Aukeratutako etiketa ◊ patxi zabaleta ◊

• Larunbata, Ekaina 29th, 2024

Sarrera

18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok ikertzen jarraitzen dugu eta datazioak ukatu zituztenek IruƱa-Veleia hondeamakinarekin suntsitzen jarraitzen dute, etengabe.

Gai hau argitzeko mota askotako ekintzak egin dira baina, bereziki, orain arte gauzatutako IruƱa-Veleiari buruzko egindako hiru biltzarrak aipatu behar ditugu. 2012an lehenengo biltzarra egin genuen eta besteak beste, Edward C. Harris arkeologia modernoaren aita eta beste hainbat aditu izan genituen. Ondoren, 2016an, bigarren biltzarra eta 2021ean hirugarrena. Guztira 24 aditu izan dira, hemengoak zein kanpokoak, hainbat ikerketa arlotakoak.

Biltzar horietan guztietan ikusi dugunez, grafitoak egiazkoak izateko gero eta arrazoi gehiago daude eta, horrez gain, faltsutasunaren aldeko argudio guztiak ezeztatuz joan dira urte hauetan.

Oraingo Biltzarraren hizlarien ponentziei esker azken ikerketak ezagutu ahal izango ditugu eta baita azken suntsiketak ere. Horrez gain, komunikazioak aurkezteko aukera egongo da biltzar honetan.

IruƱa-Veleia euskal arkeologiaren eta hizkuntzalaritzaren ardatzetako bat bihurtu da. Bertan gauza asko ikusi daitezke: ondare arkeologikoan zelako aberastasuna dugun, politikariak nola ari diren ondare hori suntsitzen eta kultura eta euskera babestu behar dituzten erakundeak nola ari diren beste aldera begiratzen.

Hala ere, hemen gaude eta beti egongo gara, tinko, IruƱa-Veleia argitzen laguntzeko grafitoak datatu arte.

Egitaraua

09:30 Harrera – RecepciĆ³n

09:45 Aurkezpena – PresentaciĆ³n

10:00 Joseba Lizeaga Rica
Licenciado en Biologƭa y Diplomado en Estudios Avanzados en Estadƭstica, InformƔtica y MatemƔticas
ĀæCuĆ”ntas manos hay en los textos de las ostracas encontradas en IruƱa-Veleia?

10:30 Xabier Gorrotxategi Anieto
Arkeologoa. Geografia eta Historian doktorea
El fracaso de la filologĆ­a en la autentificaciĆ³n de textos antiguos: los casos de Irulegi e IruƱa-Veleia

11:00 Luis Silgo Gauche
Doctor en GeografĆ­a e Historia
Inscripciones paleocristianas, protovascas y latinas, de la muralla de IruƱa-Veleia

11:30 Miguel Thomson Okatsu
Investigador CientĆ­fico de los Organismos PĆŗblicos de InvestigaciĆ³n
Trazabilidad, lectura e interpretaciĆ³n del grafito en lengua vasca de la pieza 15656 de IruƱa-Veleia, un plato hallado en un enterramiento

12:00 Atsedenaldia – Descanso

12:30 Patxi Zabaleta Zabaleta
Abokatua eta euskaltzain emeritua
IruƱa-Veleiako indusketa berrasi

13:00 Mikel LarraƱaga Arregi
Historian doktorea
En busca de la paloma perdida: un particular escape room en el Museo de Arqueologƭa de Ɓlava

13:30 Juan Martin Elexpuru Arregi
Idazlea eta euskal filologian doktorea
Euskalduntze berantiarra, euskarazko grafitoak izutzeko mamua

14:00 Bazkaria-Comida

16:30 Josetxo Mendia Azurmendi
Lanbidez baratzezain ekologikoa.Afizioz historia zalea eta IruƱa-Veleia Martxan-eko kidea
IruƱa -Veleia, etenik gabeko suntsiketa

17:00 Eliseo Gil Zubillaga
IruƱa-Veleiako zuzendaria (1992-2008)
Reflexiones de un arqueĆ³logo condenado

