Aukeratutako etiketa ◊ saria ◊

• Ostirala, Maiatza 24th, 2024

Euskeraren Jatorria Elkarteak, horri dagokionez, zera adierazi nahi dugu:

1-Arkeometria aurretik jarri behar da. Gure uste apalean Ikerketa sari bat ezin zaio eman ikerketa eremu bat errespetatu jakin izan ez duen bati. Iruña-Veleiako grafitoena gai arkeologikoa da, eta, Henrike Knörrek zioen moduan, arkeometriatik ebatzi behar du (objektu baten antzinatasuna zehazten duen zientzia). Baina, Joaquinen eskutik hizkuntzalaritzak muturra sartu zuen hor eta euskeraz zer agertu daitekeen eta zer ez zabaldu zuen lau haizeetara. Euskal hizkuntzalaritzan irakasten diren teoriak horiexek dira, teoriak, eta grafitoak datatu arte ezingo ditugu horiek balekotzat eman. Eta objektu arkeologiko bat,  kasu honetan idazki zahar bat egiazkoa den ala ez arkeometriak esango digu, ez hizkuntzalaritzak.Gogoratu behar dugu Eliseok 2008an grafitoak datatzea eskatu zuenean, Joaquin Gorrochateguik, Aholku Batzordeko EHUko gainerako kideek bezala, ukatu egin ziola. Epaiketan ere ez ziren grafitoak datatu. Beraz, 16 urte daramatzagu datazioak egin gabe.

2- “Veleia” ala “Beleia”? Gorrochateguik Iruña-Veleiari buruz egin zuen txostenean akats larriak daude hizkuntzalaritza arkeometriaren gainean jarri nahi izateagatik. Adibidez, Eliseo Gilek topatutako 12 “Veleia” hitzak faltsuak zirela adierazi zuen, agertzekotan “Beleia” agertu behar zelako, Mitxelenaren teoriaren arabera. Baina, Eliseo kanporatu ondoren, aparkalekuko lanak egitean langile batek beste “Veleia” idazkun bat topatu zuen, 13.ena. Horrek adierazten digu Euskal Filologian irakasten diren zenbait gauza aldatzen hasi behar direla.

3-Euskalduntze berantiarra. Joaquinek euskalduntze berantiarraren gaian ere zientziaren aurka kokatu da, Alberto Santanak horri buruz egindako dokumentalean bere irudia eskaintzean babesa eman ziolako. Ondoren ere, euskeraren kontra doan oinarri gabeko teoria hori ez du publikoki errefusatu  eta ez du ezer egin ETBri dokumentala kentzera behartzeko.

4-Irulegi. Azkenik Irulegiko Eskuaren kasuan bere jokabide zalantzazkoa dela uste dugu. Hasieran “Zorioneku” agertzen zela esan zigun, gero “Zorioneke”. Horrez gain esan du hizkuntza “baskoniko” batean idatzita dagoela baina ez euskera zaharrean… Baina, erromatar garaiko hilarrietan ia soilik latinezko eta euskerazko hitzak agertzen badira (ez baskonikoak), Euskal Herriaz gain Akitaniatik Soriaraino, eta ez bat eta ez bi hitz, hamarnaka batzuk baizik, nola jarri ahal dugu zalantzan Irulegikoa, latina ez bada, euskera izan behar dela eremu handi horren erdigunean egonda? Eta nola da posible bere lankideek “zorioneku” euskera ez dela esateko txosten batzuk idatzi dituztenean, denak batera ondo koordinatuta, ez erantzutea?

Iruña-Veleian eskabadoraz dagoeneko 6 eremu garrantzitsu  suntsitu dituztenean, azkena San Juan komentuko aztarnak barreiatu, apurtu eta eraitsi dituztenean, Eusko Jaurlaritzak, sari horren bidez, Joaquinek hor izan duen zeregina zuritu nahi du baina herriak ondotxo daki zein izan den Joaquinen lana gai horretan: suntsiketa ideologikoki justifikatzen ari da eta arkeometriari uko egin dio, zientziaren aurka kokatuz.

Euskeraren Jatorria

2024.05.24

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)