Aukeratutako etiketa ◊ beltz ◊

• Asteartea, Urtarrila 31st, 2017

Ondorengo artikuluan Jonek grafito famatuari buruzko azterketa terminologikoa eta sintaktikoa egin du: ORHI, ORI, GORI… Ostrakon_16635_Jon_Nikolas

Hona hemen artikuluaren zati bat:

3.) VIILIIIAN GORI BISI TA ES TA VIILIII NOVVA, BANA OSOV POLITA.

3.3. VELEIAN  GORI BIZI (NAZ) ETA EZ TA VELEI NOVUA, BAÑA  OSO U POLITA

3.3 en Veleia  alta vivo  y no es Velei la nueva, pero (tiene) sana agua buena

Es en la tercera frase donde se concreta el carácter espacial de la residencia del sujeto con una descripción del lugar privilegiado donde vive, situado en la parte alta con respecto a la nueva Veleia. La casa del sujeto se localiza en el interior del recinto amurallado junto a la cisterna del agua mientras la nueva Veleia se sitúa extramuros, en la parte baja. Se trata de una certera descripción urbanística que delimita Veleia dentro del conjunto de las propias murallas, mientras que VELEI NOVUA (VELEI NOVU+A), corresponde al sector identificado por Eliseo Gil en la imagen aérea, en el exterior. Desde la orientación lingüística es importante destacar en la frase el modo en que aparece el artículo con respecto a la extensión de la ciudad extramuros primero, y sobre la calidad del agua, después:

En VELEI NOVUA (VELEI NOVU+A), se comprueba que la (-A) final de Veleia no es orgánica, porque, al presentar la forma VELEI NOVU+A, el artículo acompaña al adjetivo como corresponde a la morfología del euskara/eskuara. De igual manera, OSO U POLITA (OSO UR POLIT+A), responde al orden de composición donde el artículo determinante se une al adjetivo.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Ostirala, Ekaina 10th, 2016

Ekainaren 2. asteburu horretan Philondenx  (Pautik 40km-tara) seguruenik ezezagunena den baina Euskal Herrirako oso garrantzitsua izan zen aldi historikoari buruzko jardunaldiak egingo dira. Aldi hori, V. mendea, erromatar inperioa jausi zenean eta kontrabotere bat sortu zenean “transizioaren” “traizioari” aurre egin ahal izateko (Erromako botere patriarkal eta zentralistari beste itxura bat eman nahi izan zioten Elizaren mozorropean, betiko jauntxoek agintzen jarraitzeko). Orduan, Nafarroako erreinua sortu ahal izateko baldintza egokiak sortu zirela diote ikerle batzuek.

Hizlariak:

- Felix Rodrigo Mora
- Jon Nikolas
- Afri – Maria Bueno Gonzalez
- Txema Uriarte
- Tomas Urzainki

Aurkezpena

Bagaude mugimenduak Galian eta Hispanian batez ere V. mendean egon ziren (Garonaren eta Ebroren artean, hau da, Euskal Herri historikoan). Estatu erromatarren krisi orokorrari emandako erantzuna izan ziren. Haiei buruz gutxi badakigu ere haien ideiak honako hauek izan ziren: gizarte aske, komunal eta burujabea eta elkarbizitza.

Monakato kristau iraultzailearekin (zenobitismoaarekin) zuen lotura bikoitza zen. Batetik mugimendu horren pertsona adierazgarria Marsellako Salviano izan zelako. Bigarrenik, bagaude mugimenduko heroi batzuek ideia zenobitikoak bereganatu zituztelako.

Bagaudeak Goi Erdi Aroaren iraultzaren protagonistak dira, orden erromatar eta erromatar ostekoa likidatzeko asmoz sortu zena. Bertan bi indar batu ziren, batetik herri aurrerromatarren tradizioei eusten zizkieten herriak. Bestetik, hastapeneko kristautasunaren ideiak, Nizearen Kontzilioan (325) Eliza sortzeko traizionatu zituztenak, baina geroago, mugimendu monastiko, eremitiko eta zenobitikoaren bidez berreskuratu zirenak.

Hortik Europa berri bat sortu zen, Goi Erdi Aroan hain zuzen ere.

