Aukeratutako etiketa ◊ sesenco ◊

• Astelehena, Abendua 21st, 2020

Hedabideek ia aipatu ez duten albiste interesgarria dakarkizuegu hemen: Soriako hilarri  garrantzitsuen erakusketa urtarrilaren 24ra arte luzatuko da. Erakusketa horretan, besteak beste, “Sesenco” hilarria ikusi ahal izango da. Esan bezala, hilarri hauek Akitaniako euskerazko hilarri zaharren bezainbesteko garrantzia hartzen ari dira, euskerak K. osteko lehen mendeetan izan zuen hedadura hobeto ezagutu ahal izateko.

Gainera Eduardo Alfarok, lanean 20 urte baino gehiago hilarri garrantzitsu hauek biltzen daramatzan ikerleak, hitzaldi bat emango du Bergarako Seminarioan. Hitzaldi horretan 125 pertsonarentzako tokia egongo da hilaren 22an, ostiralez, 17: 30ean.

Joan nahi izanez gero, aldez aurretik eman behar da izena esteka honetan: hemen.

Informazio gehiago: Laboratorium Museum

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abuztua 20th, 2019

Gogoan izan erakusketa abuztuaren 25era ikusgai egongo dela Soriako Santa Cruz de Yanguas herrian,  11:00etatik 14:00etara.

Eduardo Alfaro Peña arkeologoak antolatu du, bizitza osoan Soriako mota guztietako idazkun zaharrak biltzen egon ondoren.

Eskualdean aurkitutako 44 estelaren argazkiak eta transkripzioak ikus daitezke, eta horietako 12 fisikoki. Gehienak erromatar garaikoak dira I-II. mendeetakoak

Topatutako 44 horietan 12 hilarrietan euskerazko testuak daude: Sesenco, Velar, Thar (Ar—thar), Onso/Onse, Haurce, Belsco… Mendi berean baina Errioxako aldean euskerazko izenekin beste hilarri batzuk ere agertu dira: Lesuridantar, Oandissen, Arancis, Agirsenus

Eduardo Aznar Martinez antropologo eta ikerleak laguntza eman dio Alfarori euskerazko testuen interpretazioan.

Sorian garrantzia eman diote ekimen honi eta herri-erakundeek eta hedabideek honen berri zabaltzen ari dira.

Euskeraren historiarako altxor handia da eta ikerle askok Akitaniakoek duten garrantzi maila berekoak direla uste dute eta euskera historikoa ikertzeko oso interesgarriak.

Hilarri hauek orain hilabete gutxi Eduardo Aznarrek “El euskera en la Rioja” liburuan jasotako euskeraren presentzia Soriaraino nolabait heldu zela irudikatzen dute.

Eduardo Alfarok Nafarroatik etorritako abeltzainen hilarriak izan daitezkeela esaten du, beste hipotesi gisa.

Hilarri adierazgarriena Sesenco da. El Heraldo de Soria egunkarian honela jaso dute horren berri:

“Tenemos un patrimonio excepcional, y dentro de este algunas piezas que están dando un nuevo giro a los estudios sobre el origen del euskera. La estela de Antestius Sesenco, datada entre los siglos I y II, y hallada en Villar del Río, es en este sentido el gran atractivo que de hecho ya está suscitando reserva de visitas desde el Pais Vasco (…) De alguna manera esto certifica que en Tierras Altas existía una nomenclatura indígena vascona o “vascoaquitana…”.

Ekimen hau Idoubeda Oros-ek antolatu du, Sorian dauden mota guztietako idazkunak jaso, aztertu eta hedatzen ari dena orain dela 20 urte baino gehiago. Eduardo Alfarok bultzatutako ekimen horren bidez material piloa bildu da: Idoubeda oros.

Erakusketa udal erakusketa aretoan da eta antolatzaileak honako hauek dira: Santa Cruz de Yanguaseko Udala, Santa Cruz de Yanguaseko Lagunen Elkartea eta Proyecto Idoubeda Oros.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Abendua 14th, 2013

Duela urte batzuk Soriako mendietako herrixka batean (Zenbaitek “Soriar Errioxa” deritzote) SESENCO-ren ilarria aurkitu zen. Eskualde osoan beste ilarri batzuk ere agertu dira eta hauetako askok euskal izenak dauzkate.

Idazkun hau nahiko erakargarria da pertsona zenduaren izena erabat gardena delako: zezenko (hau da “zezen gazte”) hitz bera dirudi. Aurreko etsenpluetan bezalaxe, kasu honetan berriro azken bi mila urteetan ez da aldaketarik egon. Soriako euskara ere gaurkoaren antzekoa zen, gutxienez elementu lexikoren batzuetan.

Ilarriaren aurkikuntzari buruzko artikulua:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Ilarriak  | Etiketak:  |  Iruzkina gehitu