Aukeratutako etiketa ◊ txerma ◊

• Igandea, Ekaina 03rd, 2018

Nabarraldek egindako manifestuak 13.000 izenpe baino gehiago jaso ditu:

Euskararen defentsarako MANIFESTUA

Nafarroako Gobernuak abiarazi dituen euskararen sustapenerako eta herritarren hizkuntza-aukeraren araberako bazterketaren kontrako politiken aurka deitu den manifestaldiaren harira, behean sinatzen dugunok adierazten dugu:

Giza Eskubideen Europako Hitzarmena errespetatzeko printzipioarekin bat egiten dugula, hizkuntza hautuaren araberako bazterketa debekatzen duena. Inor ez litzateke “lingua navarroruma”, izan Nafarroa Garaikoa zen zein Beherekoa, erabiltzeagatik baztertuta sentitu beharko. Gure nortasunaren oinarrizko zeinua da eta, hau gabe, Nafarroako errelatoa hutsala litzateke, beste interesen mende geratuz.

Euskara izan dela, mendez-mende, jazarpena jasan behar izan duena, izan hau azalekoa edo isilpekoa. Jendartearen agerian gelditu den errepresioa, edo nabarmenak ez izanagatik ere emaitza bera bilatzen zituzten erasoak. Gure hizkuntza ezabatzeko saiakerak hamaika izan diren arren, hizlarien borondatez eta indarrez XXI. mendera bizirik iritsi dela.

Gaztelerarekiko zein frantzesarekiko fobiarik ez dugula sentitzen adierazten dugu. Gure kulturaren osagarri direla sinisten dugu, are gehiago, euskaldun guztiek dakigu dugu gaztelera edo frantsesa, eta askok, hiru hizkuntza edo gehiago. Ez genuke onartuko, hartara, edozein hizkuntza lege, lan arlo edo jendartearen bazterketaren biktima izatea.

Administrazioan -erakunde publikoak protestaren hartzaile diren neurrian- euskara hitz egin, ikasi edo erabiltzea sustatuko duten edozein politika edo neurrirekin bat egin dugula eta egingo dugula, errespetu osoz eta euskaldunen eta euskara ezagutzen ez duten horien arteko begikotasunez. Argi eta garbi esanez, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak horretaz hitz egiten duela, eskubideez, hizkuntzaren erabilera eta ezagutza babesteaz. Denok daukagu gure herriko hizkuntza erabiltzeko eskubidea eta inork ezin digu ukatu.

Laburbilduz, jarrera hipokrita iruditzen zaigula, asmo txarreko pertsona eta elkarteek, gure herrialdeko hizkuntzaren berreskurapenaren aldeko neurrien kontrako manifestaldi bat deitzea, historikoki euskararen garapen naturalaren kontrako debeku eta trabak jartzen aritu diren bitartean.

Herritar guztiak, erakundeak eta edonolako elkarte eta taldeak euskararen ikasketa eta erabileraren alde jartzera deitzen ditugu, etorkizuneko belaunaldiak jendarte bidezko eta anitzago batean bizi ahal izan daitezen.

Nafarroako euskararen sustapen eta erabileraren kontrako manifestaldiaren antolatzaile eta sustatzaileei, deialdia bertan behera uzteko eskatzen diegu, defendatzen dituztela dioten eskubide horien kontra doan heinean.

MANIFESTUAREKIN BAT EGIN NAHI DUT

MANIFESTUAREKIN BAT EGIN DUTEN HERRITARRAK (azken eguneraketa, 05/28, 10:50, 13317 sinadura)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Hizkuntz politika  | Etiketak:  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Abendua 03rd, 2016

Euskeraren Jatorriak Iruña-Veleiari buruz egin diren bi nazioarteko biltzarretako ponentziak liburu batean argitaratu ditu. Lehenengoa 2012an egin zen eta 2. biltzarra aurtengo maiatzean egin da.

Helburua afera hau ondo ezagutzea da, gure historia eta hizkuntzarako ezinbesteko aurkikuntza bihurtu direlako.

Liburuan kanpoko zein hemengo 26 adituk hartu dute parte, arlo guztietakoek: arkeologia, historia, hizkuntzalaritza, egiptologia eta paleopatologia.

Liburua Nabarralderen standean erosi daiteke.

Bestetik Gerediaga antolatzaileen lekuan Bittor Kapanagaren lan guztiak jasotzen duen 1. liburua ere salgai dagoela gogoratu beharra dago.

Iruña-Veleiari buruzko beste liburu biak

Iruña-Veleiari buruz dagoen argitalpen garrantzitsua  Hector Iglesiasen liburua da: Les inscripctions d’Iruña-Veleia. Ez dago Durangoko Azokan salgai baina baina Amazonen.

Eta argitaratu zen lehenengo liburua Juan Martin Elexpururena zen. Ia agortu zenez, orain doan jaitsi daiteke bere webgunetik: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. Hala ere, Azokako Arabera (Txalaparta barruan) argitaletxean aleren bat salgai dago

Horiez gain, bi txosten ere aldizkari zientifikoetan argitaratu ziren.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 14th, 2016

Agurainen izango da:

Zuzenbide Piriniarra gure euskal/nafar kolektibitateak zeukan antolakuntza mota zen, gizartearen baitako harreman sozialak, politikoak eta administratiboak islatzen zituena, besteak beste. Antolakuntza horrek egoera anitz gailentzea ahalbidetu zion gure herriari. Hala, gure kolektibitatearen oinarri nagusia izan zen mendeetan.

Hartara, Zuzenbide Piriniarra gure euskal/nafar kolektiboaren aktibitate sozio-ekonomikoaren, administrazio formulen, politika ereduen eta mugimendu kulturalen ardatz nagusia da.

Jardunaldiaren helburua Eskubide Piriniarraren oinarriak definitzea izango da, ezaugarri nagusiak eta oinarri juridikoak aztertuz; baita mendez mende euskal/nafar gizartearen ardatz administratibo, juridiko eta politikoan izan zituen adiera desberdinak

Izena emateko:

a) Izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali derechopirenaico@gmail.com helbidera.

b) Nabarralde-ren web orrialdean inprimakia bete: www.nabarralde.com (on-line inprimakia)

c) Ordaintzeko: Egunean bertan, ala ES49 3035 0058 34 0580097942 (Laboral Kutxa) kontu korrontean.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)