Aukeratutako etiketa ◊ sos ◊

• Asteazkena, Apirila 20th, 2016

SOS Iruña-Veleia elkarteak Julio Nuñezi “ondareari kalte egin eta justizia ostopatzeagatik” kereila jarri eta tramitera onartu du Epaileak. Etzi Epaitegian deklaratzera joan beharko du.

Elexpururen bloga

Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendariaren aurkako kereila tramitera onartu du Epaitegiak. Ondarearen kontrako kalteak eta justizia oztopatzea egozten zaio

SOS Iruña-Veleia elkarteak kereila jarri zuen Julio Nuñez egungo zuzendariaren aurka, ondarea kaltetzea eta justizia oztopatzea egotzita, eta berriki jakin dugu Gasteizko 1. epaitegiak tramitera onartu duela eta deklaratzera deitu duela. Patxi Zabaleta da elkartearen abokatua.

2010ko udan, Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako zuzendari izendatu berriak, EHUko irakasle den Julio Nuñezek  hondeamakina handi batez ekin zion lanari eta 8.000 m2 hustu zituen, leku askotan metro eta erdiraino sakonduz eta aurrean eramanez geruza arkeologikoak. (Youtuben ikus daiteke bideoa bilatzailean “destrozando Iruña-Veleia” ipiniz). SOS Iruña-Veleiak salaketa jarri zuen epaitegian txikizioaren  argazki ugarirekin, baina artxibatu egin zuten berehala.

Deia

Berria

Correo: (EFE agentziatik hartutakoa)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 19th, 2016

SOS Iruña-Veleiak deituta eta Martin Ttipiaren laguntzaz, 2015eko urtarrilean Aldundiaren aurrean enkarteladak egiten hasi ziren, ostegunetan 20:00etatik 20:30etara. Geroztik, oporraldiak kenduta hutsik egin gabe, 49 enkartelada egin dira, Iruña-Veleiako afera zientziaren bidetik argitu dadila eskatzeko eta Eliseo Gilen egoera zuzentzeko.

Ostegun honetan, apirilaren 21, 50. enkartelada egingo da. Bai, 50. enkartelada izango da Arabako Altxorra lurperatu ez dezaten eskatzeko, Euskal Herriko euskera zaharra maita dezagun eskatzeko, Aldundiak eta EHUko Arkeologia eta Euskal Filologia Sailek egindako okerrak zuzen ditzaten exigitzeko.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)