Aukeratutako etiketa ◊ piedra ◊

• Igandea, Abendua 15th, 2019

Webgunen honen goiko erlaitzan “EITB-Baskonia” izeneko informazio atala dugu. Eguneratu dugu:

EITB eta Alberto Santana gezurretan ari dira (Euskalduntze berantiarra dokumentala) euskaldunok jatorriz zeltak izan ginela diotenean. Historiak, genetikak, soziopolitikak eta batez ere etimologiak argi eta garbi frogatzen dute erratuta daudela:

- Historia: 40 izen baino gehiago daude euskaraz eta latinez (ez zeltaz) erromatarren garaiko hilarrietan, Araban, Nabarran, Errioxan, Sorian, Burgosen… EITBk eta Santanak hemen zelta hitz egiten zela esaten dutenean.
- Genetika: ez zen biztanleria-aldaketa handirik gertatu III., IV., V. mendeetan, hain aldaketa erradikala justifikatzeko.
- Soziopolitikoa: garai hartan latina ofiziala bazen, nekez ordezka zezakeen botere militarrik ez zuen hizkuntza ez-ofizial batek beste hizkuntza bat. Izan ere, euskarak atzera egin zuen lurralde askotan garai hartan: Akitanian, Errioxan, Burgosen, Aragoin…
- Etimologiak: Gorbea (go-orbea…), Anboto (anbaildu-oto: amildegi handia…), Deba (de-eba hau da, arrokaren ebaki batetik sortzen den iturria, izan ere, jaiotzan dagoen “Fuente De” horixe esan nahi du: Iturria), Nerbioi (Urbion izenaren bilakaera? Uretan jaio eta Urbin amaitzen delako, biak Ur erroa dutenak. Edo ler-bi-oi (jaiotzan bi iturri ikusgarri dituelako eta toponimian L>N sarritan ikusten delako edo latinezko Nerva, baina nondik atera dute zelta dela??)

Euskalduntze berantiarraren erlaitza

Ondoren salatzen duen bideoa, EITBko Administrazio Kontseiluari bidalitako gutuna, prentsan argitaratu zen eta 31 pertsonek sinatu zuten gutun irekia, Aitzol Altunak egindako liburua, gai hau salatzen agertu diren artikulu piloa, eta abar ikusi daitezke.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Iraila 01st, 2019

Deia egunkarian orain aste batzuk agertutako artikulu baten arabera  “Begoña” izen zelta omen da. Artikulua Iñaki Garcia Uribekoak sinatu baina proposamena Alberto Santanarena dela dirudi.

Ondorengo artikulua Mikel Unzueta eta Fernando Fernandezena da. Mikelek Alberto Santanarekin egiten du lan Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturan. Haien zeregina zelta eta erromatarra den guztia puztea eta euskalduna den guztia zokoratzea da. Horren lekuko dira ETBrako Santanak egindako dokumentala eta Aldundiak eskaintzen dituen doako bisita bakarrak, Urdaibain gehienak, non dena erromatarra den.

Europan iraundu duen herri bakarrenetakoak gara baskoiak eta “gure” erakudeeek gure kontrako publizitatea etengabe egiten. Hemendik pasatu direnak (eta gutako asko askatu) etengabe aipatu, guk aipatu barik (bisita gidatuetan askotan “indigenak” aipatzen dituzte, gero “erromatarrak” edo “bisigodoak”, baina inoiz ez “baskoiak”).

Artikuluan agertzen denez Loiun harri bat agertu omen zen eta hor, latinez, bekuniarrek egindakoa zela zioen. WEKÚNIA ahoskatzen omen zen. Eta horregatik ondorioztatu dute Begoña izen zelta dela. Datozen egunetan Euskeraren Jatorriko partaide batzuek Begoña euskalduna dela arrazoitzeko argudioak joango dira.

Unzueta_20141201203654

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Onomastika-Toponimia  | Etiketak: , ,  |  Iruzkin bat
• Asteartea, Maiatza 16th, 2017

Nabarralde

Gezurra ari du Seguran!!!

Erraztiolatza

Honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu gure herriko kultur etxean, apirilaren 18tik 20ra artean, “proposamena sortu” proiektuan delako “PARTE HARTU – ELKARLANEAN – LEKUAK SORTZEN – hirigintza parte hartzaile lantegia Seguran” jardueraren barruan izandako hitzaldien berri.

