antzina errege-erreginek ezizena izaten zuten: Antso Jakituna, Antso Abarka… Guk Arabako diputatu nagusiarentzat badugu bat: Ramiro Gonzalez suntsitzailea.

Arabako Aldundi berria ekain-uztailean eratu zenez, diputatu nagusiarekin eskatu genuen bilera Martin Ttipia, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorrikook. Berak, Kultura diputatua den Igone Martinez de Lunarekin egoteko esan eta irailean berarekin batzartu ginen. Ordubete iraun zuen bilera batean, gai honi buruzko gako nagusiak azaltzen saiatu ginen. Horrez gain  bost eskaera hauek egin genizkion Ramiro diputatu nagusiari eta berari:

1. Aldundiak kereila erretiratzea, Epaitegia ez delako gai hau argitzeko gai izan orain arte eta  etorkizunean ere ez delako gai izango (ez duelako inolako borondaterik datazio zientifikoak egiteko). Horrez gain, zaintza katea apurtu delako eta Europa mailan hori onartezina delako.

Bileran eskaera horrekin ados ez zeudela ikusita (kereila kentzea), bigarren eskaera hau:

2. Epaitegiari ezer erabaki baino lehen bi gauza egin ditzala eskatzea:

  • Bi alderdiek (Aldundia eta Lurmenek) adostu zuten baina egin ez diren hiru datazio motak egitea: hezurrak, adreiluak eta zeramiketako idazkunak, adostuko liratekeen hiru laborategi desberdinetan. Honekin kereila ez lukete kenduko baina hasieran edo zazpi urte hauetan egin behar izan diren  proba zientifiko ebasle bakarrak behingoz egingo lirateke.
  • Hamar kata kontrolatu egitea, ostrakak agertu ziren lekuetan. Horietan EHU eta Lurmen begirale gisa egongo lirateke eta hirugarren batek egingo lituzke.

3. Gaia argitu arte EHUko Arkeologia Saila indusketan lanean ez jarraitzea, eragin zuen suntsiketagatik eta sei urte hauetan ia zer ez aurkeztea susmo txarrak eragin dituelako (zerbait ezkutatzen ari dira? Edo suntsitzen ari dira?)

4. Lurmenek zein EHUko Arkeologia Sailak egindako lan arkeologikoak auditatzea

5. Grafitoak publikoki erakustea, aldi baterako bada ere (hau ekainean ere eskatu genuen Erregistroren bidez)

Eta, noski, epe egoki batean eskaera hauei haien erantzuna jasotzea.

Hurrengo astean 200 orrialdeko txosten mardul bat eman genion informazio garrantzitsu guztiarekin eta txosten guztien CD batekin (behean irakurri). Hau da, jadanik ezin du esan “ez zuela ezagutzen” edo “ez zekiela”. Ezin izango du horrelakorik argudiatu, ez.

Gainera, nahi izanez gero, berriro batzartuko ginela berarekin esan genion, izan zitzakeen zalantza guztiak argitzeko.

Baina bere erantzuna zera izan da: EZ ERANTZUTEA. Errespetu falta ikaragarria da, hara joan, txostena prestatzeko ordu pilo sartu eta ez da gai izan, erantzun triste bat emateko ere. Bueno, egia esan argi erantzun digu: HONDEAMAKINA sartu dute bere langileek, 2. aldiz, Lorena eta Yolanda Barcinak egin zuten moduan.

Hiru elkarteek Igone Martinez de Lunari emandako txostenaren aurkibidea:

1. Bost eskaerak

2. Historiaren laburpena: gaiaren gako nagusiak ulertzeko

-    Laburra: Argian argitaratutakoa (4 orrialde)

-    Bideoa: gai honi buruzko oinarrizko gakoak ulertzeko ikusi beharreko bideoa (20 min.)

