Aukeratutako etiketa ◊ odon ulibarrena ◊

• Igandea, Abuztua 12th, 2018

Odon Ulibarrena antropologoak artikulu honetan euskaldunok bizirauteko eta Zibilizazio Indoeuroparrak ez asimilatzeko bi “sekretuei” buruz  hitz egin digu.

Euskaldunon jatorria XIX. eta XX. mendeetako misterio antropologiko handienetako bat izan da eta ikerle askok aztertu dute.  Paolo Francalacci-k dioen moduan (Sassari Unibertsitateko Genetika Ebolutiboko Laborategiaren zuzendaria): “Herri baten sorrera ondo ulertzeko datu antropologiko, linguistiko, arkeologiko eta genetikoen integraziotik etorri behar da”.

El Origen de los VascosSantimamiñe. Iturria: www.santimamiñe.com

Euskaldunon jatorria argitzen joateko osagai asko ditugu, besteak beste:

El Euskera
La FisionomĂ­a
La SerologĂ­a
La Biogenética
La Cultura
El Humanismo: Gizabide
Los Megalitos
Gizabidea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Maiatza 31st, 2017

Odon Ulibarrena Irozek Irurtzun emandako audio hitzaldia gauza askotagatik oso interesgarria izan zen: Gizabidearen zehar Eskuaraz – Gizabidea: la forma de ser de un un pueblo entendida a través del euskera. Bertan, gure arbasoek haien burua gobernatzeko izan zuten kemena eta abilezia zehatz mehatz kontatzen du eta, horretarako, gure historiaren ezagutza zabala erakutsi digu Odonek.

Bere ustean Gizabidea, hau da, euskaroek izan zuten gizalegetasunari esker iraun ahal izan dugu herri moduan milaka urteotan. Bere ponentzia zinez interesgarria da gure historia behar bezala ezagutzeko eta gaur egun saltzen diguten “demokrazia” eta zibilizazio honen hainbat kontu beste ikuspegi batetik ikusi ahal izateko.

Ponentzia: 05-Odon_Ulibarrena_Iroz. Hemen zenbait aipamen jarriko dugu:

Joxemiel Barandiaran

Nafarroako Pedro Mariskalaren Fundazioaren aurkezpenean: “(Artetako) erakusketa huntara heldu diran ikusliarrak ikasten ahal dute, gure ustez, nolakoa dan edo izan dan gure herri hau. Honengandik etorri bai zaigu gure ezikera berezia: bizikera bitxiak edo alde berezidunak, herri-jakintza ontsua, izkuntza oroitzapenez betea eta gizabide bat gizaldietan euskaldunen elkarte eta jardueraren esoin eta zuraje izan dana”.

Felipe Arrese Beitia

Agur illun bat egin deuskue guraso zarren lagiak,
umezurtz batzuk gelditu gara billosik Foru gabiak;
izan ba’giña eurak legetxe Euskeriarenzaliak,
oro ta garbi gordeko ziran ohitura aiñ miragarriak.

Errazoiagaz esango dabe geure urrengo umiak,
izan giñala duda bagarik ero ta zoro garbiak;
jakingo dabez Euskeriagaz genduzan eskubidiak,
erderazale giñalako galdu egiñ zirala guztiak.

Juan de Lakotza (Juan de “la Cosa”)

Gizakiak libre jaiotzen dira, ez gatibu.
Berezko eskubideagatik inor ez dago besteen gainean.
Hobe da norbereren eskubideari uko egitea, ezen besteena zapaltzea.
Jabego pribatua zilegia da, baina jabe guztiek zenbait unetan haien ondasunak partekatu behar dituzte eta beharrizan handia dagoenean dena denona da.
Askatasuna bizitza bezain garrantzitsua da.
Epaileak torpurapean errudunaren aitorpena jaso badu ezindu du zigortu, horrela jardunez gero ezin delako epailea izan.
Epaitu eta zigortu ez den pertsona ezin da hil.
Nazio orok bere burua gobernatzeko eskubidea dauka eta nahi duen erregimen politikoa aukera dezake nahiz eta onena ez izan.
Erregearen botere guztia naziotik datorkio, nazioa, hasieratik aske delako.
Gudu bat ere ez da bidezkoa.
Gudua bidegabea bada, herritarra ez da joan behar nahiz eta printzeak agindu.