Lehenik eta behin, gogorarazi gure herriak, euskalduna denetik, bere momentuan UEMAn sartzea erabaki zuela eta horrek euskararekin konpromiso berezia hartzea eskatzen diola elkarte horretako den beste edozein kideri bezala.

Bada, hain zuzen, apirilak 18ko “HISTORIA ETA ONDAREA” izeneko hitzaldian honakoak gertatu ziren:

Delako hitzaldian, hizlarietako bat Alberto Santana Ezkerra zen, historialaria eta etnografoa berau. Eta hara non eta hitzaldia hasi eta gure morroia gaztelera hutsean hasten zaigun. Gogoratzen UEMA? Bada, hitzaldia, osorik, gaztelera hutsean izan zen.

Eta, izan, hori gutxi balitz, sarrera egin eta Alberto aurkeztu ostean, honek, bertan bildutakooi zera eskaintzen die: “¿Qué queréis saber, la historia negra de Segura o la bonita?

Jendeak, la historia negra erabakitzen du.
Hala bada, hizlaria hasten da esaten: “Segura fue fundada para luchar contra Nabarra”.

Segidan, herritar bati, harek hala eskatuta, hitza ematen diote eta honela esaten du: “Ahora va a resultar que antes de eso, aquí no vivía nadie, no había ni caminos, ni puentes… ¿La gente vivía en los árboles?”

Hizlariak ez dio erantzuten eta herritarrak jarraitzen du: “Este territorio fue conquistado por Castilla, por entonces Gipuzkoa no existía, ni Araba tampoco. Esto era Reino de Nabarra. En el año 1199 Castilla sitió Gasteiz durante siete meses. La gente se moría de hambre. Los vascos de Gasteiz estaban al mando de Martin Ttipia”.

Santanak, onartuz, dio: “si, Martin Ttipia”.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Historia  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Ostirala, Uztaila 01st, 2016

Lehoinabarra blogean Aitzolek 19 puntutan maisuki laburtu du ETBk finantzatu duen dokumental horren akatsik nagusienak. Merezi du irakurtzea, Alberto Santana Aldundiko kultura arloko funtzionarioak eta Joseba Abaitua Deustuko Unibertsitateko informatika irakasleak gure teilatuaren aurka bota dituzten harrikadak noraino doazen ulertzeko:

Hona hemen Aitzolek egindako laburpenaren laburpena (hobe bere testu osoa irakurtzea):

1. Dokumentalak ez du azaltzen hipotesi hau nondik datorren, gainera “gaurko hipotesia” dela aditzera ematen du behin eta berriro! ez du esaten 1925. urtekoa dela

2. Dokumentalak ez du esaten hipotesia KONTRA DITUENAK. Gure historialari handi guztiak: Jimeno Jurio, B. Estornes Lasa, Arturo Campion, Juan Plazaola, Andres de Mañarikua….

Gaurkoak: Jose Luis Orella Unzue, Eduardo Martinez Aznar, Tomás Urzainqui. Linguisten artean kontra: Koldo Mitxelena edo Henrike Knörr. Eta Espainolen artean kontra: J. Caro Baroja, Antonio Bellido, R. Menendez Pidal edo Antonio Tovar.

3. Hizkuntzalari, arkeologo eta abarrek “euskalduntze berantiarren” ALDE daudela dio dokumentalak. Baina ez du izen bat bera eman.

4. Hipotesi honen alde dokumental osoan Joseba Abaitua linguista agertzen da soilik (eta Alberto Santana noski). Bere lana Deustuko Unibertsitatean hizkuntza garaikideak dira (idiomas MODERNOS). Zer daki hizkuntza indoeuroparrez? Linkedin-en: Department of Modern Languages …

5. Zergatik dio Santanak zelta hitz egiten zela gaurko Araba-Gipuzkoa-Bizkaian? Ez du hitz bat ere aportatzen hori demostratzeko: hilarri baten, txanpon baten…

6. San Beltrán de Commiges agertzen da Akitaniako euskararen adierazgarri, baina hau zalantzazkoa da: San Jeronimoren esanetan (372-420) Pompeyo Strabonek San Beltrán de Commiges (Lugdunm Convenarun) baskoiez birpopulatua zuen (Sertoriano gudak, K.a 75. urtean), Iruñekoak direla gehitzen du…

7. Dokumentalak Pirinioen hegoaldean ez direla euskal hitzik agertu dio, gero gutxi daudela. Baina pila bat daude eta erromatar garaiko Euskal Herri guztien lurraldeetan eta haratago.

