Aukeratutako etiketa ◊ UPV ◊

• Osteguna, Maiatza 06th, 2021

Apirilaren 27an albiste hau jarri genuen, EHUk ekainean egin behar duen ikastaroari buruz:  Euskeraren mugak aztertuko dira ikastaro batean ekainean

Bertan, elkartera ikerle batek bidalitako susmo bat jarri genuen: Soriako euskera “vasco-aquitano” izango dela esango digula Gorrochateguik and companyk. Horrela euskalduntze berantiarra hankaz gora bota duten Soriako euskal hilarriek ez diete ETB eta Santanri minik egingo eta jarraitu ahal izango dute haien gezur hori etengabe ematen.

Aste honetan Deian, susmo hori baieztatuta geratu da, zoritxarrez:

Además de Sesenco, en otras estelas aparecen nombres como Oandissen, derivado posiblemente de oihandi (selva), Oandissen, Onse y su masculino Onso, Buganson, Haurce, Belscon, Agirsen, Arancis, Lesuridantar, Arancis, donde se puede reconocer el componente aran (ciruelo silvestre, espino)€ que trabajos sucesivos han vinculado cada vez con más firmeza al valle del Ebro, incidiendo en su más clara relación con un vasco antiguo, protovasco o vasco-aquitano.

Ez dute erabat baieztatu euskal-akitaniera denik baina bigarren aukeratzat ematen dute: “protovasco o vascoaquitano”
Beraz, orain enteratu gara, “zezena” eta “zezenko” akitanierazko euskalkitik datorrela. Hau adar jotzea!!! ETB eta Santana salbu daude!!! Biba Gorrochategui! Biba UPV!

Eta noski, Deiak, Iruña-Veleiari buruzko egiazko informazio guztiak zentsuratu dituenak, ez du aukerarik galdu gure ondareari erasotzeko:

“Entre los ponentes, estará JoaquĂ­n Gorrochategui, catedrático de LingĂĽistica de UPV, que formĂł parte tambiĂ©n en la comisiĂłn foral que concluyĂł que las inscripciones en euskera de Iruña Veleia eran falsas.”

Laster abizena aldatuko diogu: “Joaquin Gorrochategui Iruñaveleiafaltsua”, izan ere, egurra emateko aukerarik ez du galtzen eta.

Ikastaroari buruzko bestelako azalpen negargarriak:

“Hemos conseguido unos ponentes muy interesantes que analizarán las lenguas que se hablaban de tipo vasco fuera de los territorios que consideramos como Vasconia, que son los que hoy en dĂ­a se habla en euskera, que es la Comunidad foral de Navarra, PaĂ­s Vasco e Iparralde. Pero fuera de este territorio, hace 2.000 o 1.000 años se ha hablado tambiĂ©n un tipo de lengua que tiene que ver con el euskera actual. El euskera no es la misma lengua que hablaban estos pueblos por supuesto, serĂ­a muy distinto, pero tiene elementos comunes que hoy en dĂ­a identificamos. Pero aquellos pueblos de Aquitania o Vasconia que hablaban aquellas lenguas de tipo vasco son las que podrĂ­amos considerar algunos de nuestros antepasados”, finaliza Anton Erkoreka.

Zertan oinarritzen dira hizkuntza bera ez zela esateko? Orduan X. mendeko ingelesa ez da oraingo ingelesa? Eta 2-5. mendeko hizkuntza euskera ez bazen ze hizkuntza demontre zen? Latina? Gaztelera? …. Edo ez digute orain esango hauek zelta zela ezta?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 07th, 2020

- Grafitoak faltsuak direla dioen laborategi bakarra ez da inpartziala, euskalduntze berantiarrarekin ere lotuta dagoelako

- Europako arkeologoek ez dute laborategi honetara ezer bidaltzen, ez duelako ez mailarik ez azpiegiturarik; izan ere, grafitoen txostena egiteko mikroskopio bat erosi behar izan zuten ad hoc

- Laborategi horretako teknikari bakar batek, Jose Vicente Navarrok, grafito batzuk faltsuak direla esan du metalen presentzia dagoelako, baina badirudi garraiotik ala garbitzetik datozela, 5-20 mikra inguru baino ez dituztelako eta ez 50-300.

