Aukeratutako etiketa ◊ morvan ◊

• Igandea, Urtarrila 22nd, 2017

Jabier Goitia

Hasi gaitez nondik diote jakindunak, datorrela Erderazko “mercado”.  Jatorrizko erroa, Latinaren “merx”, mercancía da. Baña eztabai sakona dago jakindunen artean, ez dagolako argi “merx” hori latina, etruskoa edo beste “mediterraneoko” ele galduen batena den.

“Merx” etik diote datozela “mercätor, mercor, mercatum…” eta Erderaren “mercado”, baña Latin garbian, “mercado”, “fórum, emporium, nundinae-nundinarum” esaten da, oso urrun gabiltzan izenetik. Zergatik?

Gauzak horrela, gure Euskeran daukaguz “merdu” (baliogabekotu zerbait), “merezi” (eskubidez hartu oparien bat), “merke” (balio gutxiko gauza), “merkoila” (tratuetan, xuhurra den morroia), etabar, hau da, latinean bezain oparoagoa den berba familia dugu.

“Mer”, Euskeraren erro nagusi bat da eta bere esanahia, beheko lerroetan diona, nire “El ADN del Euskeratik…” ateraikoa:  “Mer” hori, “mer-itua” da, bai gizakientzat, bai abere edo piztientzat, bai gauzentzat, balio bateko hitza.

“Mer-ke” (non “ke” da atzizki ukatzeko edo kentzekoa den) “balio bagabekoa”  esan nahi du. Gaur egun  ezin dogu hori ulertu, baina aintzina, ibiltariak ginenean, lekurik leko aldatzeko uneetan, gauza asko (ezin eroan beraiekin), galduko zuten ohiko balioa eta orduan, jabeak, atarako zuten saltzeko: “Balio gutxiko gauzak”.  Aldi haretan baliozkoak gauza eroangarriak bakarrik ziren.

Mer: Merecer, ser digno. Tener mérito, valor.

Zubiaga

merka – me+erka

merkatu merka –tu

merkatari – merkatu ari

merke me-erka

arkatu,  merkatu-ren gaia ez dut bere garaian  ohartu, huna ene ikuspegia:

Etxamendi

Famili guzia dator Mercurius, Mirquirius komerzioaren jainkoaren deituratik ; eta izen hau dator merx ” saleroski : mercancia” izenetik.  Merx-ek  ez (omen) du etimologirik, Meillet 400; balizka mintzalari hunek  dio etruskera-tik letokeela….

Famili guzia dator Mercurius, Mirquirius komerzioaren jainkoaren deituratik ; eta izen hau dator merx ” saleroski : mercancia” izenetik.  Merx-ek  ez (omen) du etimologirik, Meillet 400; balizka mintzalari hunek  dio etruskera-tik letokeela….

Iritzia : doinutiz (fonetik arauez) M/L egoki ;  beraz, balizka merx , mers letorke *Werka- bezalako zerbaitetik: –  < ER-KA-TU”comparar”  , =(bi gauza) parez-par ezarri . Denaren jatorri izanik AUR-, PAR-, BUR-IRI,…. erderen  per-, por-, para-, pro(s), prae-?, prin, etabar. a. b. gr.priasthai “eros-i” , eta pernĂŞmi “saldu”.

Naberan

merkatu: merke-azu(- ekaien trukea egiteko plaza (azu, 7.3)

merke:  behere-ike (- mota baxua, beherapena)

Michel Morvan

Merke: lat. merce(m) “mercancĂ­a”.

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 18th, 2017

Lakarra

etxe «casa». Zaharrena etse izan daiteke (V etze). *hertse-tik etor liteke itxita edo hesia; batetik, “este” eta (61) “saihets” eta, bestetik,  “-e”  (atze-koa:  «atzekoa, atzeko aldea»), aurre «aurrea, aurreko aldea» eta toponimo moderno askotan: Parise, Uztaritze, etab.

Felix Zubiaga

Hitz familia: ETXE, ETZIE, ETZE. Eta ZI eta IZ

Hasiera baten “ETZIE” ESIE, ESI “seto”  eta “esi bizzia” “seto vivo” izan zan, norbere eukiak, abereak EZI (HESI) ahal izateko.- Horrela ESI elementu fisikoa gogozko EZI helburua betetzera etorri zan

Jabier Goitia: Txa (Txæ, Txa, Txe)

Gorputzaren babesa adierazten duen erroa: koba, etxea, ontzia edo zenbait arropa. Gehien erabiltzen dena etxea da baina jatorrizkoa “txæ” izan zen agian, artikulua aurretik jarrita aldarazi zutena gero.

Atziki lez, txikia edo gaztea adierazi nahi du. Bururako babesa ere bada: “txapela”, “txanoa”. Barkuetarako ere erabili izan zen:  “txanel”, “txalana edo txalanta” eta “txalupa”, barku hauskorra, laua eta handia esateko erabili izan direna, baita “lantxa” zerbitzu edo lanterako zena.