17:30 Tomas Elortza Ugarte
Irakasle erretiratua
IruƱa-Veleia: bibliografia bateruntz

18:00 Komunikazioak ā€“ Comunicaciones
Partaideek gai honi buruz komunikazioak aurkezteko aukera izango dute (informazioa eskatu)
Los participantes tendrĆ”n opciĆ³n de presentar comunicaciones (solicitar informaciĆ³n)

18:30 Mahai ingurua – Mesa redonda
IruƱa-Veleia: estadoĀ de la cuestiĆ³nĀ y propuestasĀ de actuaciĆ³n

19:30 Itxiera ā€“ Clausura

Erakusketa, Ostracabase, Ā Geostraka eta webguneak

Biltzarrean ā€œIruƱa-Veleia: historiak ezin du itxaronā€ izeneko Carlos Uragaren erakusketa ikusi ahal izango da, euskerazko eta kristautasunarenĀ  grafito garrantzitsuenen erreprodukzioekin.

Bestetik, Ostracabase ezagutzea komenigarria da. Bertan Lurmenek topatutako grafito guztiak ikusi daitezke, haien ezaugarri guztiekin: argazkia, testuak, garaiaā€¦

Era berean, aztarnategiaren eta grafitoen erakusketa birtuala ikus daiteke Interneten: Geostraka.

Azkenik, hauek dira gai honi buruz informazio gehien eskaintzen duten webguneak:

www.iruƱaveleia.eu

www.amaata.com

https://blogak.goiena.eus/elexpuru

euskerarenjatorria.eus


Komunikazio bat bidaltzeko

Abuztuaren 30erako izenburua, 200 bat hitzetako laburpen eta bat 5 lerrotako CVa aurkeztu.
Onartua izanez gero, urriaren 10erako testu osoa (2 orrialde gehienez) eta argazkia bidaliko dira. Eta urriaren 25erako diapositibak, egotekotan.
Komunikazioa azaltzeko 10 minutu egongo dira arratsaldeko saioan.

Izena emateko

Bazkariarekin 40 ā‚¬. Bazkaririk gabe 25 ā‚¬
Laboral Kutxa: IruƱa-Veleia Martxan ES84 3035 0056 46 0560073696
Ondoren bidali mezu bat izen-abizenekin irunaveleiamartxan@gmail.com postara.
Informazioa: 696 296 767

Elkarte antolatzaileak

IruƱa-Veleia Martxan
SOS IruƱa-Veleia
Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Uztaila 28th, 2020

Berrian eta Naizen argitaratuta:

Patxi Zabaleta. IruƱa-Veleiaren egia

IruƱa-Veleian azaldutako idazkunak edo grafitoak benetakoak direla uste sendoa dugunok egiatik lehen baino hurbilago gaudela iruditzen zait Gasteizen 2020an emandako bi epaiak eta gero; eta, batez ere, azken hamar urte hauetan egindako azterketen eta beste aurkikuntzen ondoren, nahiz itxuraz bestelakorik eman. IruƱa-Veleiako aurkikuntzen eztabaida modu zientifikoan erabaki eta ebatzi beharko dela esaten dugunok egiatik lehen baino hurbilago gaude orain; bereziki, indusketa haietan aurkitutako ostrakak Ā«pieza edo zati arkeologikoakĀ» direla juridikoki finko ezarrita gelditu ondoren. Izan ere, bi epai horietako bat finkoa da; Escribano jaunaren kasuan emandakoa, hain zuzen ere; besteari, berriz, helegiteak jarri omen dizkiote. Biak dira aintzat hartu beharrekoak; bien arteko azterketak baitu agerian jartzen eztabaida zientifiko baten aurrean gaudela; eta ez lehia juridiko baten baitan.

