Miguel Garai arkitektoak “Las letras / Hizkiak una interpretación del mundo. Hipótesis desde el euskara y el espacio” liburua aurkeztuko du asteazkenean, martxoaren 19an, Donostiako San Telmon 19:30etan. Berrian honela jaso dute:
…
A, B, D, E…Zraino… Euskal alfabetoko hizki guztiak aztertu ditu Garaik, eta bakoitzak espazioa eta mundua irakurtzeko ezaugarri batzuk dituela ondorioztatu du. Horrela, adibidez, D-k gorputzen hedadura adieraziko luke, N-k nortasuna eta norbanakotasuna, R-k energia, unibertsoaren motor gisa eta Z-k arrazoinamendua. «Alde batetik, testuan agertzen diren ahots filosofikoen pentsamenduaren eta, bestetik, soinuen zentzuen artean sortzen den elkarrizketak erakusten du ahozko hizkuntza dela existentziaren gaineko lehenengo zientzia».
Hain zuzen ere, liburuan filosofo eta pentsalari ugariren pentsamendua ageri da: Gilles Deleuze, Felix Guattari, Lukrezio, Eugenio Trias, Martin Heidegger, Gaston Bachelard… baina baita artistena (Vasili Kandinski, Piet Modrian, Paul Klee), arkitektoena (Gottfried Semper, Aldo Rossi), antropologoena (Claude Levi-Strauss, Joseba Zulaika) eta hizkuntzalariena ere (Resurreccion Maria Azkue).
…