Ikerle batzuek mugimendu bagaudiarrak seguruenik zuzenbide piriniarraren oinarriak eta Nafarroako Erreinua sortzeko baldintzen sortzaileak izan zirela diote. Beste batzuek ordea gai honi buruz informazio gutxi dugula diote.

Ekarpena: 65 € (janaria eta ostatua barne)

Antolatzailea: HUN – HerriUNibertsitatea

Laguntzailea: Bagauda Kolektiboa

Informazioa eta izena emateko: herriuni@gmail.com- 636 875 734

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Maiatza 25th, 2016

Jon Nikolas Lopez de Ituiño

Bagaude mugimenduari buruzko zertzeladak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Historia, Jon Nikolas  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Maiatza 22nd, 2016

Koenraad Van den Driessche: Zazpi urteko ikerketak Iruña-Veleiako misterioaz

Zazpi urtean lau eremu ezberdinetan egindako ikerketen emaitzak erakusten ditugu. Hauek dira eremuak: Batzorde Zientifiko Laguntzailearekin loturiko alderdi  zientifiko-administratiboak, ebidentzia fisikoak, grafologia, eta jantzitako gurutzeen aurkikuntzen kronologia.

Batzorde Zientifiko Laguntzailearekin zerikusia duten agiriak aztertu ondoren, zera ondoriozta dezakegu ziurtasun osoz: batzorde horrek ez duela era independentean jokatu, eta ez dela inoiz ondorio formal batera iritsi. Administrazioak eten zuen Batzordearen ibilbidea; gainera administrazioak berak atera zituen ondorioak batzorde horren azken bilera baino lau egun lehenago, artean txosten bakarra zegoenean eginda. Honek guztiak garbi adierazten du iruzur hutsa izan dela prozesua,  eta ez duela inolako autoritaterik zientziaren ikuspegitik.

500 grafito baino gehiagoren bereizmen handiko irudiak aztertu ditugu zehatz-meatz, eta horietako askotan aurkitu ditugu inoiz ondo ikertu gabeko ebidentzia fisikoak, ebidentzia horiek informazioa eman arren grafitoak noizkoak diren antz emateko,  antzinakoak ala berriak diren bertan ibilitako eskuak. Ikerketa hauen historia ezagutu eta ebidentziak dokumentatu ondoren, eman daitekeen aholku logiko bakarra hauxe da: neutraltasuna bermatua eta mundu mailako onespena duen erakunde batek aztertu beharko dituela ebidentzia hauek.

Txosten grafologikoei dagokienez, numeroen bidez aztertu ditugu inskripzioen neurriak. Estratigrafia mailako diferentziei egotzi dakizkieke ondorioak. “Beste bat” delakoak burutu du ikerketa, gehienbat, irudiak geureak diren arren.

Jantzitako gurutzeen kronologia eta ebidentziak aztertu ditugu literaturan. Harrigarria bada ere, aurki daitezke horrelakoak Batzordeko adituek diotena baino mende bat edo bi lehenago. Interpretazio kristaua egiten diegu erramuaren motiboa duten Hispaniako eta inperio erromatarreko beste leku batzuetan agerturiko irudiei.

Miguel Thomson Okatsu: Kristo, aihena eta izar urdina: Iruña Veleiako bi euskal grafitoren interpretazio berriak

Komunikazio honetan, Iruña-Veleia aztarnategiko euskerazko bi grafito aztertzen dira, 13364 eta 15147 piezak. Lehenak Aitagurea-tik hartutakoak diruditen bi esaldi dakartza, “geure ata zutan”, eta “egin badi zur[ ]”, eta bi esaldi horien artean beste bat ageri da, zeinen lehen hitza reinu interpretatu duten zenbait autorek, nekez irakurtzen den arren.

“Aien X Iesus ta” da esaldi horrentzat proposatzen den irakurketa berria, esanahi honekin (hitzen ordena errespetatuz): “aihena (mahatsondoa) Kristo Jesus da”, edo euskera zuzenean: “Jesukristo da aihena (mahatsondoa)”. (“Jesucristo es la vid”, gaztelaniaz). X letra Kristoren sinboloa litzateke (letra hau baita Kristoren lehena –Χριστος- grezieraz, eta San Juanen ebangelioko bi bertsetez ari delakoan gaude, zeinetan Jesukristo aihenarekin identifikatzen baita. Analizatzen den bigarren piezako (15147) testuak “urdin / X / isar” dio; urdin isar-en esanahia gardena da, eta bi hitzen artean kokatuta dago X-a Kristoren sinbolotzat interpretatzen dugu.