- “Kasualitatez” Martin Almagroren anaia, Antonio, laborategi horretan ere ari da lanean

- Eliseo kanporatzeko UPVko Madariagak antzeko txapuza bat egin zuen

a) IPCE laborategiko Jose Vicente Navarro Gascon

Instituto del Patrimonio Cultural Español deritzon laborategia euskalduntze berantiarra bultzatzen duen Ministerio de Culturaren baitan dago.

Laborategi horretako teknikari bakarrak, Jose Vicente Navarrok, dio grafitoak faltsuak direla azaletan metal modernoak daudelako. Metal horiek leku askotatik etor daitezkee: piezak ateratzeko lan tresnetatik, garbitzean erabiltzen den uratik, langileen eraztun edo gerrikoetatik, grafitoak garraiatzeko erabiltzen diren erretiluetatik…

Izan ere, Navarrok epaiketan grafitoak aluminizko erretiluetan eduki zituela esan zuen nahi gabe. Une horretan grafitoak faltsuak zirela esaten ari zen, erakutsi zuen grafikoan aluminioa proportzio altuetan ikusten zelako (negar egitekoa!).

Epaiketan Defentsako Mikel Albisu geologoak egin zuen proba azaldu zuen: iltze, kuter eta aizto batekin zeramiketan idatzi eta grafitoan geratzen diren metal aztarnak aztertu. Lehenengoaz 300-100 mikrako aztarnak geratzen ziren, eta kuter eta aiztoaz egindakoetan 50 mikrakoak. Baina Navarrok topatutako hondarrak 5-10 mikrakoak ziren eta oso gutxitan 20koak.

Horrek zer esan nahi du? Zeramika gogorra denez idazteko indar handia egin behar dela. Beraz, Navarrok topatutako 5-10 mikrako hondarrak lurretik ateratzeko tresnak ikutzean edo garbitzean atxikiko ziren baina ez idaztean.

Gainera, benetako datazioa egiteko ez da gainazalak aztertu behar, baizik eta letren barruan dauden karbonatoak, sedimentuak eta kedarrak zenbat denbora daramaten hor inkrustatuta aztertu behar da. Baina hori ez dute egin nahi eta ez dute egiten uzten. Zergatik?

b) Antonio Almagro Gorbea

Ministerio de Culturaren laboratorio honetan egiten du lan eta Martin Almagroaren anaia da. Hau da, euskalduntze berantiarraren ideologo nagusiaren anaia, aurreko mezu baten esan genuen bezala. Beste kasualitate bat?

c) Juan Manuel Madariaga Mota

EHUko irakasle honek Eliseo 2008an kanporatzeko antzekoa esan zuen: grafitoen gainean osagai moderno bat zegoela eta horregatik faltsuak zirela. Baina  Eliseok salatu zuen moduan, osagai hori apurtutako zeramika zatiak itsasteko erabiltzen den kolarena zen.

Madariagak, harrapatu zutela ikusita, bere txostenetik esandako hori kendu zuen Aldundian erregistratzean eta grafitoak benetakoak ala faltsuak ziren ezin zela jakin jarri zuen.

Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Otsaila 12th, 2016

Naiz

Iruña-Veleiako grafitoek dagoeneko gauza gehiegi aldatu dituzte: euskeraren egonkortasun maila handiagoa frogatu dute, Mitxelenaren artikuluaren teoria deuseztatu dute, Euskal Herriko latin arrunta ezagutzera eman digute, euskalduntze berantiarren teoria hankaz gora jarri dute, kristautze prozesua aurreratu dute ia Erromakoaren aldi berera… Gauza gehiegi hemengo establishment unibertsitarioarentzat eta Vatikanoarentzat. Horregatik, grafitoen sekulako altxor hori lurperatzeko asmoz, hemengo kastak orain zortzi urte faltsukeriaren bertsio ofiziala asmatu zuen.

Bertsio ofizialean oinarrituta, Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil eta Lurmen kanporatu zituen eta haien lekuan kanporatzen lagundu ziotenak jarri zituen: EHUko Arkeologia Saila, Euskal Filologia Sailaren laguntzarekin. Sei urte pasatu dira eta erakutsi duten gauza bakarra aldare baten oinarria izan da.

