Aukeratutako etiketa ◊ meza ◊

• Ostirala, Martxoa 14th, 2014

Pertsona batek mundua aldatu dezake. Jose Antoniok euskalgintza aldatu zuen.

Martxoaren 12an, 84 urtekin euskerak izan duen zutaberik onenetako bat joan zaigu:  Jose Antonio Erretolatza.

Jose Antonio aitzindaria izan zen arlo askotan. Eta ezagunena Kili-Kili aldizkaria izan zen. Beraren bidez umeak alfabetatu, ondo pasatu, euskera baloratu… zer ez zuen lortu Jose Antoniok, ia bera bakarrik buru belarri eta ia ezalango laguntzarik gabe dena egiten: produkzioa, banaketa… Bizitza osoa eskaini zion proiektu honi, zoritxarrez jarraipenik izan ez zuena.

Beste arlo garrantzitsu bat mezetan euskera erabiltzea izan zen. Kontzilio Batikanoak oraindik onartu gabe zeukan tokian tokiko hizkuntzak erabiltzea baina bera Atxondon abade zela, Gipuzkoa eta Bizkaiko gotzaiak gonbidatu zituen  meza berezi bat emango zuela esanez, musika eta guzti. Hara joan ziren eta ze sorpresa hartu zuten Jose Antoniok hasieratik amaitu arte meza euskeraz eman zuelako. Jendeak, gotzaiak ikusita, Erromak onartu zuela uste izan zuen eta gotzaiak ez ziren kontrako ezer esatera ausartu. Hori bai, hauxe esan omen zioten Jose Antoniori: hau entzerrona prestatu deuskuzuna!

Jose Antoniok ederki erakutsi digu zer egin behar den euskera aurrera joateko: militantzia (neurtzen ibili barik), legalitatea saihestea, kemena…

Mila esker, zurekin kateak aurrera darrai!

Deia

Jose Antonio Erretolatza (irudia: EITB)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)