Bigarren grafito hau “Egunsentiko Izarraz” ari delakoan gaude, harekin identifikatzen baita Jesukristo Apokalipsiko bertset batean. Kolore urdina Sirio izarraren erreferentzia izan daiteke agian, antzinako Egipton ‘egunsentiko izar’ gisa ezagutua; edota balio sinbolikoa izan dezake, jainkoaren legea betetzearekin edo erregetzarekin zerikusia duten Bibliako pasarteak tarteko direla.

Aztertutako bi grafitoak antzinako euskeraren eta euskaldunen artean kristautasunak izan zuen hedapen goiztiarraren lekuko baliotsuak dira Arabako herrialdean.

Antonio Rodríguez Colmenero: Veleiako  aparteko grafitoei buruzko  txosten ofizialaren gaineko ikuspuntua

Mikel Larrañaga: Gai paganoak eta kristauak Iruña-Veleian: testuingurua kontuan hartzen duen ikuspegi bat

Iruña-Veleiako Jainkozko paganoak agertzen dizkiguten ostraka gehienen (III. mendearen 2. erdialdea) eta aurretiko testigantzen artean, hau da, batez ere botozko epigrafian jasoriko jainkozko gutxien artean, mende bat edo biren arteko aldea dago. Interpretatio romana-ren arabera hautemanik, ostrakek karistiarren eta inguruko tribuen jainkozkoen, erromanizazio kulturalaren eta erlijiozko sinkretismoen ulermen eta interpretaziorako posibilitate berriak agerterazten dituzte. Zorizkoak liratekeen eta bestelako kanpoko eraginez beste, jainko eta jainkosa batzuen presentziak eta beste batzuen gabeziak, Iruña-Veleiako eta inguruko sinesmen eta kultu paganoen balorazio batera eraman dezakete, ekialdeko kultu misterikoak barne.

Gai kristaua azaltzen duten ostraka polemiko gehienak III. mendea eta IV.ren hasieratan kokatzen zaizkigu, baina zaharrenen kronologia goiztiarrak (II. mende bukaera, III.ren hasiera), kristautzearen hasiera proto-ortodoxiak beste korronteen aurrean bere oinarriak finkatzen ziharduen garaian kokatzen gaitu. Iruña-Veleiako komunitate kristauaren ezaugarriei erreparaturik, jatorrian behintzat, proto-ortodoxiarekiko moderatua zen korronte judeokristau baten parte izatearen posibilitatea planteatuko dugu: nazareno edo nazoreoak.

Ulrike Fritz:  Egiptomania Erromatar Inperioan: Iruña-Veleian egiptoar antzeko hieroglifikoekin agertutako ostrakak eta hezurrean latinez idatzitako jainko egiptoarrak

Iruña-Veleiako “Domus Pompeya Valentina (DPV)” izeneko etxaldean K.o. III. mendeko 400 objektu baino gehiago topatu ziren hainbat idazkun eta marrazkirekin. Pieza batzuk egiptoar antzeko ostrakak bezalakoak dira (zeramika zatiak) profil bereko hieroglifikoekin. Beste batzuetan egiptoar jainkoen latinezko idazkunak daude. Garaiko egiptomaniaren zantzua ote? Iruña-Veleiako aurkikuntzei erreparatuz gero ikus daiteke badaudela paralelismo batzuk Italia Zaharrean, hots, geroagoko Erromatar Inperioan egindako aurkikuntza batzuekin.

Augusto enperadoreak Egipto konkistatu zuen eta hauxe izan zen Erromatar Inperioaren “egiptomania”-ren hasiera. Eta K.o. IV. mendera arte modan egon zen egiptoar kutsuko elementuak erabiltzea, nobleen jabego pribatuetan batez ere (adibidez Domus Livia eta Aula Isiaca Erromako Palatinon, edo Domus Loreius Tiburtinus/Pompeji-n). Ohikoa zen Erromatar Inperioan dekoratzeko motibo eta forma zaharrak kopiatzea lilura estetikoak eraginda eta baita egiptoar kutunen babesa erdiesteko asmoz ere. Eta berdin arkitekturan ere, Egipto zaharreko ondarea mantendu nahi zuten erromatarrek.