Horrez gain sektore oso bat hondeamakinaz hondatu zuten antzeko grafitorik ager ez zitezen… Eta orain, abenduan, Nuñezek, Azkaratek eta EHUko Arkeologia Sailaren beste batzuek beste ingurune oso aberatsa suntsitu dute: Errosetoien etxearen albo bat, hainbat grafito, horietako batzuk euskeraz, topatu zituzten lekuaren ondoan. Hormak eta bertako estratigrafia guztiak suntsitu dituzte beste hondeamakina batez. Hori guzti hori Ramiro Gonzalez Diputatu Nagusiaren onarpenarekin eta EHUko Iñaki Goirizelaiaren onespenarekin.

Lurmenek, ordea, 6 urteko epe berean 1.000 zeramika baino gehiago topatu zituen, horietan 400 grafito eta ehunka marrazki zeudelarik, lau ingurune garrantzitsu berreskuratu zituen, 290 zundaketa egin zuen… historia garaikidearen euskeraren altxor handiena topatu zuten.

Faltsukeriaren bertsio ofiziala ez da berdina izan 8 urte hauetan eta adabakiak jartzen joan izan dira denboran zehar, ahalik eta sinesgarritasun gehien emateko. Baina, esaerak dioen moduan, gezurtia herrena baino errazago harrapatzen da:

Hasierako filtrazioak. Herritarrak faltsukeriaren alde kokatzeko, izenik gabeko filtrazioak egon ziren prentsan eta interneten. Horietan hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik grafitoak faltsuak zirela aipatzen zuten. Hau da, honelako gai arkeologiko batean arkeologoei eta datazioak egiten dituzten arkeometrei hitza eman beharrean hizkuntzalariei eman eta onartzen zitzaien. Mundua alderantziz!

Descartes eta osagai modernoa. Geroago, 2008ko azaroaren 19an, ostrakak faltsuak zirela ebatzi zuten gehien bat EHUko Letren Fakultateko irakaslez osatutako Adituen Batzordeak eta Arabako Foru Aldundiak,  besteak beste Descartes agertzen zelako eta osagai moderno bat aurkitu omen zutelako.

Eliseo Gilek hurrengo egunean bi datu horiek gezurtatu zituen. Batetik Descartes ez zela agertzen, Miscart baizik eta bi hilabete geroago, argazkiak publiko egin zirenean, arrazoi zuela ikusi genuen.

Bestetik osagai moderno hori apurtutako zeramika zatiak itsasteko kolarena zela erantzun zion Juan Manuel Madariaga EHUko irakasleari. Ez zekien, antza, zeramika zatiak apurtuta agertzen direla indusketatan eta itsatsi egin behar izaten direla. Eliseok argitu zuenean, Madariagak bere txostenetik puntu hori kendu zuen Aldundian ofizialki sartu zuenean.

Hau da, ostrakak eskarmentu handiko arkeometriako laborategietara bidali beharrean, faltsukeria bultzatuko zuen unibertsitateko “lagun” bati eman zioten analitikaren bat egiteko enkargua.

Descartes ala Miscart?

Txosten grafologikoa. Geroago, Descartes eta osagai modernoarena pikutara joan zitzaienez, bi egunkarietan filtratutako artikuluen bidez grafitoak faltsuak zirela frogatzen saiatu ziren, txosten grafologiko batek zioelako.

Ros M. Frankek horri erantzuteko egin zuen txostenean eta geroago agertutako beste artikuluetan ikusi zen erabat oinarri gabekoa zela akusazio hori. Gainera, jakina da grafologia paperean egindako idazkunetarako baliagarria izan litekeela baina ez euskarri gogorretan, zeramikak bezalakoetan. Orain Ertzaintzaren arabera, grafologiaren txostenak ez du ezertarako balio. Hau haiek inpartzialak direla erakusteko egin dute, epaileak txosten hori errefusatu egingo zuela bazekitelako. Baina ez dira inpartzialak, ez.

