Aukeratutako etiketa ◊ Epigrafia ◊

• Igandea, Abendua 21st, 2014

Marrazkilarien Urmenetatarren leinuko Asiskok oso argi hitz egiten du. Hizkera ederrean eta ezin argiago mintzatu ere. Zientzia fikzio eta historia zalea izaki, Euskal Herrian bizi dugun egoera Matrix-ekin konparatzen du GureBerriak.com atarirako muntatu elkarrizketan. Asisko Urmeneta egonia, egontanasiaz, eta barneratuta dugun terminologia azpiratzaileaz ari da besteak beste, politikoki zuzenak diren hainbat termino, elkarbizitza esaterako, auzitan jartzen ditu. “Elkarbizitza, non? Biolentzia domestikoa dagoen etxe batean?”


“Arturo Campionek errana zuen arras ongi: ‘hemen bi partidu baino ez dira, menperatzaileena eta menperatuena’”
“Pentsa zenbat jende dabilen lanean gure poltsikotik, semiotikan, guri sinistarazteko Matrixen gaudela”
“Egon ala joan. Gauden ala goazen. Autonomiak luzatuko du euskararen egonia. Eta Hegoaldeko eskualdeetan ere galduko da”
“Psikologikoki latza da, konturatzea norbera dela aspaldiko esklabuen ondorengoa”
“Euskaldunontzako goxoago da holako Matrix batean bizitzea, ohartzea baino bizkarrezurra hautsia dugula eta zulo beltzera goazela”

http://www.gureberriak.com/2014/12/09/egonia-eta-egontanasiaz-asisko-urmeneta/

Egonia: hitz eta kontzeptu berriak sortzeko gaitasuna birizik dirau! Primerakoa!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)