Beraz, IruƱa-Veleiako indusketan azaldutako idazkunak edo grafitoak dituzten ostraka fisikoak aro erromatar berantiarreko Ā«pieza arkeologiko autentikoakĀ» direla juridikoki ezarritta gelditu da epai finko batean; hau da, ondare publikoko ondasunak direla, legearen arabera. Aitorpen juridiko tinko horren lehen ondorioa da Ā«pieza arkeologiko benetakoĀ» horiek haustea, desegitea, ezabatzea, kaltetzea edo galtzea delitua dela. Arlo honetan urrats erabakigarria bilakatu da Oskar Escribano Sanz jauna zigortuz 2020-02-03an emandako epaia eta alde guztiek onartuta finkoa bilakatu zena, 2020-06-08ko epaia ez bezala, azken honi baitzaizkio helegiteak ipini.

Horra bada, bi epairen aurrean aurkitzen gara; bata, laburra eta finkoa; bestea luzea eta hainbat helegite aurkeztu zaizkiona. Lehenik azpimarratu beharrekoa da aurreneko epaiaren garrantzi erabakiorra aztarnategiaren benetakotasun orokorraren alde, izan litezkeen manipulazioak manipulazio edo utzikeriak utzikeria. Horra nola adibidez, esandako aitorpen juridikoaren arabera, Eliseo Gil ordezkatzeko izendatu zuten NuƱez jaunak ā€“eta izendatu zutenekā€“ milaka delitu dituzten eginak IruƱa-Veleiako aztarnategiaĀ Ā  hondea-makinak sartutaā€¦ balizko Ā«pieza arkeologiko benetakoakĀ» desegin edo desegiteko zorian jarri baitzituzten.

Bestalde, 2020-6-8ko epaiaren helegitean jorratuko diren eztabaida gaiak oso mugatuta eta zehaztuta gelditu dira. Alde honetatik gogoratu beharra dago, prozedura hasieran erabilitako argudio filologikoak guztiz baztertu egin direla. Are gehiago, komunikabide mertzenarioek IruƱa-Veleiako aurkikuntzak barregarri utzi nahian barreiatzen zuten gezur pila hura ere ā€“Ā«Descartes edo InriĀ» bezalako asmakeriak- funtsik gabeko bigarren maila batera jaitsi dituzte eztabaida juridikoan. Arabako Diputazioak sortutako ustezko adituen batzorde antzu hura eta ertzaintzaren jokabideak zaharkituak, mailarik gabeak eta irrigarriak gelditzen dira Sententziaren irakurketan. Arabako Diputazioa bera, erakunde bezala, ardura gutxikoa eta jokabide kaltegarrien erantzule gelditu liteke.

Sententzia kondenatzailea da; bai. Sententziak zigortu egiten ditu Gil eta CerdĆ”n jauna; bai. Sententziaren laburpena da aztertu diren 34Ā  ostraka edo Ā«pieza arkeologiko benetakoetatikĀ» 31 faltsutuak edo manipulatuak izan zirela eta zehazki manipulazio hori garbiketako prozesuan gertatu zela, erantzulea Eliseo Gil delarik, nahiz bere eskuhartze zuzenaren frogarik ez egonā€¦ Zergatik dira faltsuak 31 ostraka horietan dauden grafitoak? Espainiako Kultur Ondareko Institutuak eta Espainiako Ondasun Kulturalen Kontserbazio eta Errestaurazioko Eskola Gorenak esan dutelako. Eta kito. Faltsuketaren egiletza edo autoretza Eliseo Gili leporatzeko, berriz, ez dago prozedura osoan argudio bat bakarrik; ez zuzenik eta ezta zeharkakorik ere, sententziak berak aitortzen duen bezala argi eta garbi. Horregatik, erantzukizuna Eliseo Gili leporatzeko 11 Ā«indizioĀ» edo aztarna garatzen ditu sententziak; eta garapen hori da oraindik finkoa ez den sententzia honen hezurdura eta argudiaketa nagusia; baina egiazki hezurdura eta argudiaketa ahula. Eta garapen zabar horren ondorioz bihurtzen da sententziako aditu, lekuko eta oinarri erabakigarria Espainiako Kultur Ondareko Institutuko txostenen egilea, Jose Vicente Navarro GascĆ³n delakoa alegia. Besteak beste, Navarro jaun hori da faltsutzeak oso Ā«burdoakĀ» direla esan zuena, aditu txar guztiek zerbait sakonki arbuiatu ezin dutelarik, estalkitzat edo aitzakitzat bota ohi izaten duten bezala.

