Blog Archives

• Igandea, Otsaila 21st, 2016

Etxamendi : BUDAR, BULAR, UDAR(E), azken era hau litaike zaharrena, gure ustez, (frutak beiratu izena metaforoz) , zeren bud-ar-en esagura lehena baita *JAT-AR (jatear,  janen dena),  eta BUD-, UD- = JAT-

- Beste hizkuntzak: Greziera: edein “jan” / Hititera:  ed-mi “jan” / Eslabiera: z. jastû “jan” / Got.itan: “jaten” > iedr “budar” .

- Hizkuntza klasikoak: Greziera: outhar / Latina Ă»ber / Sanskritoera: Ă»dhar = “budar”…

Emankor, nasai, eskuzabal ideia dakar ere hitzak ; OPAR-O

Zubiaga: <bu-+larregiz.

BUDAR > BA-+ UDAR “baitako UDAR ITURRI
BULAR < BA+- LARRE “giza baitako larre”, BELAR den bezala, baina BUDAR/ BULAR, soinu nastea dirudi.
UD / UR “uda/ ura” goitik bera datorren uda, uria da, UILA “lurrean datzan ura”, UIN “ur multso, ola”

OHAR: Nornen mitoan hiru emakumek URDAR potzutiko uraz ureztatzen dute Ygdrasil / LIsar+IDR bizi zuhaitza.

Naberan: buru-aurre > buruaren aurrealdeko partea

Goitia: Nire ustez, “bular” da bigarren motatako hitza, hau da, “titi” eta “ugatz” en ondoan ezarri doguna, eta ez dauka (jaiotaz) zer ikusirik esnea ematenduen errai edo azalarekin. Hau da, erdeldunek egin duten bezala “pecho”, “titia” dotoreago deitzeko, guk bardin. Nire ustez, “bu” da erro jatorrizkoa eta lehen denboretan “soplo” izan da; horrela, “bu larg” esan gura: “el que suelta el soplo”: Biriki, saihetzak, giharra eta azalen kopurua. (Pecho).

“Bu” honek, “pu” eta “fu” eman du denboraren zehar; amaikatxu hitz daukaguz onartzeko Euskerean, eta Erderetan: “bui, buitu, buatu”, inflar, “bufada” aizearen kolpea, “buio”, garia aizean baihetua, “buada”, ráfaga; Erderaren “boya”, gure “buia”, ze aintzinen buiak puxikekin egiten ziren. “Pu”, ainbat hitzetan ere: “Pufa”, soplar, “purrut” puzkerra, “pusila eta pustila”, postilla, “ptx eta putz” soplo, “puzkari” soplador…  Baita ere “fu” rekin: “furfuria” aspavientos, “fututs” soplido, “futz” soplo… Antzinekoak bazekiten bullarren funtzioa, aize har eta largatzea.

Zer egin daiteke?… Eufemismo edo hitz-estali ohitura honen zuzenketa, Eskaltzaindiaren agindua izan beharko leike; titiari titi deitu eta ugatz edo erraperi, errape deitu.

Agud-Tovar:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 22nd, 2016

Zubiaga. bel-arro-adi

Naberan. bel-arro-adi: aditzeko arro beltza

Etxamendi : BEHARRI <<< be (2) +ots , zeren lat. auris “beharri” latineraren konponketa berezi batetik dator, “i.-e.” erroa  delarik *us-, cf. gr. oĂ»s , got. haus-jan “entzun”, beraz /aĂ»s /Ă´s/ lema , gr. ops “ahots : voz” = eusk. OTS >>>AHO-OTS/ABOTS … BEHARRI era ere  lat. auris —bainan garaiez aurrenagoko— bezalako konponketa “berezi” bat genuke . Ikus AUZI , AUZItegi , etab.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: B  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Maiatza 02nd, 2015

Unicefek laguntza eskatu du lurrikadararen ondorioak arintzeko: BBVA Unicef ES65 0182 2370 41 0010033337

Mikel Urkola Eleizegik Nepali buruz idatzitakoa:

AMA  NEPALIERAZ.

Jakingarria, baita, Nepalieraz -ama- hitzak duen esanahia. Nepaliera hizkuntz indoeuroparra da, Sanskritoeraren adarra, indoiraniar taldekoa hain zuzen, non -AMAk-  euskerazko -amak- duen esanahia berbera du. Ondobidean,  Bhabendra Bhandari jaunak, nepaliarra berez eta Euskerako ikaslea Donostian, emandako informazioa  plazaratuko dut.