8. Agertzen dan Euskal leinu edo erromatar aurretiko herrien mapa oso okerra-ankerra da, edo hipotesi berri bat da, inon ez dokumentatua.

9. Ezin da gaurko probintziez hitz egin erromatar garaian arintasun horrekin, anakronismo hutsa da: “Bizkaian ez zan euskararik hitz egiten”, historialari batek ezin du hori esan: Karistioek ez zuten euskaraz hitz egiten esan beharko du (baina Arabako karistioak bai hilarrien arabera, horrek ez du zentzurik).

10. Gorrotxategik dokumentalean argi uzten du ez duela hipotesia onartzen.

11. Iruña-Veleiako ostrakak faltsuak direla dio, baina auzitan daudela da egia. Gainera ez du esaten lehenago ere euskal hitz bi agertu zirela bertan, mende bat lehenago: “Illuna” eta “Tichia”

12. Toponimiaz dio: “Aipatutako ibai eta mendi gailurrek ez dute euskal izenik”: baina 5 bakarrik ematen ditu dokumental osoan, milaka eta milaken artean. Gainera Gorbea, Anboto… azalpena dute euskeraz.

13. Toponimia nagusia ez dagoela euskeraz dio, eta ez dela deskriptiboa gaineratzen du, baina ez du adibide gehiagorik ematen.

14. Aldaieta: Azkarate eta De La Ruak argi dute bertoko jendea dela, eta De La Ruak gehitzen du: “ADN de una población estable (…) más afinidad con la cornisa cantábrica que con los francos.”

15. Aldaietan: Agustin Azkaratek toponimia akitaniarra dagoela aipatzen du (arkeologoa da!): Non baina?

Laburpena: Lehoinabarra

Txosten osoa gazteleraz: Desmontando la hipótesis de la vasconización tardía

Alberto Santanak: baskoiek  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa inbaditu zituzten VI. mendean.

Nabarristek: Gipuzkoa-Bizkaia-Arabakoek Nafarroa inbaditu zuten.

Akitaniarrek: hegoaldekoek  Iparraldea inbaditu zuten.

Orduan… nondik atera ziren gure arbaso euskaldunak??

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Iraila 25th, 2015

Espainiako inteligentzia ikasturte berrian etxeko lanak ondo egiten ari da, zalantzarik gabe, eta ondo koordinatuta: genetika, hizkuntza, historia…

Orain oso garrantzitsua den euskal iruditeriaren oinarrien kontra jo ta su ari dira: jarraikortasun genetiko eta linguistikoa, mitologia, euskal matriarkatua…

Ea honekin euskal herritar batzuk konturatzen diren zergatik ez dituzten Iruña-Veleiako grafitoen dataziorik egin nahi!

1. Kapitulua: Atapuerka:

Juan Luis Arsuaga:

“Se ha sugerido  que (los vascos) representan una continuidad de más de 10.000 años, y que son descendientes de las poblaciones del Paleolítico de la zona. Ahora hemos visto que eso es rotundamente falso, que no se pueden considerar tan antiguos»

Estatuko egunkari gehienen eta hemengo sukurtsalen (El Diario Vasco(?), El Correo Español) laburpena:

“Euskaldunak “baserritarrak” (ohore handiz) eta Ekialdetik orain 5.000 urte etorrita” (aspaldi ez zen horrelako berri bat hainbeste egunkaritan batera atera).

Gure iritzia: Sentitzen dugu baina “ikerketa” horrek ez du ezertarako balio, ondorengo bi ikerketa hauek ederki frogatzen (ez iradokitzen) dute hori. Izan ere, adibidez, Oppenhaimerrena ez da 8 pertsonekin egin Atapuerkan bezala, 10.000 britainiar eta irlandarren geneekin baizik:

Sergio_Cardoso y Maria Mtez_Pancorbo: Los linajes genéticos de la población vasca hablan de su pasado

Stephen_Oppenhaimer: The Origins of the British and the Relevance for the  Basque Country (Britaniarren jatorria eta bere garrantzia Euskal Herrirako)

Atapuerkako lanari genetista batek emandako erantzuna

2. Kapitulua: Vasconiako historia bat (EITBk babestutako pelikula eta dokumental sorta)

Santana eta Abaitua jaunek esandakoa eta EITBk Euskal Herritik barreiatuta: “Euskara Arratian VI. mendean sartu zen, aurretik sartu zen konstantziarik ez ei dugulako. Beraz, ez zen euskararik egiten Arratian VI. mende aurrean”

Gure iritzia: Logika bera erabilita: Bi pertsona hauek adimen azterketa bat egin ez badute , gainditu ez dutenez, haien adimen maila hutsaren hurrengoa dela esan genezake?

Nola da posible, gure hizkuntza, kultura eta izakera berbaz transmititu dugula batik bat milaka urtez eta milaka urtez denok jakinda eta ikusita atzora arte, horrelako gauza bat esatea?

Jabier Goitia: el poder contra la inteligencia (Anboto, Nerbioi… eta beste toponimoen balizko euskal jatorriaz)

Euskararen Jatorriaren iritzia: Pelikularen estrainaldian emandako iritzia Orain

Beñi Agirre

Elexpuru Baskoniako ipuin bat

Gontzal Mendibil  Atapuercan ikertutakoaren arabera, euskaldunon jatorria 5.000 urtekoa da. Eta han ez da inongo izkriburik agertu. Gure euskal ikertzaileen arabera, Arratiako euskarak 1.500 urte inguru ditu, ez besterik. Hemen agertutako milaka hitz eta toponimiak ez dute garrantzia handiegirik, zeren ez da ezer idatzi den egiaztapenik inon agertzen.

Baina Lemoako hilerri batean agertzen den izkribu bat kontuan hartuz, “Baskonia” erreportaje honetako zuzendarien arabera, Arratian VI. mendearen aurretik, hitz egitekotan, latinez eta zelteraz hitz egingo zuten».

Jakina Euskal Herriak eta euskarak ingurunearen eragina izan duela, baina aipatutako hau neuk zalantzan jartzen dut. Eta idatzietan azaltzen dena bakarrik bada aztertu behar den hori, gure hizkuntza oraintsukoa da, dokumenturik apenas dagoen inon eta. Oroitarrian agertzen den horrek baino Lemoatik gertu dugun Arlanpe eta Axlorren agertutako aztarnek eta gure lurrak ematen diguten milaka hitzen esangura handiago eta sakonagoak ez ote dira ba?

Nabarralde-Aitzol Altuna Ezunza

Ostraka Mundua

3. Kapitulua  El País Euskaldunizar a la fuerza

Joseba Abaitua:  “Atribuir al castellano la condición del lengua invasora fue un error mayúsculo”

El País:

“Los nombres de dioses, personas y lugares que encontramos en las inscripciones epigráficas romanas del País Vasco, así como en las fuentes clásicas, no aportan ninguna evidencia de que se hablara euskera en los siglos II y III después de Cristo, lo que contrasta enormemente con algunas zonas de Navarra y sobre todo de Aquitania, región francesa que ofrece centenares de antropónimos y teónimos de naturaleza vascoide, anteriores a cualquier evidencia conocida en el País Vasco actual”, sostiene el doctor en Lingüística Computacional por la Universidad de Manchester, Joseba Abaitua. En el estudio realizado al alimón con el arqueólogo Mikel Unzueta, se concluye que hasta la llegada de Roma, en el actual País Vasco se hablaban lenguas indoeuropeas, de filiación celta, sin solución de continuidad con las del Cantábrico oriental y Alto Ebro. “Sin embargo, en el siglo VI se constata un proceso de dialectalización, a partir de un vasco común, que caracteriza la expansión del euskera desde Aquitania, pasando por Navarra, hasta su implantación en Álava, Vizcaya y Guipúzcoa, así como en zonas de la Rioja Alta y norte de Burgos”, afirma Joseba Abaitua.
De acuerdo con las conclusiones del estudio, el mantra “euskara gure hizkuntza da” (el euskera es nuestra lengua) que recitan los escolares vascos debería reformularse, ahora con la razón histórica de parte, en “euskara eta gaztelania gure hizkuntzak dira” (El euskera y el castellano son nuestras lenguas), pero eso no es algo que esté en el ánimo del independentismo vasco. Y, sin embargo, el lingüista Luis Mitxelena, genuino representante intelectual del nacionalismo moderado e inteligente, ya puso de relieve décadas atrás que en grandes áreas del País Vasco nunca en la historia se había hablado vascuence. En lo que se refiere, pues, a una parte del territorio vasco no estaríamos asistiendo a un proceso de reeuskaldunización, de recuperación de la lengua perdida, sino de euskaldunización a secas. ¿Tiene sentido educativo, social, político, económico la euskaldunización masiva de la sociedad?…”
Gure iritzia: Erdizkako egiak erabateko gezurrak esaera ezin hobeto betetzen da hemen. Michelenak Euskal Herriko mende-mendealdean (Arabako eta Bizkaiko lurraldeen %20an) euskeraren aztarnik ia ez izatea toponimian hori esatera bultzatu zion baina ez, El Paisek iradoki nahi duen moduan ,, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan ez zela VI. mendera arte inoiz euskeraz hitz egin. Gorrochateguik ondo kalkulatutako indefinizioaren bidez eta narratzaileari gezurrari pisu gehiena esaten utzita, horrela aditzera eman zuten dokumentalean.
Michelenak burua jasoko balu, Espainiako Ministeriotik urtero diru kopuru galanta  kobratzen duten Gasteizko Euskal Filologiako bi irakasle dizipulu horiekin (Iruña-Veleian egin dutena ere ikusita), harrituko zen eta honelako zerbait esango luke? zer sortu dut nik hemen?
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Iraila 16th, 2015

Orain urtebete estreinatu zuten pelikula, EITBk diruz lagunduta: “Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra” Bertan bultzatzen den teoriak ez du ez bururik ez hankarik zentzu guztietatik begiratuta: historia, hizkuntza, genetika… baina hor daude jotake, ea nor engainatzen duten.

Pelikula porrot handia izan denez, orain hondakinak berregosi eta 1o ataleko dokumentalean eskaintzen digute. Hori bai, zerbait hobetu dute eta “Vasconiako” idatzi beharrean “Baskoniako” jarri dute. Zerbait hobetu dute, ez gaitezen kexatu!

Aste honetan, astelehenean eman zuten lehenengo atala eta hor Joseba Abaituak, Deustuko  Unibertsitateko irakasleak eta Bizkaiko Aldundiko Kultura sailean dabilen Alberto Santanak bota zuten berriro euskalduntze berantiarraren teoria: nafarrek Araba-Bizkaia-Gipuzkoa inbaditu zutela 6. mendean, bertako zeltak kanporatu ondoren (zertxobait aldatu dute teoria eta orain gehiago Iparraldetik etorri zirela Nafarroatik baino diote). Akitanian askotan gauza bera defendatu dute: hegoaldeko euskaldunek inbaditu zituztela Iparraldea eta Akitania. Nafarroan del Burgok ere beti esan duena: “El euskera de Navarra es de los vascos que nos estan invadiendo”. Hau da, hemengo jatorrizko biztanleak zeltak direla eta hori lasai-lasai gure telebistatik botatzen pisuzko  argudio bakar bat eman gabe. Herri kolonizatu baten beste froga bat.

Teoria horren kontra daudenak ere agertu ziren baina Mitxelena aldekotzat jarri zuten eta ez zegoen horren alde, Elexpuruk zehaztu duen moduan.

Non daude euskal historialariak??? Non dago euskal “inteligentzia”?? (baldin badago), Nola da posible pelikula hau atera zutenean erantzun zuten bakarrak SOS Iruña-Veleiako Juan Martin, Nabarraldeko pertsona bakar bat eta Euskararen Jatorria izatea??

Juan Martin Elexpuruk (eskerrak, berriz gaiari behar bezala helduta) artikulu interesgarri hau argitaratu du Garan:

Baskoniako ipuin bat

Nolako astea! Igande gauean euskaldun asko oheratu ginen pentsatzen, mitozale amorratuak izaki, Paleolito Aroko gizakiaren jatorrikoak ginela ziurrenik, Ekain, Lascaux eta Altamira margotu zuten haien ondorengoak. Aita Barandiaranek hori iradoki zigun, eta berriki egin diren azterketa genetikoek ere ez dute ezeztatu, aztarna paleolitiko ugari omen dagoelako gure gene-zopan.