Nahiz eta etxea erabili gaur egun ez ditugu ahaztu behar zaharragoak diren berbak: txabola, txabiski, txamizo, txalé, txosna (txa-osna), txoza (txa-osa), etab.

Familia berekoak izan daitezkeenak: Frantsesez “che-z vous”, “cha-peau”…

Eñaut Etxamendi

ETXE : milenioetan, Neolitikoaz geroz, etxea zurez (egurrez) egin izan da ; hortako “aizkoraz joka” adigaia dago nunbait ETXE izenean gorderik; “joka ariz” edo “jokaztu izan”, eta aditzaren ideia derabilan forma gramatikalariek AORISTA deitzen dute; adibidez euskeraz “egon izana“ => EGOITZ;  eman izana==> EMAITZ, eta, ildo berean eta joka(z) egin izana => *jokza bezalako zerbait , edo tunkan-ka egin izana==> gr.TEUKSAI , forma aorista,TUNKHANĂ– “tunkatu”aditzek.

Beraz hortik, beste indo-europear dialekto batean , latineran, badugu TEXĂ– “xirikordatzen , eraikitzen, aterbetzen, babesten dut”, beste dialekto batean, Indietako sanskriteran, TAKSAN , errusieraz DATXA ? eta euskeraz ETXE.

Morvan

agian *etse hitzaren bilakaera.

Forma zahar gehiago: etze, esse, etse, esajaun.

Cp. khoisan etsa “casa”.

(h)ertsi “cerrado” hitzarekin lotu izan da

Txetxeniarrez: (naj) utch “veranda, antesala (cp. vasco eskaratz)”, chöö “casa, interior”, turkoeraz itch, etch, eshe “interior, guarida”. Var. itche.

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: E  | Etiketak: , , , , ,  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Abuztua 01st, 2016

Zubiaga: be+ota

Naberan: behe-soin > soin adarra

Etxamendi : ainitz hizkuntzetan zantzu  eta era berdinsuko hitzak badira, abest. bâzâu(s) , arm. bazuk , gr. pêkhus <<*bbâghu, skr. bhâhu ; latinak grezieratik brac(c)hium , bainan gr. brakhiôn-ek “beso” baino lehenik diona da “soin aldea” (Chtr.193) “partie humérale du bras par opposition à l’avant-bras pêkhus”.

Beraz bi balizkori buruz jo daiteke : 1°-BESO letorke cast. brazo bezalako batetik , /R/ galdurik  ???  2°-osatuzko hitza litaike  BI “2”+ SOIN “espalda”, beraz “dual” bat , begi, belarri, behatz, belhain bezala ???

Morvan: baliteke kaukasieratik etortzea: mecu, bico (c = ts) “id.”, arapaho bees “id.”?

Goitia: Guztiok dakigun bezala, gizakiok eta tximinoak daukaguz aurreko (edo goiko) goi adarrak, aurrez aurre jar daitezkeen adar indartsuak. “bez”,  eta erderazko “reves”, bat dira, Latinezko “reversus” ere, Euskeraren “bez”-etik (reversible) dator. “o”, moduko atzizkiarekin,” bez o”, zera nahi du esan, ” lo que se enfrenta”, besoaren artikulazioak elkarri aurre egin eta tresna eragingarriak besoei esker arbola bateri oratu ahal diogulako.

Agud-Tobar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 28th, 2016

Naberan: behe-lau-une> hankaren beheko laugunea

Etxamendi: BELAUN-A << be- (dual=2) + *el- “bihur :vuelta” + une- “gune : sitio” + -a . Jakina, balizka aurreratzen dugu irakurketa hau, bainan ohar oin edo hatz (pie, pierna) gorputzki adigaia ikusia dela  plegatzen  den zer bat bezala (zango, zanka “cojo”, xainku ….)

Erantzukidetza balizkoak : gr.gônia “izkina, bihurgunea” eta gr.gonu “belaun”, Chtr.,244, “ un rapport [de gônia] avec gonu est universellement  admis, avec addition du suffixe -ia (éventuellement -ios) ; lat.genu , hitt. genu ; skr. jânu ; pehlvi zânùk ….

BE-LAUNA azter ote daiteke ere -launa irakurriz skr. jânu edo zânuk bezalako zerbaiten era senide bezala ??

Felix Zubiaga: BELAUN< BE+LAUKI+UNE

Lakarra: belauriko < *belaur- <belaun

Morvan: Ipar kaukasierarekin lotuta: *bel- “forma biribila”. Cp. belar “aurrez”. Cf. buriatoeratik ere agian: belhen “cuartilla”.
Jabier Goitia:  “bela, bera, bla” erro izenlagun zahar bat da, biguntasunaren beste mota bat adierazteko: “dĂ©bil, flojo…” Hortik, “kañaberak”, baita ere erderazko “blusa” (“bl usa”, edo “maizean lasai, aise”), eta “bela une”, “la parte dĂ©bil”.

Agud-Tobar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)