Etxahun Irurikoa

Pakearen urtsoa: hemem zaite geldi, lur hau da sakratua, deitzen da Euskadi. Sorte txar batek joak girare aspaldi, denak anaiak eta bizi bi alderdi, gerla da berrikitan, pasa hemen gaindik, Eskualdunen urtsoa othoi mintza bedi. Oi Eskualdunak ez begira gau beltzari bainan bai izarreri, Bakea dela zueri

Odon Ulibarrena Irozen ponentziaren amaiera

Bilera honetan izateak postutzen nau. “Jator” erderaz esaten da “fértil” eta “Ascendencia-Origen“, “Jatorri” esaten da eskuaraz. Eskual Herriaren Jakintza oso aintzina eta zabala da. Garbi da Eskual semia bizitzen dela eta bizi jarrai dezan, ikerlariak Eskuikune dugu. Goethek esan omen zuen “no basta con saber, hay que aplicar el Saber; no basta con Amar, hay que Obrar”. Ezagutu ezkero, erakutsi beharrez gara.

Abadia konturatu zen Eskualherria hain gaixoa zela eta pilotazko partida antolatu omen zuen Burjabetasuna indartzeko. Bera baino oso lehenagoz, Larramendik (1690-1766) idatzi omen zuen: “… ÂżQuĂ© razĂłn hay, vuelvo a decir, para que esta naciĂłn privilegiada no sea naciĂłn aparte, naciĂłn de por sĂ­, naciĂłn entera e independiente de las demás … Âżpor quĂ© tres provincias en España (y no hablo ya del reino de Navarra) han de estar dependientes de Castilla, GuipĂşzcoa, Alava y Vizcaya, y otras tres dependientes de Francia, Labort, Zuberoa y Baja Navarra? …”.

“Euskaldunen Aberria, Euskadi da” Sabino jaunak esan omen zuen. Eskualdun Arbola loratu hasi zen berriro XIX mendean. Bainan, jauntxoak zirelako “los polĂ­ticos profesionales cambiaron los raĂ­les”. “Jaungoikoa eta Lagizarra” jelkideen bidea zen eta jauntxokoenak, “lehenengo Alderdia eta gero Aberria”. Desastre oso andia etorri zen bainan poliki-poliki Eskual Herria itzuli zen Aintziñeen bideari. Eskual Ezikera loratu ezkero, berriroz alderdikoak sortu ziren ere bai. Etaaaa … “intentaron pero no consiguieron volver a cambiar los raĂ­les porque gato escaldao del agua huye”.

Eskual Herria gaixo dagoela benetan uste dut. Bainan adinagatik, “achaques” bezala. Ohiar ta lore ainitz oraindik ikus leike Eskual Arbolan, Iparragirreren denboran bezala. Auzokrazia eta Burjabetasuna, adar oso gogorrak ziren bainan orri ta lore gutxi orain. Gaixotasunaren koska nun dago ba? Nire ustez, mekanismo batean; bihotzetan. Gizabidea bihotza da bainan Buruzko partez sasoia eskeintzen du. Ongi egiteko lan hori, Buruan dago “txip” bat. Norbaitek bere txip egin leike bainan “seres gregarios” garelakoz gehienak erosi nahiago dute: HOR DAGO KOSKA. “Bakoitza Berea” Eskurantza dugu baiñan ezezik erabiltzen.

Txip erosten jarraitzen baldin badugu bitartean zoroztuko gara Gizabideko bidea lortzeko, eta Gizabiderik bage, Eskual Helburuak ezin dira lortu.

Ados nago Arrese Beitia jaunarekin: “Neure anaiak bat izan beti euskeldun siniskeretan; bat izan geure uste, eretsi, gogu ta asmuetan. Fede bizi baldin ba dugu, biotz eta arimetan, bakez oraindik biziko gara, mendi, atz eta ibarretan”.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)