Baina asteleheneko gosariarekin, lurrikara. “Euskaldunak ez dira uste bezain zaharrak” titulatzen zuen Madrileko egunkari batek. “Je-je, kar-kar!” suma zitekeen lerro artean. Asteartean euskal prentsara eta Internetera argibide bila jo eta jakin genuen Atapuercako zenbait giza hezur aztertu dituztela Upsala-n eta ondorioztatu dutela orain dela zazpi mila urte inguru heldu zirela euskaldunak ekialde hurbiletik eta aldean ekarri zutela laborantza eta abeltzaintza Europara. Gainera sardiniarren eta euskaldunen arteko antz genetiko harrigarria azpimarratzen zen, eta euskara eta paleosardiniera senideak izan zitezkeela iradokitzen. Bueno, hain gaizki ere ez, pentsatu nuen; alde batetik milaka urteak galtzen genituen baina bestetik ez da ahuntzaren gauerdiko eztula laborantzaren eta abeltzaintzaren ekarleak izatea Europara, eta, nork daki agian asmatzaileak ere bai. Gainera, euskara eta paleosardiniaren arteko senidetasunaz liburua amaitzear dudanez…, je-je, kar-kar.

Baina pozak gutxi irauten du pobrearen etxean. “Baskoniako Historia bat” afaldu genuen ostegunean; Santana eta Abaitua irakasleek zuzendu, EITBk ekoiztu eta iazko Donostiako Festibalean aurkezturiko dokumentala. Hogeita hamar mila urte esan duzue? Zazpi mila? Gizajoak. 1500 urtetxo besterik ez daramagu euskaldunok Pirinio hegoaldean. Beren tesi edo hipotesia azaldu ziguten: akitaniarrak ziren euskaldun bakarrak erromatarren garaian. Inperiora erori zenean, Bidasoa hegoaldea inbaditu zuten eta lau probintziak (gutxi gora behera) euskaldundu zituzten. Barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak ez ziren euskaldunak; eta, entzun, Nafarroa aldeko baskoiak ere ez!; nahiz eta hau aho txikiarekin esan zuten hau, jakina baita zein suminkorrak diren nafarrak. Aipatu ere ez Umessahar jartzen duen Lergako hilarria, edo eta herrialde bereko Itsacurrine, Lacubegi, Larrahe edo Selatse.

Oliteko gazteluan izan zen azken predikua: honaino heldu ziren akitaniarrak. Bisigodoek ez zieten aurrera egiten utzi. Hemendik hegoaldera ez da sekula euskararik egin. Aipatu ere ez Errioxa-Soria aldeko hilarrietan agertu diren zortzi edo hamar euskal izenak: Sesenco, Agirsar, Lesuri…


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urria 08th, 2014

Jabier Goitiak ETBk eta Jaurlaritzak babestutako “Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra” pelikula dela eta, artikulu luze eta mamitsua egin du. Bertan Nerbioi, Oka eta Anboto toponimoak argi eta garbi euskal toponimotzat hartu ditu eta Deba zelta zein euskalduna izan daitekeela diosku.

Bestetik, “briga” erroari buruz azterketa berria egin du eta orain arte indarrean egon den teoria zalantzan jarri du, iberiar penintsula osoan agertzen delako eta euskeratik ere azalpen etimologiko bat ere baduelako.

Artikulua irakurtzeak merezi du: El poder contra la inteligencia

Post honetan eta hurrengoetan artikulu honetan agertzen diren toponimoak agertuko dira: Nerbioi, Oka, Anboto eta -briga.

Nerbioi

La caída del río recién nacido en un salto vertical de doscientos metros, aún puede verse hoy en día una vez cada diez o más años años, flanqueada por una segunda caída oriental más modesta pero igual de espectacular y contundente.

Esta segunda caída  está a punto de desvanecerse completamente cuando ceda alguno de los diques de sus cavernas o se desplome alguno de los sifones que la alimentan, pero hace tres o cuatro mil años, era tan caudalosa como la principal.

Tres o cuatro mil años no son nada para nuestra toponimia que –con seguridad no supera los 18.000. Eso es lo que significa la voz ligeramente alterada de “Lerr-­bi-­oi” que ha dado en “Ner-­bi-­oi” y al castellanizarse o latinizarse en “Ner-­bi-­ón” de igual manera que 7 las “eles” y “enes” se alternan en Lebrija – Nebrija, Lázara – Názara, Larru –Narru o Larra – Narra y la desinencia “oi” hace (esta unidireccional) “on” como en “botoi” (lanzadera, crecedera), “abioi” (rápido, veloz), “legoi” (dominador, mandón) ó “bastoi” (chupón de árbol) han dado botón (yema), avión, león o bastón.

El significado de “Lerrbioi” es inmediato, “reventadero, vertedero doble” de “lertu”, derramar, verter, explotar, “bi” duplicado y “oi” habitual, general. Es decir, la catarata doble.

Nerbioi – Lerr-bi-oi: ur jauzi bikoitza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)