Aukeratutako etiketa ◊ zientzia ◊

• Osteguna, Maiatza 07th, 2015

Maiatzaren 9an, Zestoan, Euskeraren_Jatorriaren_10_Biltzarrean Miguel Thomson ikerlariak, Iruña-Veleiaren ikerketan metodo zientifikoa baliatuz, grafitoak seguruenik egiazkoak direla ondorioztatu daitekeela azalduko  du. Izan ere, aurkitu zirenetik faltsutzat emandako ebidentzia asko eta asko garai erromatarreko beste indusketetan edo bazeuden –nahiz hemengo adituek ez jakin- edo agertzen ari dira azken 5 urte hauetan.

Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko aurkikuntza epigrafikoen benetakotasun edo faltsukeriaren auzia, auzi zeharo zientifikoa da, zientzia guztientzako berbera den metodo zientifikoa erabiliz ebatzi behar dena, nahiz zientzia natural, nahiz humanistiko izan.

Sortzen diren hipotesiak dira, ea 2005 eta 2006ko kanpainetan aurkitutako grafitoak erromatarren garaitan inskribatuak izan ote ziren (K. o. II mendetik V.era), horrela proposatzen dutelarik arkeologoek estratigrafiatan oinarrituz, ala faltsukeria garaikide baten ondorio ote diren, aipatu aurkikuntzen ikerketarako eratu Aholkulari Batzorde Zientifikoko kide batzuk diotenari eutsiz.

Aurkezpenean kritika bat egingo zaio Batzordeak jarraitutako ebaluazio zientifikoari eta euren txostenen egituraketari eta antzinateko aurkikuntza ugari erakutsiko dira, Iruña-Veleiakoen parekoak, hala nola, haien osteko aurkikuntzen gainean egin ahal den berreraiketa, horien bidez irizpide zientifikoak betetzen direlarik, grafitoei benetakotasun maila handia ematen diotelarik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Uztaila 26th, 2014

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 24th, 2014

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Uztaila 22nd, 2014

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Uztaila 20th, 2014

Berrian Gasteizko Euskal Filologiako irakasle askoren partaidetza izan duen ikastaroari buruzko informazioa irakurri dezakegu:

Ia hiru mende dira Manuel Larramendik El imposible vencido (Ezina, egina) liburua argitaratu zuenetik. Euskara ikastea ezinezkotzat jotzen baitzen garai hartan, XVIII. mendean. Hizkuntza basa, bitxi, ahaiderik gabeko, jatorri ilunekotzat jotzen zuten. «Liburu horrekin Larramendik frogatu zuen euskarak gramatika bat zuela, hau da, euskara ikastea posible zela», Ekaitz Santazilia filologoak azaldu duenez. Baina XVI. eta XVII. mendeko pentsalariek landaturiko hipotesiek zuztar luzeak zituzten, mito bihurtzerainokoak kasik. Hizkuntzalariek eta filologoek, metodo zientifikoak erabiliz, XX. mendetik aurrera argi egin duten arren, indarrean segitzen dute zuztar haietako askok.

Mito horiei kontra egin nahian, Euskararen lekua munduan eta historian: mitoetatik egitateetara ikastaroa egin dute egunotan UEUren Udako Ikastaroetan, Eibarren (Gipuzkoa). «Ematen du euskara oso arraroa eta berezia dela. Desmitifikatu nahi genuen hori. Beste hizkuntzak bezain arrunta da, zentzu positiboan», Borja Ariztimuño ikastaroaren antolatzaileetako baten esanetan. Filologia ikasi eta horretan lanean ari den talde batek antolatu du ikastaroa. Harrera ona izan dute, eta antzeko ekintzak antolatzeko gogoz dira. Dibulgazioa dute helburua. Euskararen ikerkuntzaren kasuan, sentimenduak, ideologiak, ezezagutza… osagai asko nahasten dira. Horregatik, hizkuntzalariak eta filologoak egiten duten lan zientifikoaren berri eman dute saioarekin.

Ikerketa zientifikoari esker, adibidez, ikasi dute ergatiboa, esaldien ordena, fonetika konplexua… ez direla euskararen bereizgarri. «Euskara berezia da inguruko hizkuntzekin alderatuz gero, baina ez da berezia munduan», Santaziliak esan duenez. Egia da ez dakigula euskara zein hizkuntza familiatakoa den. Ez zaio lotura genetikorik ezagutzen. Baina horrek ez du esan nahi «bakartua» egon dela. Hizkuntza askorekin harremanetan egon da eta dago, eta munduko beste hizkuntza batzuekin ezaugarri komunak ditu. «Nik oraindik ez dut topatu euskarak berea bakarrik duen berezko ezaugarri bakar bat ere», Santaziliaren hitzetan. Euskara ez da hain arraroa, hortaz.

Ideia horri lotuta egin dituzte Eibarko saioak, eta alderdi askotatik begiratu diote auziari. Aztertu dituzte dialektologia, fonologia, hizkuntzaren gaineko ideien historia, euskalkien bilakaera, gramatika… Bi ardatzi begiratuz betiere: euskararen «ustezko» berezitasuna batetik, eta euskararen barne historia bestetik. Parte hartze handiarekin, gainera: hamalau hizkuntzalari eta filologok eman dituzte saioak. Saiatu dira esplikatzen euskararen ezaugarri gehienak ez direla arraroak eta euskararen historia hizkuntza askoren historiarekin lotuta dagoela. Eta metodo zientifikoaren garrantzia nabarmendu dute.

Biltzar honi buruz ponentziak: Ricardo Gomez -  Ekaitz Santazilia

Gure iritzia:

Bitxia da oso, ikastaro honetan parte hartu duten Euskal Filologiako irakasleek ZIENTZIA etengabe aipatzen digute eta ZIENTZIAK argitu ahal digun lehenengo gauzaren aurrean, ZIENTZIA ZEHATZEk gainera, uko egin diote datatzeari. Irudi honek, berak bakarrik, laburbiltzen du Euskal Filologiak ZIENTZIAren aurrean duen jarrera: ez ikusiarena.

“Lura” eta “Sua” idatzita daramatzan adreilu honi termoluminiszentzia proba sinple bat eginez gero, euskeraren artikulua orain 1.000 urte sortutakoa izan zen ala ez frogatuko litzateke. Horri esker Mitxelenak esan zuena zuzena ala okerra zen ZIENTIFIKOKI jakingo genuke, inolako zalantzarik gabe.

Bai adreilu hau, irudi hau, EHUko Euskal Filologiaren ZIENTZIA mailaren errepresentaziorik onena da.

- Zergatik Lakarrak eta Gorrochateguik uko egin zioten datatzeari?

- Zergatik Euskal Filologiako irakasle batek ere ez du datazio hori eskatu?

Ezin da ZIENTZIA egin, unibertsitatean irakasten denaren aurkako gauza bat aurkitzen denean hori faltsua dela esaten bada eta probak egitea ukatzen badira. Hori ez da ZIENTZIA, hori norberaren interes akademikoen alde egitea da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)