Nepalerriko kulturan eta erligioan, dirudienez, badira gizonezko jainkoak, bainan, halakoei ez zaie, ezta  otoitzetan ere, “aita” deitura itsasten. Alderantziz gertatzen da emeak diren jainkoetan. Hauei, otoitzetan, <ma> edo <mata> esaera erasten zaie, horrela ama-jainkoa deitu nahi zaiela adieraziz. Delako <ma/mata> deitura horrek ama-jainkoa esan nahi du eta otoitzetan bakarrik erabiltzen da. Gainera, Bhabendra jaunak azpimarratu zidanez, <ma/mata> bukaera hau ez omen da atzizkia, sustantiboa baizik, beste sustantiboari bukaeran erasten zaiona alegia.

Adibide bat ipiniaz, esan zidana hitzez hitz itzuliko dut, Manokamana-ma(ta): Diosa que cumple los deseos del devoto, esan nahi omen du.

Ez omen dute abere emeren aragirik jaten, izan ere emeek birsorkuntzarako balio baitdute. Abere arren aragia, ordea, jan egiten dute, zezenarena  ez beste guztiak.

<Gau> behia esan nahi du. Baino Gau (Behia) sagaratua baitda, otoitzetan,  jainkoa bailitzan,

< ma/mata> bukaera erasten zaio. Ondorioz, otoitzetako esaera osoa , Gau-ma edo Gau-mata izaten da. 

Beste adibidea ipiniaz, Kali-ma: jainko eme babesleari egiten zaion deia omen da. Berez, Kali jainko emea da; baino, otoitzetan, <ma/mata> erantsiz, <Kalima> edo <Kalimata> deitzen zaio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Felix Zubiaga  | Etiketak: , ,  |  2 iruzkin
• Osteguna, Apirila 30th, 2015

Maiatzaren 9an, Zestoan, Euskeraren_Jatorriaren_10_Biltzarrean Felix Zubiagak hizkuntzatik abiatuta askoz urrunago joango da: zibilizazio patriarkalak mundu ikuskera matriarkalean nola eragin duen, hizkuntzan barne. Bizirauteko ordea, paradigma berri-zaharra behar dugula eta amarengana itzuli behar dugula aldarrikatzen du:

3.1. Mezularia erail eta kitu. Geurea izango da erreinua –gudu gizonen erabakia. Mezularia euskara da eta euskara, ama hizkuntza. Indoeuropeistek, amarruz? ezjakinez? egin asmakeria.

3.2. Beraz, aita-agintekoak ez dute ezagutuko ama-agintea, ez onartuko: ez galoek Altabizkarko garaipena norena izan zen, ez Iruña-Veleiako altxorra, ez euskararen amatasuna. Guretzat jainko teistak haienak daitekez (Nietchek amestu bezala), baina Ama Jainkoa eta bere eskola geugan bizi da.

3.3. Erdal Hiztegiak, ez frantxesak eta ez gaztelaniak, ez dute ezagutuko euskara amaren berezko dominiua, latinaren seme direnekoa erratuz aitortzen dute. Arrokeria arrokatik dator, ala eretzi hutsa da.

3.4. Unibertsitateek ez dute ezagutuko gure ahalegin eta aurkikuntzik. Gu nominatik at gagozalako/gaudelako, hots, doan ikertzen dugulako, agian.

Edo Nyland-ek esana : The uniformitarian principle/Berdintasun hastapenean oinarritu, uste dut linguistikak etorkizunean zientzia izaten jarraitu behar lukeela, baina akademiazko dorre izateari utzi eta diziplina arteko zientzia, geografia, arkeologia edo silbikultura bezala, eztabaidatua izatekotan.Gainera hau dino: Etorkizunean diziplina, oinarri bezala, ikasle guztiei hizkuntza aurreratu guztien ama den (oinarri den) euskara argiro ezagutzea eskatu behar litzaieke.

Felix Zubiaga Filosofia eta Erromanikar Letretan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, Unamuno y las lenguas peninsulares (1973) tesiarekin. Doktorautzan (1996-1998) Vascuence y mitoanálisis lana aurkeztu zuen. 20 liburu baino gehiago idatzi ditu, euskeraren jatorriari buruz eta beste zenbait gairi buruz.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)