Orain zein da egoera? Inoiz erabili behar ez zen epai bideak bere bidaia bukatuko du; nahiz, jakina, ezin dugu itxaro berez zientifiko peto-petoa den arazo bat ebazpen juridiko baten bitartez gainditzerik eta bukatzerik. Baina halere eta ustekabean, hartutako bide juridiko okerrak aurrerapen eta aldaketa on bat ekarri du jada; hau da, IruƱa-Veleian aurkitutako idazkun, grafito edo marrazkiak dauzkaten euskarriak, ā€“zeramika, horma puska, hezur, adreilu, lur gotortu edo Ā«terra sigilataĀ» edo direnak direlakoak- Ā«pieza arkeologiko benetakoakĀ» direla. Ondorioz, ondasun publikoak dira. Eta hala direnez gero, zaindu eta aztertu egin beharko dituzte erakundeek, Arabako Diputaziotik hasitaā€¦ Nahiz eta jakin, badakigun kulturen arteko dema, lehia eta borroka ukatzen duten ustezko jakintsu, tertuliano eta komunikabideek IruƱa-Veleiako grafito guztien faltsutasun osoa eta orokorra ondorioztatu nahiko luketela horrelakorik esaten ez duen sententzia honetatik. Zer egin beharko litzateke orain? Zein da erakunde eta aginte publikoen betekizuna? Zoritxarreko bidai juridikoa bukatu arte itxoin beharra al dago? Delitu egingo ote lukete gaur egun erakundeetako ordezkariek IruƱa-Veleian aurkitutako eta pilatuta dauden Ā«pieza arkeologiko autentikoakĀ» ez balituzkete zaindu eta aztertuko?

Epe laburrean Euskal Herriko erakundeek -Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak- hartu beharko lukete erabaki zehatz eta ezinbesteko bat: Garbitu gabe 20 kutxatan gorderik dauden ehunka ostraka edo Ā«pieza arkeologiko autentikoakĀ» katalogatzea eta garbitzea; zeregin hori nazio-arteko benetako (eta ez gezurrezko) adituei emanez. Horrela gaindituta geldituko litzateke betiko oraindik finkoa ez den 20-06-08ko sententzian erabakigarria eta zentrala den balizko susmoak; zera, faltsutzeak piezak garbitzeko garaian eginak direla.

Epe luzera, berriz, aztarnategiko indusketa berriro martxan jartzen denean, ā€“gizaldi honetan edo hurrengoan izanik ereā€“ argituko da denaā€¦ Bitartean berriro hondea-makinek ez baldin badute zeharo euskal eta zehazki arabar kultur aberastasun hau birrintzen. Ezin da ahaztu 2003an euskal hiria den IruƱeko erdi-erdian, Gaztelu Enparantzan alegia, munduan bakarra zen bi erlijio monoteisten hilerri bateratua, gehi ustekabeko terma erromatarrak, gehi Vaskoien hiriko aztarnak zabortegira eraman zituztela. Zenbat balio zuen hark Nafarroarentzat? Ā«Eneko Aritzaren HilobiaĀ» izeneko nobelan deitoratzen dudanez, ezin jakin. IruƱa-Veleiakoa ere, ezin jakin.

Sententziak sententzia, batzuen batzuk faltsuketa orokor eta osoa idazkunen ezinezkoa dela pentsatzen jarraitzen baitugu. Are gehiago, indusketako garaian harantz eta honantz zebiltzan guztien esku-hartzerik gabe. Eta oraindik are gehiago, balizko eta ustezko faltsuketak egin ziren garbitegiko inor salaturik ez dagoelarik. Denborak jarriko du bakoitza bere tokian.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)