EHUren webgunean badago kontratuen berri ematen duen atala atzo adierazi genuen moduan. Kontratu horiek EHUk kanpoko enpresa eta erakundeekin egiten dituenak dira. Hemen ikusi daitezke: EHU-Kontratuak
Azterketa orain dela bi hilabete egin genuen eta agian kontraturen bat gehiago agertu bada datuak une honetan erabat zehatzak ez dira baina ekainean hauek ziren datu nagusiak:
EHUko webgunean dauden kontratuen epea: 2007-2011
Proiektuak guztira: 54
Arkeologiaren alorrean Agustin Azkarateri esleitutako proiektuak EAEn: %91
Kontratuetako guztirako diru kopurutik Agustin Azkarateri esleitutakoa: %73
Arkeologiaren alorrean Agustin Azkarateri esleitutako diru kopurua EAEn: %98 (1.814.493ā¬)
Hau da, arkeologia alorrean Agustin Azkaratek monopolioa duela esango genuke, berarentzat arkeologia eta ondare arloan egiten diren kontratuen %91 eta diruaren %98 joaten direlako. Horrez gain, EHUk dituen kontratuen diruaren %73 berak kudeatzen du. Hau onargarria al da?
Eta, bitxia bada ere, EHUko Julio NuƱezen eta Aldundiaren arteko kontratua ez da zerrenda horretan agertzen. Beste motatako kontratua zen? Zein kontratu mota?
Hona hemen datuen azterketa