Hirugarren arrazoia da egiptoar erlejio zaharrak geroz eta liluratuago zeuzkala erromatarrak eta Isis eta Osiris gurtzeak goia jo zuen Iseum eta Serapeum tenpluetan.

Egipto zaharreko kulturaren eragina berebizikoa zen Erromatar inperioan eta haren oihartzuna Iruña-Veleiaraino iritsi zen.

Jon Nikolas Lopez de Ituiño: Iruña-Veleian agertu den Geure Ata -eta ez Ata Gurea- formak grafitoen egiazkotasuna bultzatzen dute.

Hitzak (ATA eta GEURE) eta ordena sintaktikoa ikusita, esan dezakegu Iruña-Veleiako testua ezin hobeto egokitzen zaiola garai horri dagokionari eta oso zaila gertatzen dela euskara ez zekien  faltsifikatzaile batek ordena horretan idaztea.

Alde batetik, GEURE erabilpen orokorrekoa da mendebaldeko euskararen eremuan eta ohikoa da XVII. mendeko eta XVIII.aren hastapenetako lapurtar autoreen artean (Mitxelena). Geroagoko mendeetan dokumentatua dago Euskal Herri osoko autoreen baitan GURE aurrezte fonetikoaren  metaplasmoa. Erlazio prepositiboaren ordena mantendu egiten da diakronikoki kontzeptu berrien formazioan:

GEUREGANATU, «gurekin bildu», «elkartu»; GEUREGANATZE, «guk hartu…».

Bestalde, ATTA hots sabaikaritua, Azkueren arabera, Nafarroa Garaian (NG), Gipuzkoan (G), Lapurdin (L) eta Erronkarin (ER) esaten zen. Bizkaian (B) ez da horrela ahoskatzen, AITA baizik.

Azkenik, ia garrantzizkoena sintaxian aurki dezakegu. Eta, zalantzarik gabe, esan daiteke gure hizkuntzaren genioari berezkoak zaizkion ezaugarriei egokitzen zaiela testua:  GIIVRII  ATA / YAVEH… IRUÑA-Veleiako ostraketan ikusten duguna… Jose Antonio Arana Martijaren Gure Aitaren 24 bertsioetatik 21etan, Juan Pz. de Betolazaren 1596ko bertsioaren ordena bera ikus daiteke, non zerabilen “Aita Gurea” latinaren ordena berean (Pater Noster). Iruña-Veleian, ordea, euskararen ordena naturala agertzen da (posesiboa+izena): Geure Aita, Leizarragak (1571), Azkuek (1896) eta Sabino Aranak (1901) bakarrik proposaturiko ordena, arrakasta izan ez zuena. Agian etorri da garaia da berreskuratzeko.

Antonio Arnaiz Villena: Iruña-Veleiako iberiera penintsula eta atlantikoko testuinguruan

Guk Iruña-Veleian grafitoak aurkitu genituen iberiar idazkunekin eta 2012an publikatu. Komunikazio honetan Iruña-Veleiako iberiera testuinguruan jartzen dugu Kanariar Uharteetan ez ezik Iberiar Penintsulan  eta Frantziaren hegoaldean aurkitutako iberiera-tartesikoarekin. Halaber datu genetiko eta linguistiko berriek erakusten dute Britainiar Uharteetako populazioa gehiengoz Iberiar Penintsulako jendeaz bete zela  -Frantziaren hegoaldekoa eta Euskal Herrikoa, K.a. 10.000. urtea baino lehenago izotzak erretiratu zirenean eta gainera eremu tartesikoan mintzatzen zen antzeko hizkuntza bat eraman zuten.