-    Laburpen osatuagoa (2009-2010): Actuaciones incorrectas y algunas premeditadas por parte de la DiputaciĂłn Foral de Alava que han puesto en grave peligro el patrimonio cultural y lingĂŒĂ­stico de Alava

-    Iruña-Veleiaren laburpena hiru marrazkietan: Tasio

3. Eztabaida zientifikoa

-    20 txostenen zerrenda eta laburpenak (txosten eta irizpenak). Gutxienez irakurri beharrekoak:

-    Edward Harris: arkeologiakoa ditu nagusiaren iritzia (txosten honetan bertan)

-    Hector Iglesias: CNRSen laguntzari esker argitatutako gauzak (CDan). Dena ezin bada irakurri, lehenengo 50 orrialde nahiko dira, faltsutzat hartutako gauza nola argitu dituen CNRSko aditu askori galdetu ondoren

-    Elexpuru: euskeraren senatik egindako ikerketa (txosten honetan bertan)

-    Colmenero: onomastika erromatarra (Nazioarteko Biltzarreko txostenean eta CDan))

-    Idoia Filloy: 7-Informe sobre los motivos iconogråficos: Nuñezen txostena bertan behera utzi du, Pompeyan eta beste indusketa erromatarretan dauden objektu arkeologikoen argazkiekin (CDan).

-    Thomsonen azken hitzaldia: ebidentziak teorien gainetik (Altamiran bezala?) (txosten honetan)

-    Euskal grafitoak (Lurmen. Txosten honetan)

4. Suntsiketa eta EHUko Letren Fakultateko jarrera

-    Suntsiketaren txostena (Lurmen)

-    Iruña-Veleia eta EHUko Letren Fakultatea (egia ezagutu nahi?)

5. Datazioak

-    Koen: ebidentziak eta datazioak (txosten honetan bertan)

-    Baxarias: hezurren datazioak (Nazioarteko Biltzarreko txostenean)

-    Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategiaren txostena zentzunaren eta arkeometriaren aurkako erasoa da

6. Hedapena eta eskaera soziala

-    Iruña-Veleia argitzeko 2.132 eskaera

-    Ostraka, SOS, Elexpuru, Angulo Oscuro, Euskeraren Jatorria, Ama-Ata
: milaka bisita hilero

-    Iruña-Okako Udaleko ebazpena

-    Iruña-Veleia nazioarteko berripapera

-    Zientziaren aldeko eta injustiziaren aldeko enkarteladak 2015eko urtarriletik ekainera

-    Txillardegiren gutuna

-    Patxi Zabaletaren artikulua

7. Kaleratzearen eta suntsiketaren balizko arrazoiak

8.  CD batean txosten guztiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 06th, 2015

Atzo, abenduaren 5ean, eguzki gozo baten azpian, Gasteizko Alde Zaharrean, datorren urtean ofizialki Martin Ttipia gunea izango den harresiaren ondoko plazan omenaldi hunkarria egin zitzaion Eliseori eta bere taldeari, 2015eko nafar izendatuta.

Omenaldia Martin Ttipia Elkarteak antolatu zuen eta bere lehendakariak, Iñigo Ilarramendik, Eliseoren lanaren nondik norakoak azaldu zituen eta lan horiek Euskal Herrirako eta Nafarroa handirako izan duen garrantzia azpimarratu zuen: Urteko Nafarra 2015

Aurreko bi urteetan sari hau jaso duten Jose Antonio Gonzalez Salazar etnologoa eta Joxe Ulibarrena Artetako museo etnografikoko sortzailea egon ziren.

Ekitaldia eta gero bazkaria egin zen, dena giro ezin hobean.

Omenaldiko bideoa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Azaroa 27th, 2015

Abenduak 5, larunbata, Gasteizko Alde Zaharrean, Martin Ttipiaren Lekuan, Harresiaren ondoan. 12:15ean.

Martin Ttipiaren bloga: irakurri daitekeenez, datoren astean omenaldia egingo diote Eliseo Gil Zubilagarri euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Ondoren potea eta bazkaria izango da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Azaroa 05th, 2015

Abenduaren 5ean, larunbatean, Gasteizko Eskibel plazan ekitaldi xumea egingo diote Eliseo Gil arkeologoari  12,45ean . Sari hau eskaintzen duen elkarteak, Martin Ttipiak, Arabako historia eta kulturaren alde dihardu eta Eliseok Iruña-Veleian euskaldunontzat eta gizateriarentzat aurkitutako altxorragatik zoriondu nahi izan du.

Ekitaldiaren egitaraua:

- Martin Ttipia elkarteko Iñigo Larramendi lehendakariaren aurkezpena
- Ohorezko aurreskua eta bertsolariak
- Aurreko bi sariak jaso zutenen eskutik saria ematea (Jose Antonio Gonzalez Salazar eta Joxe Ulibarrena)
- Kalejira y poteo nafarra ( porroia eta zahatoa ) Alde Zaharretik
- Foru plazako Harrian bazkaria (indabak sakramentuekin, postrea eta kafea ) 20 euro inguru

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)