San Juan komentua. EHUko Arkeologia Sailak Lurmenek baino hobeto egiten duela lan irudikatzeko, orain dela 3 urte San Juan komentuaren aztarnak aurkitu zituztela baieztatu ziguten egunkari guztietan orrialde osoak betetzen zuten bertsio ofizialaren aldekoen albisteek. Gezurra zen, orain 300 urte jadanik kokapena ezaguna zelako. Tamalez, bertsio ofizialak ondo funtzionatu zuen, hurrengo egunean hori ez zela egia egunkari bakarrak jaso zuelako.

Instituto del Patrimonio Cultural Españoleko Navarroren txostena. Orain bi urte bertsio ofiziala indartzeko adabaki berri batekin etorri zitzaizkigun: ostrakak faltsuak zirela erabat baieztatu ziguten osagai moderno gehiago aurkitu zituelako Ertzaintzak gomendatutako Madrileko laborategi bateko ikerle bakar batek: Navarro jaunak. Beti bezala, El Correoko filtrazio batez zabaldu zuten berria.

Gero, txostena ondo irakurrita, ikusi genuen osagai moderno horiek azaletan agertzen zirela, ez idazkien barrunbeetan. Beraz, Navarrok frogatua duena da  ostrakak txarrantxa “modernoez” garbitzen direla! Hau aurkikuntza hau!

Gainera, Navarrok lehen Madariagak aurkitu ez zituen osagai batzuk topatu zituen grafitoetan. Hau da, grafitoak manipulazio gehiago jasaten ari omen dutela dirudiela. Hau onartezina da, grafitoak Epaitegian egon beharrean auzi honetako alderdi batek –akusatzailea den Aldundiak- dituelako eta ondorioz, zaintza katea hasieratik apurtuta dagoelako. Edward Harrisek honen berri izan zuenean zera esan zuen: bere herrialdean gai hau hurrengo egunean artxibatuta egongo zen, zaintza katea apurtzeagatik.

Ertzaintzaren txostena. Beste filtrazio baten bidez, oraingo abenduan, El Correok bertsio ofizialaren azken adabakia jakinarazi digu: Ertzaintzarentzat ostrakak faltsuak dira. Baina, txostena irakurrita, ez digute azaltzen zergatik, nola eta noiz egin ziren eta ez dute froga bat ere eman. Polizi ikerketa lana egin beharrean (froga zientifikoak…), eleberria dirudien txostena egin dute. Eta duten “froga” bakarra orain bi urte haiek gomendatutako Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural Españolek egindako zeramiken gainazalen azterketa izan da, Madariagak egin zituen analitiken 2. bertsioa dirudiena.

Hain zuzen ere orain, faltsutzat emandako testu gehienak antzeko indusketetako testuen datu baseetan… agertzen direla ikusi dugunean.

Hain zuzen ere orain, Edward Harrisek, arkeologia modernoaren sortzaileak, frogarik gabe arkeologoak horrela inputatzea eta auditoriak eta datazioak egin gabe egotea, munduan beste kasurik ez duela ezagutzen esan digunean.

Hain zuzen ere orain, altxor bat dugula dakigunean Euskera-Veleiako 400 grafito horiei esker euskeraren errekorrak 8 mende aurreratu duelako Hegoaldean: Donemiliagako (San Millan de la Cogolla) XI. mendeko 6  hitzetatik Iruña-Veleiako III., IV. eta V. mendeetako euskerazko 70 hitzetara: senide, pertsona eta leku izenak, adjektiboak, aditzak, Gure Aitaren hastapena…

Bitartean, noski, Eliseo Gilek eskatu zituen laborategi ospetsuetan 100 grafitoen datatzeak eta kata kontrolatuak egiteak, 8 urte eta gero, egin gabe jarraitzen dute. Izan ere, datazioak egingo balituzte, ondotxo dakitenez, egiazkoak direla erabat frogatuko litzateke eta euskerari buruzko betiko apunteak aldatu beharko lituzkete eta indusketan duten negozioa galduko lukete: EHUk 6 urte hauetan 1.700.000 euro baino gehiago kobratu du eta harresian “zementuzko” bloke batzuk jarri eta aldare baten oina baino ez digute erakutsi!

Aski da! Itzul dadila zientzia Iruña-Veleiara eta dauden interes ekonomiko, akademiko eta vatikanistek ospa egin dezatela. Izan ere, hemen gezurrezkoa den gauza bakarra… haien bertsio ofiziala da.

Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)