Gaur galesera zaharra dezifratu edo deskodetzen ari dira idazkun/itzulpen lanetatik abiatuta. Irlanda eta Britainia Handiko biztanleek tartesikoaren antzeko hizkuntza bat mintzatzen zuten eta genetikoki Iberiako biztanleekin ahaidetuta daude. Orobat geratzen da barne Kanarietako Guantxeen parte bat ere. Halaber ari dira aztertzen Atlantiar Europa eta Ameriketako iparralde eta hegoaldeko ahaidetasun genetiko eta linguistiko nabarmena.

Antton Erkizia Almandoz: Kristautasun gnostiko eta ez-kanonikoaren aztarnak ote?

1. gogoeta: Jesus gurutzean iltzatua, besoak zabalik, bi lapurren artean. Erreparatu bere gaineko “ ” marratxoetan. Iruña-Veleiako beste grafitotan batzutan horrelaxe idatziak ageri dira: “YAVEH”, “ATA”, “JUPITER”…marratxoen artean. “Komillak” omen, adituen ustetan,  beraz grafitoak faltsuak, diote.

Ez ote dira “santutasun” komatxoak? Gaur egun, aureola edo uztai bat  jarriko genioke Santuari buru gainean. Baina, kristautasunaren lehen aldi hartan, nola marraztu “Santutasun” kontzeptua?
Santua izanen zen argiak jotakoa, Iluminatua…. Buda ere Iluminazioa lortu zuen gizakia izan zen. Mitra eta eguzkia, Gnosia…Hemen gurutzean azaltzen den Jesus horrek “Argia” dario?  Izpi-izkien artean, Buda edo Mitraren antzera?

2. Gogoeta: Golgotaren azpikaldean: bide bat doa lur azpitik, hots, ez da bidexka bat, bide zabal bat da, bide horretatik norbait jaisten ari da eta etzanik dagoen batekin elkartzen da. Haedes-erako edo Infernurako Jaitsiera ote, Gurutzean hil ondoren? Ebanjelio kanonikoek oso azaletik aipatzen du pasarte hori, baina luze eta zabal mintzo da pasarte horretaz Nikodemoren Ebanjelio gnostikoa ez-kanonikoa.

Badu Iruña-Veleiako grafito honek kristau mistiko/gnostiko aztarnarik? Zeren gnostikoentzat, oso beharrezkoa zen mistikoki hiltzea  eta gure barruraino jaistea, gero argitara ber-piztu ahal izateko.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 07th, 2016

Iruña-Veleiari buruzko 2. Nazioarteko Biltzarra. 2001

Egitaraua
02. Sarrera Bideoa
03_Eliseo_Gil_Zubilaga
(laburpena) Bideoa

04_Idoia_Filloy_Nieva (laburpena eta ponentzia) Bideoa

05_Edward_Harris (bideoaren laburpena) Bideoa 1 Bideoa 2

06_Juan_Martin_Elexpuru Arregi (laburpena eta zenbait diapositiba) Bideoa

07-Alicia_Satue_Lantaron (laburpena eta ponentzia) )  Bideoa

08_Mapi_Alonso_Fourcade (laburpena eta ponentzia) Bideoa

09_Luis_Silgo_Gauche (laburpena eta ponentzia) Bideoa

10_Mikel_Urkola_Elizegi (laburpena eta ponentzia) Bideoa

Mahaingurua: Bideoa

11_Koenraad_Van_den_Driessch (laburpena eta ponentzia) Ama Ata Bideoa

12_Miguel_Thomson_Okatsu (laburpena eta ponentzia)

13_Antonio_Rodriguez_Colmenero (laburpena eta ponentzia)

14_Mikel_Larrañaga_Arregi (laburpena eta ponentzia)     Ponentzia_osoa Bideoa

15_Ulrike_Fritz (laburpena eta ponentzia)  Bideoa

16_Jon_Nikolas_Lopez_de_Ituiño (laburpena eta ponentzia) Bideoa

17_Antonio_Arnaiz_Villena (laburpena eta ponentzia)  Bideoa

18_Antton_Erkizia_Almandoz (komunikazioa)

19. Nola askatu Iruña-Veleiako korapiloa? Patxi Zabaleta, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Iñigo Larramendi, Xabier Otsoa Aldakoa, Patxi Alaña Bideoa

20. Erakusketa: Karlos Uraga

Laburpenak

Altxor arkeologikoa

Altxor linguistikoa

Altxor historikoa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urtarrila 25th, 2016

Jon Nikolasek egindako artikulu honetan indusketa arkeologiko honi buruzko informazioa irakurri dezakegu: kokapena, historia, etab. Aintzinako Iturritza herria da, Auritz ondokoa, Nafarroan.

ITURRITZA

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Ekaina 29th, 2015

Jon Nikolas Lopez de Ituñok landa erroari buruz euskal toponimia handian eta batez ere txikian duen presentzia azaldu zuen. Eremu semantiko antzeko beste hitzak (country…) aztertu eta paleolito garaian euskal nitxo ekologikoaren hedapena kontuan hartuta (Asturiasetik Alemaniaraino) hitz hau euskal jatorrikotzat izan daitekeela proposatu zuen.

Jon_Nikolas_LpezItuno

LANDA (NG, B, G, L, BN, ER), «campo», «campiña trabajada o apta para ello», «el campo sin cultivar donde pasta el ganado», «tierra cultivada», es la matriz de muchos compuestos toponímicos con raíces en todo Euskal Herria; también «terreno estepario, arenoso»; un término de la Bardena se denomina LANDAZURIA, «campo blanco», campo que ha perdido el verdor, el color verde de los vegetales, «campo quemado», tierra estéril. En euskara próximo a LUR, «tierra», LARRE (NG, B, G, L, BN, Z), como imagen de un sustantivo significa «pastizal, prado natural», «terreno inculto». Su variante LARRA se localiza en toponimia en puntos extremos y distantes de la geografía de Euskal Herria tanto como LANDA.

En el caso de la raíz ladh-, con su sentido ‘estar escondido’, el griego λανθάνο (lantháno), ‘ocultarse’ (griego dórico, anterior a la unificación s. V a. C., λάθω), reduce el verbo a un adjetivo *landh, ‘oculto’. La investigación de los conceptos sujetos por el sentido y el significado en otros idiomas de la familia indoeuropea permite establecer el sistema de relaciones lógicas: así en alto alemán, la voz luog, ‘guarida’, ‘agujero’, repone la imagen de la descripción directa de lo que está oculto, el lugar escondido.

De la misma manera, en irlandés moderno landair, y su variante landa, significan ‘almacén’, ‘despensa’, lugares donde se guardan géneros y alimentos, ocultos y preservados. Las asociaciones de la palabra landair, con acepciones emergentes que suscitan nexos potenciales desde el significado original, son ‘retiro’, ‘alojamiento’, ‘soledad’; ideas, todas ellas, que mantienen viva la imagen de la cueva. Un lugar de refugio en el pensamiento discursivo desde su origen escondido del Paleolítico que los celtas llamaban ‘el abismo’, Annwfn. En ningún caso se entiende como LANDA (NG, B, G, L, BN, ER), «campo», significado propio del euskara.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Apirila 15th, 2015

Jon Nikolasek, maiatzaren 9an Zestoan egingo den Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarrean Europako toponimian luze-zabal dagoen hitz honi buruz hitz egingo du:

La etimología de la palabra country, y su relación con land, es un tema que concierne al más antiguo significado desde el sentido genérico de ambas como tierra. Son términos que se consideran en conexión con sus raíces de relación y el sentido originario como voces del pasado que llegan desde una misma familia indoeuropea Sin embargo, cuando se habla de la historia del Country, se identifica la palabra con un ámbito popular de música, derivada del ritmo folklórico y las melodías de los emigrantes celtas. Countrylandia es a back-country como lo rural es al contenido que viene de atrás.

La lengua es el medio de comunicación del pensamiento de los humanos. Las expresiones de una oralidad extendida son las acepciones que surgen como significado de las palabras y de los conceptos desde la singularidad de las imágenes, desde sus propias matrices primitivas. Country of Origin Labeling (Etiquetado de País de Origen) ha creado el acrónimo COOL en base a Leyes Agrícolas de 2002 y 2008 para la comercialización de productos. En este caso una acepción de country es ‘país’, mientras que, anteriormente, hemos definido el mismo concepto como ‘lo rural’. Con la nueva metáfora, COOL, se ilumina una aglutinación compuesta mediante los nexos y la unión de las partes rica de significaciones en un ahorro fonético de contenido de ideas.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)