Aukeratutako etiketa ◊ UEU ◊

• Larunbata, Iraila 12th, 2015

Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera. (Mintegia)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko otsailaren 23a

Genetikaren ikuspegitik hizkuntza isolatua izateak aspaldi ireki zien bidea euskararen izaerari eta historiari buruzko hainbat usteri eta proposameni: XVI-XVII. mendeetako historialarien hipotesiez geroztik, euskal herritarrek zein kanpotiko ikertzaileek hainbat proposamen egin dituzte euskararen ustezko berezitasunaz, jatorriaz, antzinako hedaduraz, bilakabideaz eta abarrez. XX. mendean, hizkuntzalaritza estandarraren metodoak gurera iritsi zirenean, aurretik egindako proposamen gehienak funtsik gabekoak zirela ikusi zen; baina, dagoeneko hain zeuden hedatuta, non oraindik ere entzun baitaitezke. Mintegi honen helburu nagusia da euskara hizkuntza gisa eta euskararen historia hobeto ezagutaraztea. Horretarako, azken hamarkada eta urteotan Euskal Filologiak eta Hizkuntzalaritzak lortutako emaitzak izango ditugu oinarri, hainbat gairen inguruko ikerketaren egungo egoera eta azken emaitzak aurkezteko: zer berezitasun du euskarak hizkuntza gisa? Zer proposatu izan da euskararen ustezko berezitasun hori defendatzeko? Zer esan dezakegu ziurtasunez euskararen historiaz? Zein dakigu euskararen barne-bilakabideaz? Eta euskarak galdu duen lurraldeaz? Hain handiak al dira euskalkien arteko ezberdintasunak? Zer leku dute Arabak, oro har, eta Gasteizek euskararen eta euskalkien historian?

Mintegia bi orduko 8 saiok osatzen dute, saio hauek hileko azken asteartean emango dira: otsailak 24, martxoak 24, apirilak 21, maiatzak 26 (ekaina-uztaila-abuztuan ez da saiorik emango), irailak 29, urriak 27, azaroak 24 eta abenduak 22.

Mintegi osoan (2015eko otsailetik-abendura) edota saio bakarrean eman dezakezu izena (ikusi argibideak azpian).

Mintegi hau Oihaneder Euskararen Etxearekin eta Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Iruzkina: mintegi honetan seguruenik ez dute Iru├▒a-Veleiari buruz hitz egingo, datazioez, zenbaki iberiarren eta euskerazkoen arteko harremanaz, etab.

Irakasleak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Ikastaroak  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu