Iruña-Veleiako III. Biltzarra
Azken ikerketak / Epaiketa / Betidaniko euskalduntzea / Vatikanoa
Aurkezpena
Iruña-Veleiak tristezia eta poztasuna ematen dizkigu aldi berean. Tristezia, batetik, UPVko Letren Fakultateak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta hedabide gehienek altxor hau ezkutatzeko eta suntsitzeko nola egin duten lan ikusi dugulako. Bestetik, altxor handi hau topatu zuten bi kideak, Eliseok eta Oskarrek, nola zigortzen ari diren ikusten ari garelako. Eta hirugarrenik, herri honen babesle izan behar diren erakunde gehienak eta prestigioko pertsona asko, 12 urte hauetan, ostrukarena egiten ari direlako.
Baina Iruña-Veleiak alaitasun eta indar handia ere ematen dizkigu. Besteak beste, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerketan bide berri eta oso aberatsa eskaintzen digulako, Mitxelenak zabalduko teoriaren atal batzuk zuzendu behar direla erakutsi digulako, EITB eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra pikutara bidali duelako eta kristautasunaz Vatikanoak kontatzen digun historia monolitikoa hautsi duelako. Eta Iruña-Veleiari esker jende on eta prestu asko ezagutu ahal izan dugulako, begiak ireki dizkigulako eta, gai horri esker, nor dagoen euskeraren, kulturaren eta ondarearen alde eta nor dagoen kontra bereiztu dezakegulako.
Lehenengo biltzarrean faltsukeriaren zein egiazkotasunaren aldeko alderdi biak gonbidatu genituen, eztabaida piztu nahi genuelako, aurreiritzirik gabe. Baina faltsukeriaren aldekoak ez zuten etorri nahi izan eta gu geuk euren argudioak azaldu behar izan genituen. Bigarren biltzarrean grafitoen altxorrean eta eztadaida zientifikoan sakondu genuen.
Eta hirugarren biltzar honetan lau mahai inguru izango ditugu: batetik azken ikerketen berri izango dugu lau ikerleren eskutik. Ondoren epaiketan gertatutakoa eta baita espainiar justizia sistematik euskaldunok zer espero dezakegun argiago ikusi ahal izango dugu. Arratsaldez betidaniko euskalduntzea hobeto ezagutzeko bi hizlari izango ditugu eta, amaitzeko, grafitoen gai erlijioesen atzetik dauden kontu interesgarri asko ezagutzeko parada izango dugu.
Azkenik, amaierako Eskerraldian, bidelagun izan ditugunak gogoan izango ditugu, besteak beste, jadanik gure artean ez dauden Emilio Ilarregi eta Iñaki Aldekoa.
Egitaraua
Maiatzak 29, larunbata
09:30 Harrera
09:45 Mahaingurua: Grafitoei buruzko azken ikerketak
Antonio Rodriguez Colmenero: Veleia romana: un primer intento de sĂntesis
Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Iruña-Veliako material etnografikoa
Miguel Thomson Okatsu: La reproducibilidad de los grafitos de Iruña-Veleia y su consistencia con hallazgos previos en el yacimiento apoyan su autenticidad
Josu Naberan Naberan: Hizkuntzalarien Zientzia Veleiako Iruñan
11:45 Atsedenaldia
12:15 Mahaingurua: Iruña-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa
Felix Rodrigo Mora: Derecho consuetudinario frente a derecho romano y derecho positivo
Patxi Alaña Arrinda. Iruña-Veleia: justiziaren aurkako epaiketa
14: 00 Bazkaria
16:00 Mahaingurua: Betidaniko euskalduntzea
Aitzol Altuna Ensunza: Euskalduntze berantiarra salatzen
Joseba Mintegi Eskisabel: Euskaliberieraren presentzia penintsula osoko I-V mendeetako hilarrietan
17:45 Atsedenaldia
18:15 Mahaingurua: Vatikanoa euskal kristasutasunaren hastapenaren aurka?
Paulo Arrieta Aizpuru: Karistiar eukaristia, zenbakiak, jokuak, palindromoak, anbigramatikoak , etab.
Nekane Jurado Perez: La corriente subterránea que riega Iruña-Veleia
19:45 Eskerraldia: Emilio Ilarregi, Iñaki Aldekoa…
20:00 Amaiera
Maiatzak 30, igandea
11:00 Bisita gidatua Iruña-Veleiako indusketan
Aurrez aurre eta online bidezko izenemateak
Bi modutara eskainiko da: aurrez aurre eta online.
Aurrez aurreko biltzarrean izena ematea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Ikasle edo langabetuek: 15 €
Onlineko biltzarrean izena ematea, zoom bidez: 10 €
Igandeko bisita gidatua doakoa da.
Izena emateko datuak hemen sartu: https://forms.gle/7kaBMWFc2eMLmY4q8
Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380091003 (abonuan izen-abizenak jarri)
Informazioa: irunaveleiamartxan@gmail.com